Okzitaniera, euskararekin parez-pare
Gaskoia izango da aurtengo hizkuntza gonbidatua Durangoko Azokan
Hizkuntzalari askoren arabera, okzitaniera izenaren baitan, Bizkaiko Golkotik Italiako Alpeetaraino, Frantziako hegoaldean zehar, hitz egiten diren hizkerak biltzen dira. Eta hizkuntza berori gonbidatu du aurtengo Durangoko Azokara Gerediaga elkarteak. Egunotan “okzitaniar hizkuntza eta kulturan sakonduko dugu”, adierazi dutenez. Euskararen mugakide eta bizikide den kultura eta hizkuntza gutxitua izaki, Lapurdin eta Nafarroa Beherean badu bere presentzia. “Hala ere, ezezagunak dira askorentzat”, esan dute.
Presigiodun hizkuntza Okzitaniera, egun hizkuntza gutxitua izan arren, Nafarroako Erresuma desagertu baino lehenagoko garaietan agiri ofizialen idazketan gaztelania ordezkatu zuen. Erdi Aroan, literatura eta kulturan prestigioduna zen okzitaniera.
Más en Cultura
-
Hell Dorado acogerá el 15 de noviembre el décimo Raúl Aransáez Rock Festival
-
‘Danza a Escena’ prosigue en Vitoria con Babirusa Danza y su espectáculo ‘Muchos caballos galopando juntos pueden hacer temblar la tierra’
-
Las aguas de Álava vuelven a llenarse de música y danza en agosto
-
Harrikada: más que un festival, una comunidad