- Cemudisek (Desgaitasuna duten Emakumeen Estatuko Konfederazioa), Eginaren Eginez elkartearekin batera, desgaitasuna duten emakumeen lankidetza eskatu du, haien egoera soziolaborala ezagutzeko eta "jasaten duten diskriminazio anizkoitzaren jatorria eta kausak" identifikatzeko.

Cemudisen proiektu hau Cocemferen laguntzarekin egiten ari da. Gainera, Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioak finantzatuko du 2019ko PFEZren diru-laguntzaren kargura eta ONCE Fundazioak kofinantzatuko du. Konfederazio horrek azaldu duenez, emaitzek kolektibo horren beharrei erantzungo dieten eta bizi-kalitatea hobetuko duten programak eta zerbitzuak diseinatzea ahalbidetuko dute. Horretarako, Cemudisek 16 eta 65 urte bitarteko emakume desgaituek inkesta bat bete dezatela eskatu du. Webgune honetan egin ahal izango da: https://eu.surveymonkey.com/r/cemudis.

Azken txostenak ematen dituen datuek Euskadin desgaitasunen bat duten emakumeen benetako egoera adieraz dezaten, Eginaren Eginez elkarteak "parte-har-tzaile kopuru handi baten" lankidetza eskatu du.

"Azterlan hau 2018an planteatu zem, Espainian desgaitasuna duten emakumeen gizarte- eta lan-errealitatea lor-tzeko eta bizi duten sektorearteko diskriminazioaren jatorriari eta kausei buruzko informazioa izateko", gaineratu dute. "Horretarako, galdetegiak hainbat aldagai balioesten ditu, gizon-emakume dikotomia klasikotik harago, eta, beraz, desgaitasuna duten emakumeen artean dauden aldeak aztertzen ditu, beste aldagai batzuen artean", erantsi dute.