ertsona itsu batek egunkari digital bat irakurri, internet bidez erosi edo online orrialdeetan ligatu ere egin dezake. Nahikoa da web orriak horretarako eguneratuta egotea. Horixe da atzo Oncek eman nahi izan zuen ondorio nagusi eta garrantzitsuena, XXV. edizioan lehen aldiz Gasteizen egin zen kriskitin-lasterketan.

Horrela, Arabako hiriburuan gizarte inklusibo baten aldeko XXV. online Kriskitin lasterketa burutu zen atzo, eta ekitaldia Gorka Urtaran Gasteizko alkatea buru izan zen. "Egungo osasun-egoera dela eta, online Kriskitin lasterketak formatu berria hartu du, itsuek lan- edo eskola-jarduerari eusteko edo gizarte-harremanei dagokienez teknologia berriak ezinbestekoak bihurtu diren egoera horietan aurre egin behar izaten duten hedapenak ezagutarazteko", adierazi zuten Oncetik. Helburu horrekin, Onceko lau pertsona itsu Euskadin, hainbat web orritan nabigatu zuten, kriskitin-lasterketen espiritua bizirik mantenduz, hau da, "bizi garen gizartea ingurune irisgarri eta inklusiboak lortzearen garrantziaz sentsibiliza-tzea, online ere bai", azpimarratu zuten. Adierazi bezala, Gasteizko Alkatea Gorka Urtaran izan zen ekitaldiaren buru, eta ekimenari buruzko interesa azaldu zion Euskadiko Onceko presidente Rafael Ledesmari eta Arabako Onceko zuzendaria den Concha de la Fuenteri. San Prudentzio Fundazioaren areto nagusian egin zen online lasterketa. Han, Eroski, Laboral Kutxa, Ararateko eta EHUko ordezkariek itsuek diren pertsonekin lan egin zuten. Pertsona horiek transakzioren bat egin nahi duten bakoitzean edo sarean nabigatzean dituzten arazoak zehaztu zituzten. Julia Hernandez arartekoaren ondokoa eta Miguel Herran Arartekoaren Gizarte Harreman, Azterlan eta Modernizaziorako zuzendaria Jose Angel Saez de Viteri Onceko lurralde-kontseilariarekin batera ibili ziren.

Sergio Fernandez lurralde-kontseilaria "itsu-itsuan" ibili zen Eroskiren webgunean, Irune Portuondo marketin-arduradunarekin, Txema Mulas eta Roberto Pacho Eroskiko sistema-teknikariekin; Maria del Mar Escrig Online Negozioko zuzendariarekin; eta Idoia Larizgoitia, Eroski online webgunearen erabilgarritasun eta analisi arduradunarekin batera. Beste batzuk aipatzearren, Gasteizko afiliatua, Leidy Aldana Interpretazio eta Itzulpen ikaslea, Mikel Villamañez UPV/EHUko campuseko zuzendariarekin eta Ander Azkarate UPV-EHUko desgaitasun teknikariarekin batera nabigatu zen. "Online Kriskitin Lasterketak, beraz, itsuek egunero jasan behar duten bretxa digitalaz ohartarazi nahi du, are gehiago pandemiaren krisiak larriagotutako egungo egoeraren aurrean", adierazi zuten ekitaldian eta gainetu ere: "Teknologia berrien erabilerak gora egin du, eta oso denbora laburrean optimizatu eta egokitu egin behar izan dugu, batzuetan modu prekarioan. Oraindik ere, eten digitalaren biktima asko dira teknologia berriak erabiltzeko oztopoak aurkitzen dituztenak. Arazo hori oso larria da desgaitasuna duten pertsonen artean".

Ildo horretatik, Oncetik helarazi zutenez, bertatik "oso ondo" ezagutzen dituzte zailtasun horiek, "egunero-egunero bizi ditugulako". "Teknologia berriak erabiltzaileen aniztasunerako beharrezkoak diren tresnak barne hartuta diseinatu behar dira. Tresna horiek erabiltzaileen irisgarritasuna bermatu behar dute, ikasteko, lan egiteko edo eguneroko bizitzarako beharrezkoak diren izapideak egiteko", ondorioztatu zuten.

25

Arabako hiriburuan gizarte inklusibo baten aldeko XXV. 'online' Kriskitin kasterketa burutu zen, eta ekitaldian Gorka Urtaran Gasteizko alkatea buru izan zen.