- Gaur ospatuko da azkenean Gasteiz On-en udazken-neguko pasarela. Udaberrian ospatzear zegoena konfinamenduagatik utzi zuten bertan behera, eta gaurkoa normaltasun berrira egokitu da. Egun bakar batean ospatuko dute, eta kanpoaldean. 11.00etan Florida parkearen kioskoan aurkeztuko dituzte aurten datozen nobedadeak, joerak eta ehungintzaren gaur egungo egoera.