- Azken orduetan 546 kasu atzeman dituzte Euskadin egindako 8.887 PCR probetan. Astelehean baino 101 kasu gehiago, baina aurreko asteetako datuekin alderatuta, jaisten hasi dira nabarmen. Datu horiek behera egiten hasi diren bitartean, heriotzak nabarmen igo dira.

Nekane Murga Osasun sailburuak atzo aurreratu zuenez, azken astean 27 pertsona hil dira koronabirusak eragindako konplikazioen ondorioz. Deituriko olatu berri honetan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak asteazkenero eguneratzen ditu hildakoen datuak, eta atzo emandako zenbakiak agerian utzi zuten azken egunetako heriotzen gorakada: hilabete horretako lehen astean 5 hildako izan ziren, hurrengoan hiru, 19ra igo ziren 17tik 23ra bitartean, eta azken 27ak atzo jakinarazi zituzten. Gainera, koronabirusak hildako 27 horiei PCR positiboarekin hil diren beste 13 pertsona gehitu behar zaizkie, nahiz eta koronabirusa ez izan haien heriotzaren kausa zuzena.

Bestalde, azken egunetako positiboek ere gora egin dute. Abuztuaren 24tik 30era, 4.564 positibo berri atzeman zituzten Euskadin, epealdi horretan egindako 55.114 proben %8,2, hain zuzen. Horrek esan nahi du aurreko astean baino eragin handiagoa izan zuela, orduan %7,8koa izan baitzen. Lurraldeka, Bizkaian 17.710 kasu izan ziren; Gipuzkoan, 6.081; eta Araban, 5.902. Gainera, Osasun sailburuak azaldu duenez, pandemia osoaren hilgarritasuna kaltetuen ehuneko lau eta erdi ingurukoa da; adinaren arabera, ehuneko hori %28,8ra iristen da 90 urtetik gorako kutsatuen artean; %21,4ra 80 eta 89 urte bitartekoen artean, eta %10,50era 70 eta 79 urte bitartekoen artean. Osasun sailburuak adierazi duenez, 19 urtetik behera ez da hildakorik izan.

Aurreko asteartean jakinarazitako positibo berriei dagokienez, azken bi egunekoekin alderatuta, kasuen kopuruak gora egin du. Igandean 409 positibo berri antzeman zituzten, astelehenean 445 eta asteartean 546, baina PCR bidez kutsatutakoen ehunekoak behera egin du, %6,1ean kokatuz. Lurraldeka, azken orduetan 246 positibo zenbatu dituzte Bizkaian (52 gehiago), 163 Gipuzkoan (17 gehiago) eta 91 Araban (2 gehiago).

Eta kutsadurak gora egin ahala, ospitaleen egoera okertzen hasi da. Asteartean 61 pertsona sartu ziren Euskadiko erietxeetan gaitzaren ondorioz, udako agerraldiak hasi zirenetik izan den kopururik handiena. Nekane Murgak adierazi zuen ezin dela konparatu lehen olatuko datuekin, baina onartu zuen ere kopuruak handiak direla, bai ospitaleratzeenak, baita ZIU zainketa intentsiboetarako unitateetan daudenenak ere. Une hauetan, 289 gaixo daude ospitalean eta 39 zainketa intentsiboetako unitatean (astelehenean baino sei gehiago).

Azkenik, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak dei egin zien atzo Irungo taberna batean egon zirenei. Testak atzo arratsaldean hasi ziren Ficobako instalazioetan. Bost kasu atzeman dituzte taberna horretako langileen eta bezeroen artean, eta PCR proba masiboak hastea erabaki dute. Mungiako (Bizkaia) taberna batean ere izan dira kasuak. Bestalde, Gasteizko ertzain-etxe batean egindako agerraldiaren harira, 310 proba egin dituzte dagoeneko, eta horietatik bi positiboak izan dira, Nekane Murgaren arabera.

Gorakada. Azken orduetan 546 kasu atzeman dituzte Euskadin egindako 8.887 PCR probetan. Astelehean baino 101 kasu gehiago, baina aurreko asteetako datuekin alderatuta, jaisten hasi dira nabarmen. Datu horiek behera egiten hasi diren bitartean, heriotzak nabarmen igo dira.

Hildakoak. Azken astean 27 pertsona hil dira koronabirusak eragindako konplikazioen ondorioz. Agerraldi berri honetan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak asteazkenero eguneratzen ditu hildakoen datuak, eta atzo emandako zenbakiek agerian utzi zuten azken egunetako heriotzen gorakada: hilabete horretako lehen astean 5 hildako izan ziren, hurrengoan hiru, 19ra igo ziren 17tik 23ra bitartean, eta azken 27ak atzo jakinarazi zituzten.

"Testuinguru berri bati eta arrisku-egoera berriei aurre egin behar diegu. Aste batzuk oporretan egon ondoren gure hiri eta herrietara itzultzen garenean, pertsona talde berriekin topo egingo dugu, hirigunera gehiago joango gara, eta beste aisialdi-gune batzuetara joango gara", adierazi zuen atzo osasun Sailbuak.

4.564

Azken egunetako positiboek ere gora egin dute. Abuztuaren 24tik 30era, 4.564 positibo berri atzeman zituzten Euskadin, epealdi horretan egindako 55.114 proben %8,2, hain zuzen. Horrek esan nahi du aurreko astean baino eragin handiagoa izan zuela, orduan %7,8koa izan baitzen. Lurraldeka, Bizkaian 17.710 kasu izan ziren; Gipuzkoan, 6.081; eta Araban, 5.902.

Kasu berriak