Udalak hitzarmen berria sinatu du Geu Elkartearekin

15.07.2021 | 00:00

Euskara – Udalak lankidetza-hitzarmen bat sinatuko du GEU Elkartearekin, sektore sozioekonomikoan, gazteetan eta hiriko auzoetan euskararen erabilera sustatzeko proiektu bat garatzeko. "Euskaraldia ekimenaren hirugarren edizioa 2022rako dago aurreikusita, eta ekimen horren baitan sinatuko da akordioa. Tokiko Gobernu Batzarrak ostiralean onartu zuen hitzarmena sinatzea. 50.000 euroko partida du proiektuak eta Elkarrekin udal-taldeak babestu zuen, aurrekontu-akordioaren esparruan", azaldu zuten atzo Udaletik. "Gasteizek euskararen hiriburua izan behar du, eta Geu Elkarteak planteatzen dituen ekimenek eta Euskaraldiak ildo horretan lan egiten laguntzen digute. Elkarrekin udal-taldeak hizkuntza-politikaren arloan akordioak lortzeko erakutsi duen gaitasuna azpimarratu nahi dut", azaldu zuen Iñaki Gurtubai Euskara zinegotziak.

noticias de noticiasdealava