Lan serioa da pailazoarena: hori argi daukate Xabier Otaegi, JoseIgnazio Ansorena Piter eta Txema Vitoriak, Txirri, Mirri etaTxiribitonen paperean sartzen direnean. Ia 40 urte daramatzatepertsonaia ezagun hauen bitartez Euskal Herriko haurren eta ezhain haurren irria pizten eta, denbora luze horretan irabazitakoeskarmentua ez da txikia. Sudur gorria jarri eta begirada bat,mugimendu bat, aski dute eurentzat hain baliotsua den komunikazioalortzeko, publikoaren sentimendu eta erantzun desberdinak eragiteko:algara, txaloa, ixiltasuna... Izan ere, pailazoak pailazo izatenjarraitzen du beti.

Sagarra da apple da zuen programa berria. Ingelesa irriaren bidezikastea errazagoa al da?Sagarra da appleXabier Otaegi (Txirri): Edozein gauza irriaren bidez ikasteaerrazagoa da. Duda da, zera, guk ingelesik horrekin irakatsikodugun. Ez dut uste asko irakatsiko dugunik, baina irria behintzat,egongoda. Programa honekin irri egiten lagunduko dugu. Piter Ansorena (Mirri): Kontutan hartu behar den gauza garrantzitsubat zera da, gu ez garela irakasleak, ikasleak baizik.X.O.: Txirri, Mirri eta Txiribitonek ez dakite ingelesez, berazirakatsi, gutxi irakatsiko dute. Baina badute itzulpeneitor izenekomakina bat, Txirriren asmazioa dela esan beharra da, eta harkdena itzultzen du. Horri eskerrak etxea, ogitartekoa edo besteedozein gauza nola esaten den jakingo dugu.P.A.: Asmoa, batez ere, beste formatu bat egitea izan da. Ingelesarenaurrean errezeloa kentzea, hurbilketa bat ematea. Jolas modukobat da.X.O.: Ingelesa bera jostailu bat izatea. Oso maila beheko hitzakerabiliko ditugu, izan ere, haurrarentzat ere gozagarria da dakitenhitzak entzutea.

1972an hasi zineten lehen pailazo ikuskizunekin, hasiera bateanKixki ta Mixki ta Kaxkamelon izenpean. Nola gogoratzen dituzuegarai horiek?X.O.: Aspaldiko gauzak gogoratzen diren bezala. P.A.: Oso gazteak ginen, bizkorrak, kristoren martxa genuen etaoso traketsak ginen ere. Herriz herri ibiltzen ginen. Orduanez zeuden orain dauzkagun azpiegiturarik, parrokietako lekuaketa gutxi gehiago… Hala ere oso pozgarria izan zen garai hori,Euskal Herrian barrena punta batetik bestera ibiltzen ginen,adiskide asko egiten genituen eta, batez ere, arrakasta handiaizan zuen asmakizun bat izan zen. Orain pailazo talde asko daude,baina kostata… Gu hasi ginenean ez zen pailazo talde bat ereez, gero baten bat atera zen, baina oso gutxi. Telebistan hasiondoren, orduan hasi ziren talde gehiago ateratzen.Txema Vitoria (Txiribiton): Hamahiru urte pasatu ziren hasieratiktelebistan hasi gineneraino

Hasieratik, zuen ibilbidea ETB-ri lotuta egon da. ETB-ren lehenpausuekin eman zenituzten zuek ere zuen lehen pausuak telebistan,80ko hamarkadan. Nola sortu zen programa egiteko ideia?X.O.: Telebistakoen ideia izan zen hori. Garai hartan egin zitekeenabegiratu zuten,baita ze jenderekin egin zitekeen ere.Orduan guginen ia bakarrak, behin-tzat lehenengoak bai, beteranoenak.Saioa egiteko prest al ginen galdetu ziguten eta gu, ezjakinakizateaz gainera oso ausartak ginenez, asmakizun honetan sartzeraausartu ginen.Ordutik 25 urte pasa dira.

