- Arabarrek euskara maite dute eta hizkuntza honek indarra hartu du azken urteotan: gero eta arabar gehiagok dute Euskal Herriko mintzairarekiko interesa: Zenbakitan esanda, arabarren %50ak euskarazko elkarrizketa ulertzeko gaitasuna du. Euskaraldiaren bultzatzaile diren belarriprest eta ahobiziz bezalako ekintzak lagungarri dira lurraldean euskararen erabilera normalizatzeko prozesu honetan. Gaur, hain zuzen ere, Euskaraldiaren edizio berri bat ospatuko da, hizkuntza honi indarra ematen jarraitzeko.

Azken urteotan bilakaera positiboa izan du euskarak, batez ere orain arte Bizkaian eta Gipuzkoan baino indar gutxiago zuen lurralde honetan. Hala, Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak beste erakunde eta instituzio batzuekin elkarlanean egindako azken datuek erakusten dute arabarrek aurrerapauso handia eman dutela euskaran. Zenbakiek erakusten dute gero eta haur eta nerabe gehiagok ikasten dutela hizkuntza hori haurtzarotik, batez ere Arabako eta Euskal Herriko eskolen D ereduari esker. Gainera, arabarren gaitasun linguistikoaren bilakaera esanguratsua izan dela esan daiteke, kontuan har-tzen bada orain dela 30 urte elebidunak %6,7 zirela, eta azken neurketan, Araban %28,5era heldu zirela elebidunak. Hau da, beste era batera esanda, azken 30 urteetan 72.401 elebidun irabazi ditu euskarak. Bestalde, elebidun hartzaileen hazkundea apalagoa izan bada ere (1986an, %16,8 ziren) etengabea da. 1986tik 2016ra arteko datuak kontuan hartuta, urte horietan guztietan elebidun hartzaileen batez besteko proportzioa %21,4koa da. Daturik berrienean, hots, 2016an, %19,7 dira. Serie osoko ehunekorik altuena 2011n lortu zuten (%26,1), eta 2016ko neurketan jaitsi egin da beren proportzioa biztanleria osoarekiko. Alabaina, "kontuan izan behar da 2011tik 2016ra, elebidun hartzaileak 6,4 puntu jaitsi diren arren, elebidunak 4,7 puntu igo direla", baieztatzen dute Arabako Foru Aldundiaren txostenean.

Gainera, euskaraz hitz egiten duten pertsonak biltzen badira, baina baita euskara soilik ulertzen dutenak ere, nahiz eta oraindik zailtasunak izan euskaraz erraz hitz egiteko, datuek erakusten dute Arabako biztanleen erdiak inguruk ulertzen duela euskara, %48,2k hain zuzen ere.

Datuek erakusten dute, halaber, ikastetxea ez dela euskara sustatzen ari den leku bakarra. Gasteizko eta Arabako etxeetan ere indarra hartzen ari da hizkun-tza hori urteen poderioz. Hala erakusten dute datuek; izan ere, 1986an familien % 95ek gaztelania zuten hizkuntza nagusi, eta gaur egun, erakundeek egindako azken neurketan, ehuneko hori % 9 jaitsi zen, % 86an kokatuz. "Zifra oso txikietan baldin bada ere, kontuan har-tzekoa da euskara eta gaztelania biak etxeko hizkuntza diren kasua bikoiztu egin dela azken hogeita hamar urteetan (% 2,8tik % 6,3ra)", azaltzen dute. Ildo horretatik jarraituz, gurasoen euskara gaitasunak eta arabarren lehen hizkuntzak harreman estua dute. Hau da, gurasoetatik batek berak ere euskaraz ez dakiten kasuen ia guztietan (% 99,8), beren seme-alaben lehen hizkuntza erdara da (eta beste % 0,2ren kasuan biak dira). Alabaina, esanguratsua da alderantzizko norabidean harreman horren intentsitatea jaitsi egiten dela: hau da, bi gurasoek euskaraz dakiten kasuetan, seme-alaben %67,1en kasuan da euskara lehen hizkuntza; euskara eta erdara dira %21,7ren kasuan, eta %11,2ren lehen hizkun-tza erdara da.

