Bilbo. 007 espioiak bilbotar guztiak gatibatu zituen 1999ko otsailaren 16tik 18ra bitartean. The world is not enough pelikularen eszena ba-tzuen filmazioa jazo zer orduan Bilboko kaleetan zehar, bertokoen txundipenerako. Milaka izan ziren Guggengeim museoaren ingurura hurbildu zirenak pelikula berriaren ezkutuko kontu guztiak ezagutzeko asmoarekin. Gerturatutako jende andana hain handia izan zen ezen filmazioa eten egin behar izan zuten, udaltzaingoek ezin izan baitzuten menderatu jendetza.

Pelikularen filmazioa goizean goiz hasi zen otsailaren 16an, Mazarredo, Iparragirre eta Lertxundi kaleen elkargunean. Helburua James Bond -agerraldi honetan ez Pierce Brosnanek interpretatua, baizik eta bere orkezko batek- laugarren pisu batetik esekitzen den eszena filmatzea zen. Goizeko hamarrak eta laurden inguru guztia sokaz inguratuta zegoelarik, Michael Apted zuzendariak filmatzen hasteko agindua eman eta hamarnaka estra kaleetan zehar paseatzen hasi ziren.

Oinezkoek eta autoek egunerokotasunean murgilduta zeudelarik, koordinazioa ondo baino hobe zioala zirudien. Lehen euri tantak erortzen hasi eta hartze berbera hainbat aldiz errepikatu behar izan zuten. Bat-batean, zalaparta handia entzun zen filmazio tokian. Pierce Brosnan agertu zen bere ordezkoa salto egiteko agindua itxaroten zegoen bitartean. 007 espioiak ez zuen filmazioaren xehetasunik galdu Lertxundi kaleko 17. zenbakitik. Hamabiak aldera Brosnan zilindrada handiko auto batera igo zen, filmaren ustezko gaiztoa segika baitzeukan eta. Arazoa, baina, ez zen hori izan. Jendetzak polizia-lerroa gainditu baitzuen euren heroiarengana hurbiltzeko asmoz, surrealismoz betetako sekuentzia filmatuz. Gauzak horrela, zuzendariak berriz ere jauziaren eszena filmatzea erabaki zuen, kalean beste ezer egiteko aukerarik ez zutela ikusirik.

lilurapena Arazoak arazo, filmazioak bere bidea jarraitzea lortu zuen, baina Pierce Brosnanek sustatutako txundipena hasiz joan zen Bilbon eman zituen hiru egunetan zehar. Horietako batean, filmazio jarduna bukatu ostean, beste bi aktorerekin batera, Bilbotik zehar paseatzera irten zen inori ezer esan gabe; ezkutuan, garagardo batzuk hartu eta hiria ezagutu nahi bai-tzuen. Handik gutxira, ertzainek dei bat jaso zuten. Brosnanen sinpatia zela eta, hainbat jarraitzaile gainera etorri zitzaizkion tabernetako batean eta ia-ia biluztu egin zuten. Bilbon gertatutako istiluak Bonden pelikulak filmatzen diren edozein lekutan ere gertatzen dira. Beraz, zentzu horretan Bizkaiko hiriburua ez zen hobeagoa ez okerragoa izan Bonden filmazio baterako.

Pelikularen estreinaldia urte horretako abenduan izan zen, Euskal Herriko aretoetan ikusmin handia sortuz. Arrakasta nabarmena lortu zuen bertoko zinemetan, Brosnanen agerraldiaz gain Bilbo zinema eszenatoki bezala ikuskatzeko aukera bikaina izan baitzen. Aktore irlandarrak 2002an filmatu zuen bere azken filma James Bonden izenpean, Die another day (2002); ordutik aurrera Daniel Craig britaniarrak jantzi baitu espioi arrakastatsuaren trajea. Dena dela, Pierce Brosnanen irudiak egun ere bere horretan jarraitzen du Bilbon, The world is not enough pelikularen grabazioak iraun zuen bitartean bere jarrai-tzaileei eskaini zizkien irribarre eta agurrak bezala.