Hauteskunde guztiak omen garrantzitsuak, baina hauek berezikoak. Asko jokoan. Ez dira errazak alderdi txikientzat horrelakoetakoetan lekua aurkitzea nahiz eta temati saiatu. Espainia polarizatuan ez du erraza izan EAJk bere zelai joko politiko propioan ahotsa tinko eta irmo altxatzea. Euskadiren ahotsa entzun zedin jarrera nekaezinaz saiatu da. Hurbilduko garai eta testuinguru hobeak. Emaitzak oraindik behin betikoak ez direnean zaila zait, ez erraza behintzat, jakitea Madrileko Kongresuan gerta daitezkeen gertaerak aurre ikustea. Telebistako pantailara begira ari naizen unean EAJri buruz arituko natzaizu irakurle estimatua. “Altzariak gorde” daiteke “salvar los muebles” gaztelerazko esamoldearen itzulpenetako bat, ez egokiena baina tira. Eta egoera ez erraz honetan esan daiteke, nire iritziz behintzat EAJk aguantatu duela baldintza gaiztoetan. Ez da gutxi. Egoera txarretan aurreari ekitea irabaztea baita. Han, Espainian, kanpainan une itsusiak ikusi eta entzun dira. Baita eusko lurretan ere. Gezurrak eta irain politiko lotsagabeak egotzi izan zaizkio EAJri.Hipokrita eta ziniko gehiegi zelai joko politikoan. Adanismoa adurretan. EAJ-BILDUren arteko lehia zuzena abertzale eremuan. Esan dezagun, dezakegu eta, behintzat Espainiako Gorteetan “Euskal Taldeak” hortxe bertan iraungo duela. Aurre ikusi daiteke beraz Euskadik bere ahots propioa izaten jarraituko duela. Euskadiren ahotsa beste lau urtetan entzun ahal izango dela. Eta hau guztiz garrantzitsua da, ez da txorakeria, bermea baizik. Euskal gizarteak, bere interesek, grinek eta betebeharrek badute defendatzaile leiala urtetan, beti ohi lez.

Aurreko maiatzak 28ko Udal eta Foru hauteskundeetan EAJk lortutako emaitzak ez ziren espero zitezkeen bezain onak izan, Bizkaian eta Bilbon irabazi bai, baina ez aurrez aldetik ikusitakoa. Araban ere irabazi, ez Gasteizen. Donostian irabazi, ez Gipuzkoan. Ez oso fin. Eta gutxira, beste kanpaina eta hauteskundeak etorkizun motzean, balizko zuzenketei astirik gabe bozka egin behar egoera politiko guztiz polarizatuan. Oraingoan lortutako emaitzen ingurukoak aipatu aurretik horra historiko laburra Orokorretan. 1977tik aurrera EAJk 11 aldiz irabazi izan du PSE 2 eta Podemosek 1. Orain dela lau urtetakoetan EAJk, % 31,1 eta 32,01 lortu zituen eta 6 aulki, 2016ean %24,86 eta 5 aulki, 2015ean %24,72 eta 6 aulki, 2.011ean %27,41 eta 5 aulki, 2008an %27,11 eta 6 aulki eta 2.004ean %33,72 eta 7 aulki. Eta hauexek, gaueko ordu txiki hauetan behintzat dakizkigunak ehuneko eta eserlekuetan: %25 inguru, 5 aulki. Beraz, laburbilduz: EAJk garai oso zailetan, oraingoan ere zutik dirau. Euskal Taldea!

Euskal Taldeak jarraituko du lanean euskal gizartearen eta Euskadiko autogobernuaren alde eta defentsan, beti ohi lez. Laster batean ostera beste hauteskundeak Eusko Legebiltzarrera, Lehendakaria bera aukeratuko duten hauteskunde guztiz garrantzitsuak. Presta gaitezen ahalik eta era egoki eta eraginkorrenean. Euskadik behar gaitu. Eutsi EAJ!