Zertan desberdintzen dira orduko Txirri, Mirri eta Txiribitoneta gaurkoak?X.O.: Pertsonaiak ez asko, baina aldatu dira… Izenak edo formaberdin daude. Barruan garenak, dudarik gabe, askoz gehiago aldatugara: orain ez daukagu lehen genuen mugikortasun eta freskotasuna,baina baditugu beste errekurtso ba-tzuk.P.A.: Bai, eskarmentua. Adibidez, orain dela gutxi, proiektubaten aurkezpenerako saio txiki bat egitea eskatu ziguten. NafarroaOinezentzat dirua egiteko zen. Horrelako gauzetan, gaur egun,ez dugu jantzia eta makillajearen beharrik ere, izan ere, gukkit-a deitzen dioguna erabiltzen dugu: peluka, sudurra, honek(Txirrik) txoliñoa jartzen du, eskularruak eta besteak (Txiribitonek)bozina. Hori bakarrik behar dugu. Ez mikrofonorik ez ezer ereez. Eta haurrak bete-betean sartzen dira horrekin, zergatik?Askotan, hasi berria zarenean, kanpoko elementu asko behar dituzu,baina eskarmentua daukazunean nahikoa izaten da begirada bat,mugimendu bat… Horretan dago eskarmentua.

Ia 30 urte daramazue Txirri, Mirri eta Txiribitonei lotuta. Horrenbesteurte... Dagoeneko nortasun bikoitza garatu duzue?X.O.: Beno kasu hauetan beti esaten da bi aldeak bildu egitendirela… Pertsona pertsonaiarekin inguratzen dela eta pertsonaiapertsonarekin. Halako zerbait egongo da, bai.

Pentsatzen dut zuen pertsonaiek zerbait ikustekorik izango dutelazuen pertsonarekin. Zer hartzen du Txirrik Xabier Otaegitik,zer Mirrik Jose Ignazio Ansorenatik eta zer Txiribitonek TxemaVitoriatik?

: Beno, ba Piterren kasuan, Piter gaizto hutsa da eta Mirriere bai. Txiribiton on puska da eta Txema ere bai.P.A.: Eta Txirri itsusi konpletoa da eta bera ere bai, kar karkar…

Generazio berria (Txirri, Mirri eta Txiribiton Junior) laneandabil, kale ikuskizunak han hemenka eskaintzen... X.O.: Bai gure seme-alabak.P.A.: Polita da, hortxe dabiltza herriz herri. Oraintxe girabat bukatu eta segituan hasiko dira hurrengoarekin. T.V.: Oso ondo funtzionatzen du taldeak haurren artean, bainahelduen artean ez hainbeste. Izan ere, gure generaziora ohitutadaude, eta gazteak ikusterakoan beste gauza bat ikusten dute,baina umeak oso gustura egoten dira.P.A.: Ume gehienak ez dira konturatzen juniorrak direnik, izenabereizketa bat egiteagatik da. Azken batean, Txirri, Mirri etaTxiribiton pertsonaiak dira, ez dakit, Mikey Mouse pertsonaiaden bezala. Zein dagoen barruan? Aldi bakoitzean pertsona desberdinbat. Pertsonaiak dira, eta beharbada horixe izan da gure aurkikun-tzarikhandiena, pertsonaiak sortzea. Horregatik ere, ahalegin handiaegin dugu beti biak bereizteko: gure pertsonaiak alde batetiketa gure pertsonak bestetik, baita irudi publikoan ere.

Telebistaren testigua ere pasatuko diezue?X.O.: Hori denborak esango du. Juniorrak, batez ere, guk herrizherri ibiltzeari utzi behar izan geniolako hasi dira, telebistaklan handia ematen zigulako. Herriz herri ibiltzeko eskaera horzegoen eta guk ezin genion horri jarraipenik eman, horregatiksortu zen ideia hori, eta hori sortu zen bezala geroak esangodu zer gertatuko den. Gu ofizio honekin nekatzen bagara, edogaixotan bagara edo gureak egiten badu, ba, hauek jarraitu dezakete.P.A.: Kontutan izan gu ez garela inoiz profesionalak izan honetan.Zera esan nahi dut, serio eta profesionalki lan egiten dugu,baina hau ez da izan gure ogibide bakarra. Kixki Mixki eta Kaxkamelonginenean, 13 urtez ibili ginen xentimorik ere kobratu gabe. Gerotelebistan bai, baina ordutik ez genuen herriz herri ibiltzekodenborarik izaten. Hala ere jendearen aldetik eskaera bazegoen,horregatik sortu zen juniorren kontua. Oso gustura gaude beraiekin,joaten diren lekura arrera ona dute.T.V.: Oso onak dira.

