- Proiektua eta dokumentala da, eta formatu inklusiboan proiektatuko da, ikusmen- edo entzumen-urritasuna duten pertsonengan pentsatuz. Horregatik, azpitituluak eta audio deskribapen integratua izango ditu. Vital Fundazioak Itzali argia eta ikusiko duzu dokumentala aurkeztuko du gaur, arratsaldeko zazpietan Vital Fundazioa Kulturunean (Bakea kalea 5, Dendarabako lehen solairua). Sarrera librea izango da, leku-kopurua bete arte.

Horrela, Vital Fundazioak Brightvibes-en eskutik antolatu du ekitaldi hori. Brightvibes gizartean oihartzuna duten eduki digitaletara bideratutako erakundea da. Itzali argia eta ikusiko duzu bere lehenengo dokumentala da, telebista positiboaren generoa sustatzearen aldeko apustua. “Gizarteratzea sustatzen duten eta gizartean eragin positiboa eta benetako aldaketak sortzen dituzten erreferentziazko ereduak sortzen laguntzen duten proiektuei babesa eta ikusgarritasuna ematearen alde egin dugun apustuaren eskutik dator ekimen hori”, nabarmendu zuten Vital Fundaziotik. “Axel O´Mill italiar-argentinarra du zuzendu dokumentalak, ‘Hijos de la Tierra’ film dokumental labur onenaren Goya saria irabazi zuen 2016an. Bertan, Ibon Casas rocker donostiarraren bizitzari heltzen dio. Gaixotasun degeneratibo bat du, erretinosi pigmentario izenekoa: ikusmenaren % 10 baino ez du begi batean, eta erabat itsu geratzetik gertu dago”, kontatu zuten atzo dokumentala aurkezterakoan. Interesdunek gaur arratsaldean ikusi ahal izango dute dokumental hau, baimendutako gehieneko edukiera bete arte.