DUELA berrogei urte, ikasle zirela ezagutuzuten elkar. Sarah Turtle (Croydon,1952) eta Iñaki Mendiguren(Ezkio-Itsaso, 1954). Sarahk ErresumaBatuan ikasi zuen Alemaniar eta EspainiarFilologia. Hizkuntza lantzeko, nahitaez, atzerrianegonaldia egin behar zuen eta Bilbora etorrizen. Iñaki Filosofia eta Letretako ikasle zeneta sasoi hartan Bilbon bizi zen. Sarah anglikanoazen, baina Bilbon ez zegoen eliza anglikanoriketa eliza protestantera joaten hasi zen.Eta Iñaki eliza protestanteko gazte-taldeanzegoenez, han egin zuten topo. Nazional katolizismoarengaraia zen eta protestanteekghettoak osatzen zituzten, alegia, familia txikibat osatzen zuten eta elizatik kanpo ere elkartuegiten ziren. Sarahk ez zuen gaztelera menderatzeneta Iñakik ere ez ingelesa, baina keinubidez ondo komunikatu ziren hasieratik eta,egunero, elizatik irten eta tortilla pintxoa jaterajoateko ohitura hartu zuten. Udaletxe ondokoLa Tortilla taberna zen euren elkargunea.

Sarahk, sei hilabeteko egonaldiaren ostean,karrera bukatzera itzuli behar izan zuen, bainaAlbiako bulego batean itzultzaile eta idazkarilanetan hasteko eskaintza lotuta utzi zuen.Ostiralez, azken azterketa egin, igandezhegazkina hartu eta astelehenean lanean hasizen Bilbon. Orduan, Iñakik eta biek Lutxanakalean pisua alokatu zuten. Orduz geroztik 40urte pasa dira eta letren munduan lan egin izanariesker erakutsi diote hizkuntza eta kulturaelkarri eta, noski, euren maitasun istorioariesker. Sarahk beti izan du hizkuntzetarakojoera eta liburu bidezko euskalduntzen metodoarekineta etxeko irakasle partikularrarekinikasi du euskara. Iñakik, ordea, 80ko hamarraldianhiru hilabete pasa zituen Ingalaterranhizkuntza lantzen. Irakurtzearen poderiozkomunikatzeko lain bada eta itzulpen lanak egitekoirakurritakoa ulertzeko arazorik gabe moldatzenda. Alabaina, etxean euren komunikaziorakohizkuntza euskara da.

ITZULPENGINTZAREN HISTORIAREN LEKUKOLiteratura eta kultura zaleak dira biak. Irakurzaleak ere bai. Eta itzulpengintzaren munduanbarrena sartzeko aukera Arrasateko egonaldiarekinlotzen dute. Iñaki Eskoriatzako IrakasleEskolan irakasle lanetan hasi zen etaSarah, Arrasaten, hizkuntza akademia bateaningeleseko klaseak ematen. Kooperatibetan erelan asko egin zuten eta hamabost urte osointentsu pasa zituzten Debagoienan. Biek gizarteaaldatzen zegoela ikusten zuten eta horrekinbatera baita ikasleak eta irakasleak ere, horregatik,gutxika, itzulpen lanak egiten hasi ziren;lehenengo Iñaki eta gero Sarah. “ArrasatekoMonterro parkean hasi nuen nire lehenengoitzulpen lana: OscarWilderen The Happy Princeand other stories”, gogora ekartzen du Iñakik,“eta pixkanaka eskola gutxiago eta itzulpenlan gehiago egiten hasi nintzen”. Arrasatekobizi-esperientziaren kapitulua Ezkiorabizitzera joateko aukera izan zutenean itxizuten. Etxea egin zuten eta ordutik hona bertanbizi dira.

Itzulpengintzan lanean hasi ziren garaian ezzegoen korreo elektronikorik eta gogoan dutenola funtzionatzen zuen lan-prozesuak: “Goizeangoizerako Ezkiotik Zumarragara joandisketearekin, San Viatorren lan egiten zuen irakasle bati eman, hark lana bidali eta arratsaldean,berriz, Zumarragara lana jasotzera”. Telefonolinearekin egoten ziren arazoak gogoandituzte eta baita faxak nola huts egiten zuen ere.Ordenagailuen eboluzioa ere bizi izan dute. Etaposta elektronikoak lana nola erraztu dien ikusidute. “Lehen lana neketsuagoa zen eta ez gauregun bezain besteko eraginkorra, denbora berdineanerdia egingo genuen”, adierazten du Iñakik.Eurentzako hiztegi onena Internet dela diote.Itzultzaile bikoteak itzulpengintzaren historiakofase desberdinak ikusi ditu eta, uneotan,bi haritatik zintzilik bizi dira: argindarrekotiketa telefoniakotik.

ZUBIAK ETA ESKULTURAK EGINEZSarahk euskaratik edo gazteleratik ingeleseraitzultzen du eta Iñakik gazteleratik edo ingelesetikeuskarara. Sarahren itzulpen lanetan Iñakikeuskara-teknikari lana hartzen du eta, alderantziz,Iñakiren lanak Sarahk berrikustenditu. “Euskal idazleen biografiak, ipuinak, poemak,lan literarioak, musika mundukoedukiak, historiako kapituluak, tesi doktoraletakozatiak, gastronomia liburuak eta kongresuetarakoponentziak itzuli ditut ingelesera”,kontatzen du Sarahk. Iñakik literaturakoia hogei klasiko, pentsamendu filosofiko eta historikokobeste hainbat lan, Elizen Arteko Bibliaeta Harry Potterren sail osoa, besteak beste.Iñakik zehazten duenez, “itzultzerakoan irakurleazein izango den pentsatu behar da eta