Noizbait nekerik sentitu al duzue?X.O.: Ez. Grabazio askoren ondoren oso nekatuta egotera iritsiizan gara, bai, baina tankera horretako nekerik ez dugu izan.P.A.: Gainera, nire ustez behin puntu honetaraino iritsita, pailazoizateari ez zaiola uzten. Zaila da hori uztea, erdaraz esan ohiden bezala, imprime carácter.T.V.: Nik beti esaten duten moduan, pailazoak, apaizak eta toreroak,hil arte pailazo, apaiz eta torero izaten dira.

Publikoaren aurrean egote horrek gauza positibo ugari eskainikodizuete dudarik gabe. Zerbait azpimarratzekotan, zer izango zen?P.A.: Gauza asko dira. Dudarik gabe komunikazioa, zuzeneko komunikazioa,baita musika ere. Eta pentsatzea euskaraz lan serioa egiten arigarela, naiz eta tontoarena egin, baina lan serio eta txukunaegiten ari garela… Euskara zabaltzea oraindik ere inportanteada.X.O.: Batez ere politena, atseginena, dudarik gabe publiko aurreanegotea da, eta publiko txikiaren aurrean egote horrek dakarrengozotasun izugarria. Haurrak ez bakarrik barre egiten ikustea,baita isil-isilik edo tentsio handian nabaritzea, horrek askobalio du. Gu aurkezten gaituztenean, eszenatokira sartzeko momentuhorretan publikoak duen suspirio hori, horrek ez du preziorik,horrek izugarri balio du guretzat. T.V.: Kalean ibiltzean bat batean haur batek ezagutzen bazaitubegiak zabal-zabal irekita begiratzen zaitu.

Zein da zuen ikuskizunen funtsa? Zer da zuen publikoan bilatzenduzuen jarrera?P.A.: Ez da bakarrik barre egitea. Egia da gaur egungo herrikobestetan eta halakoetan, badirudiela umeentzako bestak iskanbilatsuakizan behar direla nahitaez: bulla, marmalla, haurrak bueltakaeta korrika...Guk ez dugu hori lantzen. Gurea, nolabaiteko kontzentrazioaeskatzen duen ikuskizun bat izan da beti. Haurrak oso publikoberezia dira, egia da ezin diezula kontzentrazioa luzez mantentzeaeskatu, ordu batean isilik eta kontzentratuta egotea. Baina tartelaburretan eskatzea posiblea da. Adibidez, Bilboko Euskaldunanegon ginenean, 2.800 pertsona eta…T.V.: Egundoko isiltasuna. Bat batean uaaaaaa oihuak, eta berriroisiltasuna. P.A.: Eta kristoren barreak… X.O.: Momentu horietan publikoa zure esku duzu, zuk agintzenduzu, erritmoa zuk markatzen duzu. Nolabait boteretsu sentitzenzara. P.A.: Zapi zuriarena egiten dugunean, dena zapi zuriz betetaikustea... Egun hori gogoratzen dut beti: Barrebusa egiten ariginenen, ez dakit ze arazorengatik grabazioa atzeratu egin zen.Udaran egin behar izan genuen, oso berandu, San Juan bezperan,Euskaldunan eta igande batean. Izugarrizko eguraldia egiten zuen,pentsatzen genuen ez zela inor inguratuko. T.V.: Lauretan ailegatu eta izugarrizko ilara zegoen.P.A.: Horrelako ikuskizun jendetsuak polita izaten dira, bainabeno, hogeirentzat egiten dugunean ere polita da eh…

