Familiako ahulenak zain-tzaile onen esku uztea da herritar askoren kezka nagusietako bat. Horregatik, eta lan hori errazte aldera, Familiados startup-ak lanean jarraitzen du (Novaltiaren eskutik) eta bere doako zerbitzua hobetzen, epe labur eta luzerako haur eta adineko pertsonentzako zaintzaileak hautatzeko.

Hala, atzo gogoratu zutenez, senitartekoek zaintzaileak kontrata-tzeko zerbitzuan lanean jarraitzen dute. Epe ertain eta luzera kontratatu ahal izateko zaintzaileak bilatzen espezializatutako app bat da, adinekoak eta etxeko txikienak zaindu eta artatzeko. Ildo beretik, startup horrek eboluzionatzen jarraitzen du; izan ere, hasieran, enpresa horretan zaintzaileentzako zerbitzu hori eskaintzen hasi ziren unean-unean behar zutenentzako, hau da, orduka.

“Orain arte, enpresak arreta jarri du familiek zaintzaileak orduka edo egun puntualak zain-tzaileak aurkitzeko aukera izan zezaten, premia zehatz batean pentsatuz, hala nola ospitaleko gau batean, besteak beste”, azaldu dute. Hala ere, denboraren poderioz, ordea, enpresa hau ohartu da beharra eta laguntza hori zaintzaile finkoa behar duten guztientzat ere izan daitezkeela, astelehenetik ostiralera, edo asteburuetan laguntza behar dutenentzat. Horregatik, zerbitzu gehiago eskaini dituzte, eta orain aplikazio honetan eskaintzen duten laguntza iraupen labur eta luzeko zaintzaileei zabaltzen zaie. “Hemendik aurrera, plataformaren bidez eskatzen den denbora kontuan hartu gabe, familiek zaintzaileak aurkitu ahal izango dituzte. Izan ere, plataformaren bidez, kontratazioa eta paper guztiak kudeatuko dira”, azaldu zuten. Lan honekin, eta enpresak azaldu zuenez, “bilaketa-prozesu guztia osa dezakeen lehen aplikazioa da”. Hau da, aplikazio honetatik interesdunak aukera izanen du zaintzailearen kontaktua bilatu, erreserbatu eta profesional sanitarioei edo zaintzaileei ordaintzeko, dena mugikorretik.

Bestalde, plataformak 11.000 zain-tzaileko harreman-sarea du, horietatik 600 Euskadin (Araban 150 daude eskuragarri).Gainera, familia bakoitzaren bilaketa-irizpideen araberako gomendioak ere egiten ditu enpresa honek. “Familiados profesionalen eta familien gomendio-algoritmo espezifiko bat dauka. Hori arduratzen da familia bakoitzaren beharretarako iragazte espezifikoa egiteaz, familako kideek behar dutenaren arabera”, azaldu zuten.

Eta familiari gustatzen zaion zaintzailea erabaki-tzen denean, nola jokatu? Interesduna aplikazioan sartzen bada eta hura bisitatu eta eskura dituen zaintzaileen profilak ikusi ondoren, (aukeratuta gehien gustatzen zaiona), aurrehautaketaren azken fasean sartuko da. Azken hautaketa-fase horretan, familiek doan txateatu eta bideo-deiak egin ditzakete Familiadosek aurrez hautatutako profesionalekin.

Horrela, azken hautaketa familiak egiten du beti. “Aplikazio hau guztiz berria da epe luzeko zainketen sektorean”, esan zuten enpresatik. Kontratazioa ixteko, profesionala hautatu ondoren, Familiados zerbitzuak hainbat aukera eskaintzen ditu: aholkularitzatik hasi eta pakete oso bateraino, non kontratazioa bideratzeko behar den dokumentazioa ere prestatzen den. Ernesto Bravoren arabera (Familiados), funtsezkoa da teknologia hori pandemia garai honetan, non zaintzaile onen beharrak balio handiagoa baitu: “Teknologiak aldatu egingo du gure haurrak, zaharrak eta mendekotasuna duten pertsonak zaintzeko modua. Adimen artifizialaren eta datu-kudeaketaren garapen egokiek zaintza pertsonalizatuagoa, eraginkorragoa eta ekonomikoagoa ahalbidetuko dute”, azaldu zuen.

Aplikazioa. Familiako pertsonarik ahulenak zaintzaile onen esku uztea da herritar askoren kezka nagusietako bat. Horregatik, eta lan hori errazte aldera, Familiados startup-ak lanean jarraitzen du eta bere doako zerbitzua hobetzen, epe labur eta luzerako haur eta adineko pertsonentzako zaintzaileak hautatzeko. Hala, senitartekoek zaintzaileak kontratatzeko zerbi-tzuan lanean jarraitzen dute. Epe ertain eta luzera kontratatu ahal izateko zaintzaileak bilatzen espezializatutako app bat da.