- Gabonak amaitzen direnean, ohikoa da opariak aldatzea eta itzultzea. Hori dela eta, Kon-tsumitzaile eta Erabiltzaileen Erakundeak kontsumitzaileei gogorarazi nahi die zein eskubide dituzten erosketetan aldaketa edo itzulketa horiek egiteko.

Horregatik, “OCUk gogorarazten du, kontsumitzaile askok uste dutena ez bezala, legeak ez duela saltzailea behartzen edozein egoeratan aldaketa edo itzulketa onar-tzera. Establezimendu bakoitzak, legezko esparruaren barruan, produktuak aldatzeko edo itzultzeko baldintzak askatasunez finkatzen ditu”. Alde horretatik, araudiak behartzen du kontsumitzaileari argi eta garbi jakinaraztera zer baldintza bete behar dituen produktuak aldatu edo itzultzeko, OCUk dioenez, “epeei eta baldin-tzei buruzko informazioa erosketa-tiketan agertu behar da, non produktua, prezioa eta erosketa-data adierazten baitira”. Hori dela eta, erakunde honek gomendatu du erosi aurretik kontsumitzaileari informazioa ematea epeari, dirua itzultzeko formulari, baztertutako artikulurik badagoen (adibidez, barruko arroparekin) eta baldintzei buruz. “Kontsumitzaile batek saltzaileak ezartzen dituen baldintzak betetzen baditu, saltzailea behartuta dago produktua aldatzea edo itzultzea onartzera, ezarritako baldintzetan. Bestela, kontsumitzaileak erreklamazio orria eskatu eta bere autonomia erkidegoko kontsumo zerbitzuen bidez tramitatu behar du”.

Internet bidezko erosketei eta produktu akastunei dagokienez, azaldu du saltzaileak bi kasutan onartu behar duela aldatzeko edo itzultzeko eskaera. Lehenik eta behin, produktua akastuna denean edo iragarritako ezaugarriak betetzen ez dituenean. Bermea agiria erabiliz, kontsumitzaileak produktua konpontzeko edo ordezteko eska dezake. Bigarrenik, urrutiko erosketa bada (internet, telefonoa...) edo saltokitik kanpokoa bada “uko egiteko legezko epea 14 egunekoa baita”. “Epe horretan, kontsumitzaileak produktua inolako azalpenik gabe itzul dezake eta ordaindutako dirua jasotzeko eskubidea du”, adierazi dute bertako kideek.