Haurrak publikorik zailena direla esaten da askotan, zuek zerderitzozue horri?X.O.: Ez dakit zailena edo errazena diren. Hirurok argi daukagunatontoak ez direla da. Askotan esaten da haurrentzat edozein gauzakbalio duela, eta ez da horrela. Egiten duguna txarra bada, haurrakkonturatzen dira; egiten duguna ona bada, ere. Kalitatea ez duadinak baldintzatzen, kalitatea beti komenigarria da. Alde horretatik,beti saiatu gara ahalik eta kalitaterik gehiena ematen zentzuguztietan, ez bakarrik euskararen erabilpenaren aldetik, musikarenaldetik, dekoratuaren aldetik, gidoiaren aldetik, edukiaren aldetik…Ahalik eta produkturik onena egiten saia-tzen gara, haurrentzatdelako. Publiko errazena edo zailena? Beste tankera bateko publikoada, besterik gabe. Haurrak bereziak dira.T.V.: Haurrak ez daukate araurik. Helduek bai, edukazioaren aldetik.X.O.: Txaloa oso adibide argia da. Haurrekin bakarrik egongobagina, haurrak akaso ez lukete txalorik egingo. Haurrak txaloamimetismoz egiten du, besteek egiten dutelako, eta txaloa txikiaizaten da. Baina haurrak barre egin nahi badu, barre egiten du,eta beldurra badu, beldurtuko da.P.A.: Ez badute konektatzen, ez dute kasurik egiten eta saioahondatzen dizute. Haurrak berehalaxe jakinarazten du konformedagoen edo ez.

Momentu berezirik ere gorde izanen duzue oroitzapenean horrenbesteikuskizunen ostean...X.O.: Lehen aipatutakoaz aparte, gogora-tzen dut bat Igorren(Bizkaia), gabon inguruan. Igorre herri txikia da. Esan daitekealguazila eta tabernaria ez besterik herri guztia hurbildu zelagure ikuskizunera. Gabon inguruan zen, abenduaren 20a edo 22a,eta egundoko goxotasuna lortu genuen, oso emanaldi atsegina,zoragarria izan zen. Bukatzean ogi batzuk oparitu zigutela gogoratzendut… Sentsazio izugarri on bat izan zen. Hurrengo egunean Santurtzira(Bizkaia) gindoazen, eta bata besteari esaten genion, jo biharkoaez da gaurkoa bezala izango. Ba, Santurtzira iritsi eta egundokoarrakasta eduki genuen, berotasun bat… Oroitzapenean gelditudirenak izan dira. P.A.: Beste batean Ondarroan (Bizkaia) ibili ginen, bertako antzokiaitxi behar zutela eta azken egunean joan ginen. Hasi baino lehengortinen motorrak sua hartu zuen, antzokia lepo-lepo, pasilloakgainezka... Han ibili ginen, ahal zen moduan sua itzaltzen. Kristorendeskalabroa gerta zitekeen.

Asko eman diozue zuen ofizioari, zuen publikoari... Zer da zuekguzti honetatik atera duzuen gauzarik baliotsuena?X.O.: Komunikazioa nabaritu egiten da, publikoarekin konektatzenduzunean: konexio hori baliotsua da berez. Edozein gauzarekinjendearenganaino iristen zarela nabaritzen duzu: kantu bat hasieta jarraitzen dutela, zerbait galdetu eta erantzuna jasotzenduzula... Publikoarengan gozamen sentsazio bat nabaritzen da,eta horren bila zoaz. Telebistan ematen ez den zerbait da, telebistarenarrakasta hori geroxeago ikusten baituzu. Zuzeneko hori dagoenean,gure ofizioak bat bateko erantzuna ematen du. Guri bat bateanetortzen zaigu erantzuna eta horrek balio handia du.P.A.: Energia handia ematen du. Gu, adibidez, gure edadean, pailazoizan ez bagina, beste mentalitate bat izateaz gainera, ez dakit,egun osoa tabernan sartuta egongo ginateke. Hainbeste jende barreeginarazteak energia ematen dizu. Hainbeste sufritu dugun herribatean, gainera, hainbeste negar egin den herri batean... Pentsatzenduzu, beno, behintzat bihotzak alaitzen aritu gara. Uste on horiizatea ez da gutxi. Noski, ez gara bakarrak inondik ere, bainaneurri batean ona den zerbaitetan laguntzen ari gara. Uste horrekerregaia, indarra eta energia ematen dizu.