- Gasteiz Zero Zaborrek dio oraindik denbora dagoela nahi den etorkizunari buruz eta gizarte arduratsu bihurtzeko beharrari buruz hausnartzeko.

"Hilabete batzuk daramatzagu en-tzuten EBk Next Generation EU deialdiko Europako funtsak aktibatzen dituela. Erkidegoaren baliabideek 2020ko otsailaren 1etik 2026ko abuztuaren 31ra arte egindako gastuak ordaindu ahal izango dituzte. Errekuperazio eta erresilientzia Mekanismoa delakoaren bidez, trantsizio energetikoa, trantsizio ekologiko-ingurumenekoa, trantsizio teknologiko digitala, osasuna, mugikortasun-azpiegiturak, enplegua sortzea eta lurralde-kohesioa sustatzen dituzten trakzio-proiektuak garatu nahi ditu Bruselak", adierazi eta erantsi zuten atzo prentsa-ohar baten bitartez: "Ez da intentsitate berarekin jakinarazten laguntzen % 50 itzuli beharrik gabeko diru- laguntzak direla, baina gainerakoak maileguak dira, eta 30 urtez itzultzen hasi beharko dira, 2027tik aurrera zerga berriak sortuz (plastikoa, tasa digitala, CO2 isuriak,...)". Ildo horretatik, adierazi zuten bertako kideek Eusko Jaurlaritzak proiektu publiko eta publiko-pribatu batzuk egin ditu (188 guztira), 2021>2026 Errekuperazio eta erresilientziarako Euskal Programaren barruan, zortzi osagaitan banatuta. "Egindako proposamena ikusita, deigarria da Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak ez dutela eskatu ekonomia zirkularrarekin lotutako proiekturik". "Gasteiz Zero Zabor-etik ikus dezakeguna da, hiri-hondakinen kudeaketaren arazoa konpontzeko interesa dagoela, energia berriztagarri bihurtuz". Osagai horretan, diotenez, "partida garrantzitsuak badaude", hala nola energia elektrikoa sortzeko planta bat, Lantaronen biomasarekin, eta hiri-hondakinak balorizatzeko beste instalazio bat, Gasteizen hidrogeno berriztagarria ekoizteko. "Gasteizko Udalak, Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak uste dute hiri-hondakinen sorrera berriztagarria dela, inoiz agortuko ez baitira".