HAMLET XXI. mendean eta EuskalHerrian. Hamlet, gaur eta hemen.Hamlet antzerkien antzerkia da.Garai bakoitzak bere irakurketabehartzen du. Argiki eta arintasunez, Shakespearekmunduaren eromena marrazten du.Obraren ekintza politikan oinarritzen da: gezurra,jukutria, kalkulua, konplota, diru-gosea,hitza hitz ala hitza jan. Baina erabakia ez daekintza, eta aizu dena ez da justizia, noski... horda auzia”. Horrela dakar ikuskizunaren webguneanezarritako sinopsiak. Eta hori guztiataularatu zuten, estreinakoz, Artedrama, Dejabueta Le Petit Théâtre de Pain antzerki taldeekLuhuson (Lapurdi), atzo.

Hiru antzerki taldeen elkarlana ez da berria.2010. urtean Errautsak antzezlana plazaratuzuten, eta baita arrakasta erdietsi ere. Baina,Ximun Fuchs zuzendariaren (Larzabale, NafarroaBeherea, 1974) hitzetan, topaketa berri hauez da aurretiaz lorturiko arrakastaren ondorio:“Bagenekien ez genuela egin behar ErrautsakII; nire ustez, erronka artistiko ahula daukagauza bera berriz egiteak, zer eta aurreko aldirenbatean funtzionatu zuelako. Orduan hitzegiten hasi ginen: zer egin genezakeen, zereninguruan? eta batek komentatu zuen: zergatikez egin Hamlet?. Hasieran irriz hartu genuenproposamena, Hamlet? Nola?. Gero, aldiz, obrairakurtzen hasi ginen, eta heldulekua bazuelairuditu zitzaigun. Baina egokitzapen honekinez dugu gauza berririk aurkitu, ez dugu gukasmatu, badakigu Hamlet obra ona dela, interesgarriaeta oso indartsua, baina, horrez gainera,interesatzen zaigu ikustea obra horrekzer konta diezaiokeen gaur egungo euskaldunei”.Hiru antzerki talde izan arren, honezkeroenergiak nahastuta dituztela azaldu duFuchsek, eta osatzen duten lantalde hori “berezbizi da, eta ez hiru zatitan”.

Egokitzapen lana, aldiz, Xabier Mendiguren Elizegik(Beasain, 1964) egin du, eta berak ere taldelanaren kontzeptua azpimarratu du. “Fuchsanaiekin eta Ander Lipusekin hasi ginen hizketanobra berri bat egitearen inguruan, eta posibilitateenartean aipatu zen Hamlet egitea, bainagure erara; eta ideia hori erakargarri eginzitzaigun, eta Shakespearerenjatorrizko testua irakurtzenhasi ginen: hortik zer gordeeta zer ez, zer moldatu, zeraldatu? Gauza horietazdenon artean hasi ginenhitz egiten. Beraz, ez zenizan nik etxetik itzulpenaeraman eta kito, denonartean moldatutako zerbaitbaizik”. Baina testuak elementubiziak izaten dira, eta areago,idazlearen eskutik irten ostean aktoreeneskuetara heltzen badira: “Ondoren, entseguakegiteari ekin genion, eta entseguen araberasaioetan testu baten gainean aktoreek moldaketakegiten dituzte, edo inprobisazioekin jokatzenhasten dira, eta orduan testuak autonomiahandiagoa hartzen du. Beraz, jatorrizko testutikez urruntzen saiatu gara, espiritua berberabaita, baina horrelakoetan testua autonomoagobihurtzen dela ere egia da”.

Horrelakoetan hari fin baten gainean dabilenekilibrista izan ohi da idazlea. Erortzea saihestukodion oreka aurkitu nahi izaten du testuaegokitzen duenak. “Gehiegi urrunduko otezaren beldurra, libreegi ote zabiltzan?”. Milagaldera sortzen dira. Hala ere, Mendigurenenustez, libre da jatorrizko testutik zenbat urrundu,edo zenbat errespetatu behar den norberakerabakitzea, idazlearen zalantzak hor agertzenbadira ere. “Jatorrizko Hamlet obraren espirituamantendu nahi genuen, baina gure gauregungo egoerara ekarrita”.

XXI. MENDEKO HAMLET EUSKALDUNA XVII. mendekotestu bat gaur egungo ikuspegitik, gauregungo hizkeratik, egungo estetikatik edo gure kezka sozialetatik berreraikita. Hori da Hamleteuskalduna. Fuchsen arabera, Shakespeareksortu lanean badira egun ere oihartzuna dutengalderak: “Nola bizi gezurrean oinarritutakogizarte batean? Zer egin behar dut injustiziarenaurrean? Ekintzara pasatu? Hori da justizia?Maitasuna bizi daiteke gezurrean oinarrituta?Zer da maitasuna? Noraino joan behar da? Gerlakez etortzeko zer egin? Momentu batean ezbadugu ezer egiten murrura goaz, eta zerbaitegiten badugu ere, murrura goaz. Zeintzuk diraalternatibak? Funtsezko erronkak hor dira”.

