- Turismoak ez du bere unerik onena igarotzen; eta, horrekin batera, ez hotelek, ez apartamentu turistikoek, ez landetxeek. Agerikoa zen koronabirusak sortutako pandemia mundialak bete-betean jo duela sektore hau. Baina Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) egindako eta argitaratutako txosten batek zenbakiak jarri dizkio errealitate horri. Guztira, Euskal Autonomia Erkidego osoan lau milioi gaualdi gutxiago izan dira, eta Arabak, zehazki, % 60ko jaitsiera izan du, 2019ko datuekin alderatuta.

Hala, 2020. urtean, inkestan jasotako establezimendu turistiko hartzaileen -hotel-establezimenduak, landetxeak eta apartamentu turistikoak- mugimenduak, bai sarrerenak bai gaualdienak, agerian uzten du Covid-19ak eragindako krisiari aurre egiteko hartutako murrizketek eragin zuzena izan dutela sektore turistikoan. Zehazki, iazko urtea .351.804 sarrerarekin eta 2.820.063 gaualdirekin itxi da, hau da, 2019. urtearekin alderatuta %60,7ko eta %59,8ko jaitsiera izan da, hurrenez hurren.

Lurraldeka, Araban sarrerak %58,7 jaitsi dira urte osoan, Gipuzkoan %56,6 eta Bizkaian 2020an sarrerak eta ostatu-gauak ere jaitsi dira, aurreko urtearekin alderatuta, %64,8 eta %63,2, hain zuzen ere. "Bizilekuaren araberako analisiak agerian uzten du ezen beherakadarik handienak atzerriko jatorriko sarreretan eta gaualdietan izan direla, % 73,3ko eta % 74,0ko jaitsierekin, hurrenez hurren. Atzerriko jatorriko bisitarien beherakada nabarmenagoa izan da Bizkaian", azaldu dute argitaratutako txostenean.

Datuekin jarraituz, 2020an, urteko batez besteko egonaldia 2,09 egunekoa izan da, 2019an erregistratutakoa baino handiagoa, orduan 2,04 egunekoa izan baitzen. Lurralde historikoei dagokienez, Araban lortutako 2,26 egunak nabarmendu behar dira. Bizkaia eta Gipuzkoa Euskal Autonmia Erkidegoko batezbestekoaren antzeko balioetan geratu dira: 2,07 eta 2,04 egun, hurrenez hurren. "Eskainitako plazen araberako okupazio-mailak ehuneko 22,2 puntu egin du behera 2019. urtearekin alderatuta, eta 2020an %30,1 izan da. Logelen/apartamentuen araberako okupazio-maila %39,4koa izan da, aurreko urtearen aldean ehuneko 25,1 puntu jaitsi ondoren", erantsi dute. 2020ko hilabeteetan erabat itxitako establezimenduen kopuruak izan duen bilakaerak erakusten duenez, apirilean eta, neurri txikiagoan, maiatzean jasandako itxiera ia osoaren ondoren, joera pixka bat aldatu da, 2020ko abuztuan establezimendu itxien %14,7ra iritsi arte. Hortik aurrera, mugikortasun eta elkartze-murrizketen ondorioz, establezimenduen eskaintza urrituz joan da hilez hil, eta, eta urtea amaitu da itxitako establezimendu turistiko hartzaileen % 35,8rekin abenduan zehar.

Datuak. 2020. urtean, inkestan jasotako establezimendu turistiko hartzaileen -hotel-establezimenduak, landetxeak eta apartamentu turistikoak- mugimenduak, bai sarrerenak bai gaualdienak, agerian uzten du Covid-19ak eragindako krisiari aurre egiteko hartutako murrizketek eragin zuzena izan dutela sektore turistikoan. Zehazki, iazko urtea .351.804 sarrerarekin eta 2.820.063 gaualdirekin itxi da, hau da, 2019. urtearekin alderatuta %60,7ko eta %59,8ko jaitsiera izan da, hurrenez hurren. .

"Bizilekuaren araberako analisiak agerian uzten du ezen beherakadarik handienak atzerriko jatorriko sarreretan eta gaualdietan izan direla, % 73,3ko eta % 74,0ko jaitsierekin, hurrenez hurren. Atzerriko jatorriko bisitarien beherakada nabarmenagoa izan da Bizkaian".

"Eskainitako plazen araberako okupazio-mailak ehuneko 22,2 puntu egin du behera 2019. urtearekin alderatuta, eta 2020an %30,1 izan da. Logelen/apartamentuen araberako okupazio-maila %39,4koa izan da, aurreko urtearen aldean ehuneko 25,1 puntu jaitsi ondoren", adierazi dute txostenean.