Bestalde, Arabako euskaltegietan izan den ikasle kopuruak joera desberdinak izan ditu azken hamarkadan. 2009tik 2013ra bitarte, beherantz joan zen progresiboki ikasle kopurua, 6.817 izatetik 2009an 5.162 izatera 2013an. Hortik aurrera, aldiz, pixkanaka gora egin du berriro 2015era bitarte (urte horretan 5.616 izatera iritsi ziren). Datuak dauden azken ikasturtean, 2016an, berriro zertxobait behera egin du zifrak: 5.578 ikasle izan dira. "Helduen euskalduntzeak Araban duen pisu estrategikoa ez da txikia, areago Gasteiz bezalakohiriburuan 10 euskaltegi daudela ikusita. Izan ere, Gasteizek 241.251 pertsonako masa kritikoa izanik, euskaltegien sare esanguratsua dago", ondorioztatu dute txostenean.

Euskararen alde. Arabarrek euskara maite dute eta hizkuntza honek indarra hartu du azken urteotan: gero eta arabar gehiagok dute Euskal Herriko mintzairarekiko interesa: Zenbakitan esanda, arabarren %50ak euskarazko elkarrizketa ulertzeko gaitasuna du.

Eskolan. Azken urteotan bilakaera positiboa izan du euskarak, batez ere orain arte Bizkaian eta Gipuzkoan baino indar gutxiago zuen lurralde honetan. Hala, Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak beste erakunde eta instituzio batzuekin elkarlanean egindako azken datuek erakusten dute arabarrek aurrerapauso handia eman dutela euskaran. Zenbakiek erakusten dute gero eta haur eta nerabe gehiagok ikasten dutela hizkuntza hori haurtzarotik, batez ere Arabako eta Euskal Herriko eskolen D ereduari esker.

Gaitasun linguistikoa. Arabarren gaitasun linguistikoaren bilakaera esanguratsua izan dela esan daiteke, kontuan hartzen bada orain dela 30 urte elebidunak %6,7 zirela, eta azken neurketan, Araban %28,5era heldu zirela elebidunak. Hau da, beste era batera esanda, azken 30 urteetan 72.401 elebidun irabazi ditu euskarak.

Euskaltegietan. Arabako euskaltegietan izan den ikasle kopuruak joera desberdinak izan ditu azken hamarkadan. 2009tik 2013ra bitarte, beherantz joan zen progresiboki ikasle kopurua, 6.817 izatetik 2009an 5.162 izatera 2013an. Hortik aurrera, aldiz, pixkanaka gora egin du berriro 2015era bitarte (urte horretan 5.616 izatera iritsi ziren). Datuak dauden azken ikasturtean, 2016an, berriro zertxobait behera egin du zifrak: 5.578 ikasle izan dira. "Helduen euskalduntzeak Araban duen pisu estrategikoa ez da txikia, areago Gasteiz bezalakohiriburuan 10 euskaltegi daudela ikusita. Izan ere, Gasteizek 241.251 pertsonako masa kritikoa izanik, euskaltegien sare esanguratsua dago", ondorioztatu dute txostenean.

"Hizkuntza ohiturei eusteko indarra nabaria bada oraindik orain kirolean, gaztelania hutsean

egiteko ohitura apurka-apurka aldatzen ari da. Hala ere, kirol ekintzak euskaraz eskatzen

dutenetatik lautik batek kirol ekin-tzak euskaraz jasotzen ditu, beste biri elebitan ematen

zaizkie, eta lautik batek gaztelania hutsean jasotzen ditu".

%80

Araban 2 urtetik 34

urte artean, guztira 105.844 haur eta gazte daude. Haur eta gazte horietatik % 80k euskaraz

ulertzen dute. Gainera, "azken hogeita hamar urteotako datuak eskuan, aspaldiko partez, esan daiteke Araban gizartearen ia erdiak euskaraz ulertzen duela (%48,2)", adierazi dute Arabako Foru Aldundiatik egindako azken txostenean.

Balndintzak. Asko dira hizkuntzaren erabileran eragiten duten baldintzak. Besteak beste, jarrerak eta hizkuntza normalkun-tzaren aurrean Arabako gizartean dauden iritziak. Egindako azken inkestaren arabera, Araban euskara sustatzearen alde daude gehienak (%53,4) eta ez alde ez kontra daudenek osatzen dute bigarren talde esanguratsuena (%32,7). Aurka edota oso aurka daudenak %13,9 dira: Gainera, datu bat gogoratzearren, 2006an, Araban, aurka edo oso aurka zeudenak %22,3 ziren Inkesta Soziolinguistikoaren arabera. 2016an, berriz, %13,9. "Bitxia da nola 65 urtetik gorako adin taldean nagusitzen diren euskara sustatzearen aldekoak".