Azaroaren 26an Lazarraga sarien banaketa ospatuko da, Arabako esparru sozioekonomikoan euskararen erabilera sustatzeko egindako lana

saritzeko. Deialdi berri hau, seigarrena, aurkeztu zuten Lexuri Ugarte Euskara eta Gobernu Irekiko foru zuzendariak eta Robert Gutierrez Bai Euskarari elkarteko zuzendariak. Proiektu honen bidez, “Arabako eremu sozioekonomikoan aintzatetsitako enpresa eta erakundeen sare bat ehundu nahi da”. Informazio guztia araba.eus-en argitaratu dute gainera.