- Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan asiloa eskatzen duten pertsonen kopurua jaisten ari da koronabirusaren pandemia hasi zenetik.Gertaera horrek zerikusia du, ustez, koronabirusa hedatzea saihesteko hartutako murrizketekin eta mugak ixtearekin, horrek eragotzi egiten baitu pertsona asko beren herrialdeetatik ateratzea eta Euskadira bidaiatzea egoitza berri baten bila.

Izan ere, Euskadiko Errefuxiatuei Laguntzeko Batzordeak (CEAR) jakitera eman duenez, Barne Ministerioak argitaratutako balantzearen arabera, 3.085 pertsonak eskatu zuten asiloa Euskadin iaz. Horrek esan nahi du %36ko beherakada egon dela aurkeztutako eskaeren kopuruan 2019ko datuekin alderatuta (4.826). Euskal Autonomia Erkidegoan 2020. urtean izapidetutako eskari guztietatik, 1.767 Bizkaian izan ziren; 674 Araban; eta 644, aldiz, Gipuzkoan. CEAR-Euskadi hiru lurralde horietan aurkeztutako eskarien %41ez arduratu zen. "Kolonbia,Venezuela, Nikaragua, eta Hondurasko herritarrak izan dira, ordena horretan, eskaera gehien egin dituztenak. Talde juridikoak aholkularitza-zerbitzua eman zien 45 herrialdetatik zetozen asilo-eskatzaileei", azaldu zuten.

CEARetik azaldu dutenez, gainera, zenbaki horien atzean koronabirusaren pandemia bera dago. Izan ere, birus horrek nabarmen eragiten die munduko biztanle guztiei, eta, beraz, birusa gehiago ez zabaltzeko murrizketek eragotzi egiten dute herrialde askotan beste herrialde ba-tzuetara irtetea edo sartzea, aisialdiagatik edo bizileku gisa. "Covid-19ak eragindako krisialdien eraginez mugak ixtea izan da eskariak murriztearen arrazoi nagusia", azaldu du CEAR-Euskadiren zuzendari Patricia Barcenak. "Pertsona asko beren herrialdeetatik ihes egin ezinean daude, eta bertan jazarpena pairatzen dute. Beste asko, ostera, hirugarren herrialdeetan geratu dira, gizapetiko baldintzetan. Egoera honek eragin du gatazketatik eta miseriatik ihes egiten jarraitzen duten pertsonek herrialdeetan sartzeko bide alternatibo arriskutsuagoak bilatzea", gaineratu du.

Euskadiko Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordearen arabera, azken bost urteetan nabarmen egin du gora asilo-eskaerak Euskadin. Adibidez, duela bost urte, 2016an, 500 pertsonak eskatu zuten asiloa Euskal Autonomia Erkidegoan, beren jatorrizko herrialdeetatik atera eta Euskadin beste bizileku bat bilatu ahal izateko. 2017an, urtebete geroago, kopuru hori 970 pertsonara igo zen. 2018an, asilo-eskaerak asko handitu ziren, 1.595 araino. 2019. urtea izan zen, ezbairik gabe, eskaera gehien izan zituen urtea; 4.826 asilo-eskaera egin ziren Euskadin egoitza berria bilatzeko. Hala ere, 2020an, koronabirusak eskaera horiek geldiarazi zituen, %36raino jaitsi baitziren, CEARek berriki jakinarazi duenez. Zehazki, eskaerak 3.085 pertsonara jaitsi ziren. "Ondoz ondoko bigarren urtea da 2020 zeinetan asilo-eskaeren %5ak besterik ez zuen aldeko irizpena lortu. Zifra baxu horrek Espainiako Estatua gainontzeko herrialde europarren oso azpitik kokatzen du (Frantzia %22, Belgika %35, Alemania %44)", azpimarratzen du Patricia Barcenak. Ildo horretatik, gainera-tzen du hori dela eta, beste motibazio batzuekin batera, "asilo-eskatzaile horietako askok Europako beste herrialde batzuetara jotzen dutela, non babes-berme handiagoa izan dezaketen. "Euskadi igarobide bat besterik ez da. Egun hauetan ikusten ari gara, Irunetik Frantziara heltzen saiatzen diren pertsonen adibidearen bidez. Errealitate hori normaltasunez, enpatiaz eta solidaritatez bizitzen hasi behar da, ditugun baliabideak indartuta eta elkarbizitza sustatuta".

CEAR Errefuxiatuari Laguntzeko Espainiako Batzordeak 1979az geroztik asilo-eskubidea eta giza eskubideak defendatzen ditu, gerra-gatazketatik edo giza eskubideak urratzetik ihes egiten duten errefuxiatuen, asilo-eskatzaileen, aberrigabeen eta nazioarteko babesa behar duten edota gizarte-bazterkeriako arriskuan dauden migratzaileen garapen integrala sustatuz. "Nazioarteko babesa behar duten edota gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden errefuxiatuen, aberrigabeen eta migra-tzaileen giza eskubideak eta garapen integrala defendatzea eta sustatzea da CEARen helburua".

Datuak. Barne Ministerioak argitaratutako urteko balantzearen arabera, 3.085 pertsonek eskatu zuten asiloa 2020an Euskadin. Aurreko urteko datuekin alderatuta, aurkeztutako eskarien kopuruak % 36 egin

du behera, 2019an 4.826 eskari jaso baitziren.

Araban. Euskal Autonomia Erkidegoan 2020. urtean izapidetutako eskari guztietatik, 1.767 Bizkaian izan ziren; 674 Araban; eta 644, aldiz, Gipuzkoan. CEAR-Euskadi hiru lurralde horietan aurkeztutako eskarien %41ez arduratu zen. "Kolonbia,Venezuela, Nikaragua, eta Hondurasko herritarrak izan dira, ordena horretan, eskaera gehien egin dituztenak. Talde juridikoak aholkularitza-zerbitzua eman zien 45 herrialdetatik zetozen asilo-eskatzaileei", azaldu zuten. CEARetik azaldu dutenez, gainera, zenbaki horien atzean koronabirusaren pandemia bera dago. Izan ere, birus horrek nabarmen eragiten die munduko biztanle guztiei, eta, beraz, birusa gehiago ez zabaltzeko murrizketek eragotzi egiten dute asiloa eskatzea.

"Pertsona asko beren herrialdeetatik ihes egin ezinean daude, eta bertan jazarpena pairatzen dute. Beste asko, ostera, hirugarren herrialdeetan geratu dira, gizapetiko baldintzetan. Egoera honek eragin du gatazketatik eta miseriatik ihes egiten jarraitzen duten pertsonek herrialdeetan sartzeko bide alternatibo arriskutsuagoak bilatzea".

"Ondoz ondoko bigarren urtea da 2020 zeinetan asilo-eskaeren %5ak besterik ez zuen aldeko irizpena lortu. Zifra baxu horrek Espainiako Estatua gainontzeko herrialde europarren oso azpitik kokatzen du (Frantzia %22, Belgika %35, Alemania %44). Euskadi igarobide bat besterik ez da. Egun hauetan ikusten ari gara, Irunetik Frantziara heltzen saiatzen diren pertsonen adibidearen bidez. Errealitate hori normaltasunez, enpatiaz eta solidaritatez bizitzen hasi behar da".