- Tokiko Gobernu Batzarrak bi hitzarmen onetsi zituen atzo eta gehitu egin zaizkie arlo sozio-sanitarioan zenbait programa garatzeko asmoz azken asteetan onetsitako beste batzuei. Hain zuzen ere, lankidetza-hitzarmenak sinatu dira ADELPRISErekin (Jatorrizko zein Bigarren Mailako Linfedemek eragindakoen Elkartea) eta Jeiki fundazioarekin.

"ADELPRISErekiko hitzarmena 8.384 eurorekin hornituta dago, linfedema, lipedema eta fledebenen inguruan arreta integrala emateko, bai eta informazioa, dibulgazioa eta prestakuntza ere. Ekimen horri esker, jarduera-sorta zabal bat garatzen da, zeinen xedea osasun-sistemak oso ezezagun dituen gaitz batzuen -patologia linfatikoek- jotako pertsonen bizi-kalitatea hobetzea den", azaldu zuten Udaletik. "Jeiki fundazioarekiko hitzarmena, berriz, 48.038 eurokoa da, droga-mendekotasunak prebenitzeko Hazgarri programa garatzeko. Programa hori lau jardun-ildo nagusiz osatzen da: adikzioen prebentzioa, esku-hartzea jokabide- eta egokitze-arazoen aurrean, esku-hartzea familia barruko gatazka-egoeretan eta esku-hartzea nahasmen psikologikoen aurrean", erantsi zuten ohar batean.