Z dute ni-ren izenean berba egitenAinhoa Alberdi Gisasolak eta IraiaElias Muniainek, gu bezala baizik. Ttakteatroko aurpegia izan arren, taldea ezdute biek bakarrik osatzen, antzerki taldearenfilosofia lan kolektiboa baita. Sormen lana, alorteknikoa, zuzenketa lanak edota eszenografialan-talde zabal baten esku dago. Gainera,proiektu bakoitza jende desberdinak osatzenduenez, libreki jolasten dute Ttaken.

Taldearen hastapena 2008an kokatzen bada ere?Eta Karmele lehen antzezlana sortu zutenean?,ofizialki ez dira talde bihurtu iazko udazkeneraarte. Zentzu horretan, aldrebesak direla diote:“Guk bilatu gabe etorri zaizkigulako funtzioak”.Eta, hori,magikotzat jotzen dute. Bost urte hauetansortutako obrak irekiak eta libreak izan dira,euren lan egiteko modua ez baita itxia. “Behinegiteko sortu zena ia 100 aldiz egin dugu azkenurteotan”, kontatzen dute. Urte hauetan guztietan,nortzuk diren galdetu izan dietenetan, “guAinhoa eta Iraia gara” erantzun dute. Hortikabiatuta, ofizialki elkartea osatzeko beharra ikusidute eta bat datoz biak esatean “Ttak izen batjartzeko beharra baino ez dela izan, akziotik etorridena”. Ttak izenak biek etengabe darabiltenadierazpideari egiten dio erreferentzia, alegia,elkar ulertzeko duten hizkuntzako hitz-gakoari.

EMAKUMEAREN PRISMA Antzerkia egiteko estilopropioa dute. Ume txikientzako ikuskizun batdute, baina beste biak helduentzakoak dira etahauetan kodigoa teatro absurdoa da. “Ganberroaeta lotsagabea dela esan daiteke”. Tamainarenaldetik, formatu laburreko antzerkia egiten duTtakek. Eszenografiari dagokionez, elementugutxi erabiltzen dituzte, gauza gutxirekin egiteadelako euren filosofia. “Lehenengoan bi aulki,bolante bat eta otartxo bat erabili genituen etaoraingoan bi maleta, pospolo-kaxa bat eta eskutitz-sorta bat”. Hori ere bada praktikotasunabilatzen dutelako. “Gure lehentasuna beti egiteada, ez egitea baino”, argitzen dute. Azken finean,edozein tokitan egiteko moduko antzerki obraksortzen dituzte, gazte-txoko, taberna, gaztetxezein espazio handietan egiteko modukoak.

Eta Karmele emakumeen tratu txarren ingurukoada. Ta oain ze? lanak, aldiz, gai asko ukitzenditu, oso unibertsalak direnak eta edozeiniiristeko modukoak. “Gure barne-ahotsen kanporaketada, askotan ezkutuan izaten ditugun gureitzal horiena”. Ahots horiek ardatz gisa hartuta,maitasuna, giza harremanak edota heriotza bezalako gaiak lantzen dira. Onartzen dute gaisakonak direla eta, gaineratu dutenez, umoretiklandu dituztela, “sarri umore bortitzetik”.Obran gure alde desberdinek askotan aurreraegiteko boikotatu egiten gaituztela adierazi nahidute, baita gu izan gaitezkeela gure etsairik handienakere. Biak emakumeak izatean, emakumeensentimenduak eta barne-kezkak azaltzendira batean zein bestean, eta fikzio kutsua izanarren errealitatetik abiatutakoak dira bi antzezlanak.

MALGUTASUNA ETA AUZOLANA Arte eszenikoetanantzerkiak baduela tokia uste dute Ttakekoek.Eskaintza badago eta publikoak eskatu egiten du.Hala ere, bereizketa ikusten dute eurek egindakoantzerkiaren eta profesionalaren artean. “Gumugitzen garen espazioetan, alegia, taberna, gaztetxeeta era desberdinetako txokoetan jendea antzerkiaikusteko gogotsu dago. Kultura egarrizeta antzerkia ikusteko interesez dago jendea”.Antzerkia istorioak kontatzeko tresna indartsuaizanik, gauzak esaterakoan gizartean antzerkiarekinkontatzen dela aitortzen dute. Dena den, ezdakite antzerkia hedatzeko behar bezain bestelan egiten den, eurak mugitzen diren esparruanzein esparru profesionalagoan.

Une honetan, Berria egunkariaren 10. urteurrenarenharira, Zertarako Hegoak lana aurkeztendabiltza Euskal Herriko hainbat herritan.Ekainean, Ta oain ze? lanari eutsiko dioteberriz, Gernikako Trinkete Antitxokoan antzeztukobaitute ekainaren 8an. Hortik aurrerakobidea ez dute programatuta, emanaldiakegiterakoan oso malguak direlako. “Harrerarenarabera, baina edozein tokitara eta ahal deniketa gehienetara heltzea da gure nahia”. Alabaina,badakitena da, izen handiko taldea izan ezarren, teatroa enkantuarekin egin ahal izatekotalde-lanean funtzionatzen jarraituko dutela,hori delako euren arima elikatzen duena.