Hamlet aukeratu izanak ere baditu bere arrazoiak.Antzerkilariek ez dute DonKijote Mantxakoaedo Romeo eta Julieta aukeratu, eta hori ezda ausazko erabakia izan. Zuzendariaren hitzetan,“Hamlet obrak gaztaroa aipatzen du, zeinetorkizun du gaztaroak bai Hamletek bizi izanzuen egoeran, bai orain? Ni petrolio krisiarenbiharamunean jaio nintzen, eta beti bizi izannaiz horrekin. Eta beranduago heldu den belaunaldiaantzeko egoera batean bizi izan da: gerlaekonomikoa biziki bortitza da, injustiziaz beterikoa,eta nola egin aurre horri? Nire ustez,belaunaldi bakoitzak ?eta baita Hamletek ere?badaramatza berekin arbasoek utzitako makurrak,eta belaunaldi horretakoei dagokie makurhoriek konpontzea, nahiz eta, beraiek ere bestemakur batzuk utzi. Era berean, Hamlet-en betiagertuko den galdera da ea makur horiek ezdiren pisutsuegiak, eta makur zama hori ez oteden gero eta handiagoa”.

Horrez gainera, obra honetan agertzen den bestekontzeptu bat gezurrarena da, Fuchsi jarraiki.Bere iritziz, bada gezurraren inguruan oinarritutako gizarte bat, obra bat, eta gezur horihausten denean dena zapuzten da.

IRAKURKETA BESTE INTERPRETAZIO Hamlet testuareninguruan hainbat eta hainbat irakurketaegin dira. Besteak beste, Hamlet komunistazela diote batzuek, judua zela bestetzuek, emakumeizan zitekeela ere proposatu izan dute, etahomosexuala izan zela dioenik ere bada. BainaFuchsek uste du obra bat muntatzea ez dela teoriabat egitea, teoria gisa planteatutako obrak“oso aspergarriak” direlako, eta horrek ez omendu zerikusirik Shakespearerekin. “Kontradikzioakbeti agerian izan ditu Shakespearek, etahorretan da antzerkiaren humanitatea. Guremoldaketan gaur egungo euskaldun gazte batda Hamlet. Bere feminitatea agertu du Hamletek?Noski. Bere oldarkortasuna agertzen da?Bai. Teoria horiek guztiek badute oinarri bat,baina guk pista bezala utzi ditugu: Shakespearekgalderak pausatzen ditu, baina erantzunikeman gabe, eta horretan da bere artea”.

Mendiguren ere bat dator neurri handi bateanzuzendariak esandakorekin. “Ni, behintzat, eznaiz Shakespeareren obran aditu, ezin nezakeazterketa filologiko bat egin, edo Shakespearekzer esan nahi zuen edo zer adierazi nahi zuenondorioztatu. Guk hartu dugun obra oso ederraeta zabala da; ehunka gai agertzen dira:traizioa, intzestua, gerra, boterea, injustizia,mendekua? Gai asko agertzen dira, eta gaihorietako gehienak mantendu egin dira gureobran, baina gure interpretazioa izan da obragure egunetara ekartzea, 2013ra ekartzea, etagaurko Euskal Herrian kokatzea. Neurri bateanjatorrizko obrak dauzkan gaiak errespetatuta, baina libre samar jokatuz gai horien garapenarekin”.

Eta hori guztia erdiesteko zazpi aktorekemango diete bizia obran agertzen direnpertsonaiei: Ander Lipus, Ainara Gurrutxaga,Manex Fuchs, Maika Etxekopar, Iñaki Ziarrusta,Miren Tirapu eta Urko Redondo izangodira Hamlet interpretatuko dutenak.Ximun Fuchs zuzendariak gauza bat espero duguztiaren gainetik, ikusleak hurbiltasun batizatea obrarekiko, eta ez pentsatzea antzerkiaShakespearek idatzi duela, ez pentsatzeaHamlet ingelesa dela, edo Danimarkako printzeadela, baizik eta kanpoan aurkituko duenlagun bat, anaia bat? eta horien egunerokotasuneanpausatuko lituzkeen galderak pausatukodituela obrak molde interesgarri batean.

“Eta, espero dut, ikusleak plazer hartuko duelamaila horretan”. Ilusioa eta lana jarrita daudehonezkero, beraz, esateko gutxi edukiko duzorteak, eta berriz ere arrakastaren sabaia jotzekoaukerarekin abiatuko dira herririk herri