Emakume migratuak euskal elkarteetan egoteak gizarteratzeari, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren aldeko borrokari eta nortasun kulturala onartzeari laguntzen dio. Hala berresten du Emakundek ezagutarazi duen azterlan batek.

Horrela, Emakunde/Emakumearen Euskal Erakundeak Emakume etorkinen parte- hartzea Euskadiko mugimendu migratzaile eta feministetan: narratibak, estrategiak eta erresistentziak azterlana aurkeztu zuen atzo, Emakundek Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko ikerketa-lanei emandako bekaren emaitza dena. Carmen A. Cares Mardones eta Cecilia Themme Afan unibertsitateko ikertzaileek immigrazioaren eta genero-desberdintasunen fenomenoen berrikuspenetik abiatuta bideratu dute beren analisi feminista eta intersekzionala. "Ikerketa egiteko, egileek lurralde bakoitzeko eta elkarte desberdinetako hamar bat emakume aukeratu zituzten, Euskadiko mugimenduaren aniztasuna islatzeko. Eta ekoizpen narratiboen metodologia aukeratu zuten, esperientzia desberdinak dituzten pertsonen ezagutzak partekatzeko egokiena zela iritziz. Testu subjektiboen ekarpenarekin, ikerketa feminista emakume migratuen identitatetik nola planteatu daitekeen gogoeta egin nahi izan dute", azaldu zuten atzo Emakundetik bertako aurkezpenean. "Asko eta oso ezberdinak gara, eta aniztasun hori erakustea garrantzitsua da emakumeen estereotipoen aurka borroka-tzeko", gaineratu zuen Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak.

Ildo beretik, jakitera eman zutenez, azterlan honetan parte hartu duten emakume gehienek diote erakunde kultural, politiko edo feministetako kide izateak haien ahalduntze-prozesua errazten duela, nahiz eta aldeak dauden Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurraldeen artean: "Azterlanean parte hartu duten emakume gehienek ere adierazi dute elkarteen bidez euren ahalduntze-prozesua lagundu dela", azaldu eta erantsi zuten: "Elkarte-motei dagokienez, ikertzaileek lurraldeen araberako desberdintasun batzuk antzeman dituzte. Araban, biztanle atzerritarren kontzentrazio handienarekin, elkartekide gehienek kultura-elkarteekin bat egitearen alde egiten dute. Bizkaian, gehienek emakume migratuek soilik osatutako kolektiboetan parte hartu dute. Eta Gipuzkoan oreka dago migratuak diren eta ez diren pertsonek ere parte hartzen duten elkarteekin".

Ikerketak ondorioztatzen duen bezala, emakume migratuak eta arrazializatuak disidentziaren eta giza kapitalaren erreferente dira euskal elkarteen testuinguruan, eta gizarteratze-ekintzen, genero-berdintasunaren aldeko borrokaren eta identitate kulturalaren onarpenaren garapen aktiboan laguntzen dute, bai jatorrizko herrialdeetan, bai helmugako gizartean. Hala ere, ondorio orokor gisa, etorkinen elkarteak direnetan parte-hartze handiagoa dago, nahiz eta adierazgarriagoa den emakumez soilik osatutako mugimenduetan. Eta elkarte guztiek jarrera feministarik adierazi ez arren, zenbait jarduera espezifikoetan genero-ikuspegia proposatzen dutela esan zuten.

Ondorio horiez gain, lan honek erakundeei zuzendutako proposamen batzuk ere zerrendatzen ditu, Euskadin emakume migratuen parte-hartze sozial eta politikoa bultzatzeko helburuarekin. "Halaber, Euskadin emakume migratu eta arrazializatuen partaidetza sozial eta politikoa bultzatzeko erakundeei zuzendutako proposamen batzuk egiten dira ikerketan, berdintasunerako politika publikoetan intersekzionalitatea diseinatzeko", ondorioztatu zuten.Egindako ikerketa eta lanagatik, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak ikertzaileen lana goraipatu zuen, "emakume migratu eta arrazializatuen parte-hartze politiko eta sozialari buruzko prozesu gogoetatsu eta kritiko bat egiteagatik", hain zuzen ere.

Txostena. Emakunde/Emakumearen Euskal Erakundeak Emakume etorkinen parte-

hartzea Euskadiko mugimendu migratzaile eta feministetan: narratibak, estrategiak eta erresistentziak azterlana aurkeztu zuen atzo, Emakundek Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko ikerketa-lanei emandako bekaren emaitza dena.

Egileak. Carmen A. Cares Mardones eta Cecilia Themme Afan unibertsitateko ikertzaileek immigrazioaren eta genero-desberdintasunen fenomenoen berrikuspenetik abiatuta bideratu dute beren analisi feminista eta intersekzionala.

"Ikerketa egiteko, egileek lurralde bakoitzeko eta elkarte desberdinetako hamar bat emakume aukeratu zituzten, Euskadiko mugimenduaren aniztasuna

islatzeko. Eta ekoizpen narratiboen metodologia aukeratu zuten, esperientzia desberdinak dituzten pertsonen ezagutzak partekatzeko egokiena zela iri-tziz. Testu subjektiboen ekarpenarekin, ikerketa feminista emakume migratuen identitatetik nola planteatu daitekeen gogoeta egin nahi izan dute".