Bilbo. Topikoa badirudi ere, 2014 urte berriak idazle berriak ekarriko ditu euskal letren plazara. Eta zeresana emango dute, hala diote behintzat euren editoreek. "Udazkenean autore ezagunenak plazaratu genituen; orain, urte berriarekin batera, idazle berriei eskainiko diegu parada", adierazi du Xabier Mendiguren Elizegi idazle eta Elkarreko editoreak. Esaterako, Danele Sarriugarte idazle eta itzultzaile gazteak bere lehenengo nobela kaleratuko du aipatu argitaletxearekin. Urtero iragartzen den Igartza Sariaren azken edizioko irabazlea izaki, Erraiak izenburua jarri dio bere estreinako eleberriari, martxo aldera argia ikusiko duenak. "Eta erraietara doa kontakizuna -baieztatzen du Mendigurenek-, ez bakarrik egiten duen aitorpenagatik -narrazioak abandonatua izan den neska baten istorioa du ardatz-, baizik eta oso hizkuntza indartsu eta pasionala darabilelako. Benetako deskubrimendua izan da hau", nabarmendu du.
Halaber, Ana Malagonek estreinakoz publikatuko du mikroipuinen bilduma bat (otsailerako aurreikusita), Lasai, ez da ezer gertatzen titulupean. Iban Zalduaren hitzaurrearekin, haurtzaroa, maitasuna, heriotza nahiz bizitza modernoa gisako gaiak ditu hizpide, besteak beste. Zalduak berak ere ipuin liburu "sendoa" dakar, Elkarreko editorearen esanetan. Inon ez, inoiz ez bilduma apirilerako espero da. Aipagarriak dira era berean Koldo Zuazoren eta Karlos Linazasororen lan berriak. Euskalkiak izenburuarekin lehena, otsailerako; eta mila bat aforismoz osatutako Alferrik ez balitz bigarrena, apilerako.
Nobela beltzari dagokionez, generoaren maisu den Iñaki Irasizabalek Odolaren deia kaleratuko du. Berezko ezaugarri duen legez, gertuko eszenatokietan gara-tzen da istorioa, Bizkaiko eskuinaldeko herrietan, Sopelan eta Getxon, kasu. Ana Jakaren nobela psikologiko "indartsua" (Ez zen diruagatik) maiatzean ailegatuko da liburudendetara. Bestetik, irakurle koskorren apeta asetzearen ardura hartuko dute Leire Bilbaok, Alaine Agirrek, Aintzine Mendizabalek eta Xabier Mendigurenek berak.
erreflexioa eta poesia Pamiela argitaletxean ere hainbat titulu dituzte jada esku artean. Alde batetik, saio mamitsu bi: Antton Lukuren Libertitzeaz eta Mitxelko Urangaren Eros(ki). Merkatuaren erotizazioa, erotismoaren merkantilizazioa. Lehena 500 bat orrialdeko hausnarketa da (argazki eta irudiez hornitua), euskal antzerkigintzaren inguruan. "Erreferente bat izango da arloan, batez ere Iparralden", iragarri du Pamielako Pello Elzaburuk. Bigarrena 2013ko Juan Zelaia Sariaren ex aequo lan irabazlea da, Oskar Arantzabalen Azpilkueta, ekonomiaren aitzindari saiakerarekin batera.
Helduentzako irudidun album "oso berezia" ere badakar Iruñeako argitaletxeak. Ibiltariaren eskuliburua, hogei urrezko arau (behin-behineko izenburua) slow mugimenduan oinarritzen da, eta "lasaiago bizitzeko" arau sorta zorrotz eta umoretsua biltzen du. Raimon Juventenyk sinatzen du eta aldi berean kaleratuko da euskaraz, gazteleraz, katalanez, galegoz eta portugesez, Pol·len eta Kalandraka editorialekin elkarlanean. Azken honekin ere editatuko ditu haurrentzako hainbat album ilustratu.
Bestetik, poesiaren uzta ezin baino oparoago dator. Xabier Lete II. Poesia Lehiaketaren irabazlearen (ebazteke dagoena) eta Josetxo Azkonaren Galdeak eta baleak lanez gain, Joseba Sarrionandiaren poesia antologia prestatzen dabiltza. Egileak berak egin du gustukoen dituen 40 bat poesien hautaketa, horietako bat argitaragabekoa dela. Hiru edizio elebidun izango dira: galegoa-euskara, gaztelera-euskara eta katalana-euskara. "Polemika politikoez haratago, Sarrionandiak izen handia dauka hemendik kanpo ere bai, gure abeslariek bere poesia kanpoan ezagutaraztearen ondorioz", azaldu du Elzaburuk.
Udaberri-uda sasoiko lanak dira horiek dena den. "Betiko autokritika da, saiatu behar gara gure produkzioa orekatzen; saturazioa dago azaro-abendura aldera -Durangoko Azoka eta Gabonak direla medio-, eta horren ostean nolabaiteko basamortua dago udaberrira arte, Liburuaren Eguna eta hainbat azoken harira", aitortzen du editoreak.
Irakurketa erraza Susako Gorka Arresek aurreratu duenez, hiru eleberrietan ari da lanean: Iñigo Aranbarriren Apirila eta izenburua erabaki-tzeke duten Gotzon Barandiaranen eta Lander Garroren nobela bana. "Udaberrian Jule Goikoetxearen lehen liburua argitaratu nahi nuke, poema bilduma bat", erantsi du. Txalapartan, bestalde, martxoko liburu gomendatua Abisalia da, Asier Serranok sinatua. Harkaitz Canori jarraiki, egileak "inoiz baino konta-teknika gehiago txertatzen ditu oraingoan: elkarrizketa, gidoia, mikro-ipuina... Hipnosia eragiten duten irudi ia gore eta, hala ere, poetikoak; krudelkeria estetizatzeko joera; surrealismoa...".
Apirilean, Gaumin argitaletxeak bilduma berri eta interesgarria jarriko du abian: Irakurketa Erraza formatuko euskarazko liburuena. Europako estatistiken arabera, gizartearen %30ak omen ditu irakurtzeko arazoak (dela gaixotasun fisiko edo psikologikoengatik, dela adinean aurrera doazelako, hizkuntza ikasten ari direlako...). "Gure kasuan, ordea, zifra horri gehitu behar zaizkie euskaraz alfabetizatzeko aukera izan ez zuten belaunaldiak, euskara ikasten dabiltzanak, eta oro har, erdaraz irakurtzeko ohitura duten guztiak", dio Naiara Ibar editoreak. Hasteko, titulu bi euskaratuko dituzte: Montse Floresen El agua del Rif eta Nuria Martíren El artista desnudo (azken hau Bilbon garatzen da). Fernando Morillok eta Ander Izagirrek ere euskaraz ida-tziko dute liburu bana. "Euskal hizkuntzaren normalizaziorako ezinbesteko tresna da Irakurketa Erraza", irizten diote Gauminekoek.
Goitik behera eta ezkerretik eskuinera; Fernando Morillo, Joseba Sarrionandia, Iban Zaldua, Leire Bilbao, Karlos Linazasoro eta Danele Sarriugarte. Horiek dira 2014an zehar euskal letren panorama hornituko duten bakar batzuk, zerrenda -zorionez- luzea baita. argazkiak: Ruben Plaza/Jorge Muñoz/Iban Gorriti/Pablo Viñas/dna
Poesiaren arloan, Sarrionandiaren antologia argitaratuko du Pamielak, hiru edizio elebidunetan
Temas 'espinosos' y literatura actual
Entre los libros que publicarán en castellano las editoriales vascas a lo largo del recién estrenado año, Pamiela -en colaboración con el Grupo Noticias- continuará ampliando la colección dedicada a la literatura contemporánea vasca, incluyendo obras de Kirmen Uribe, Miren Agur Meabe, Mariasun Landa o Joxe Mari Iturralde, entre otras, que 'aflorarán' en primavera. Por otro lado, la editorial Txalaparta destaca en enero el ensayo 'El banquete. Expolio y desaparición de la CAN', que firman Aritz Intxusta, Alberto Gil y Patxi Zamora. "Un trabajo que demuestra claramente por qué Nafarroa ha sido, es y siempre será cuestión de Estado", recalca la editorial. En febrero, publicará 'Retornamos como sombras', una novela de Paco Ignacio Taibo II ambientada en México en 1941, cuando el país azteca estaba a punto de declarle la guerra a la Alemania de un Hitler adicto al peyote y a la cafeína mexicana. En marzo, Charo Roquero publicará 'Historia de la prostitución en Euskal Herria', un ensayo histórico "breve pero concienzudo".