kondon ospatzear zegoen Euskadiko Agility Seikoi-tza txapelketa bertan behera geratu da azkenean covid-19a dela eta. Euskadiko Agility klubaren (Espaina mailan nagusiena eta Europan nagusienetakoa) zuzendaria den Pedro Martinezek DIARIO DE NOTICIAS DE ALAVA egunkariarekin hitz egin du horren berri ematen zuen jakinarazpenaren inguruan. "Bertan behera uztea erabaki dugu aurten nazioarteko ekitaldi bat delako, eta beste herrialde batzuetako pertsonak etortzen direlako urtero honetan parte hartzera", dio.

Hala ere, jada aurreratu dute hurrengo urtean Okondo izango dela berriz txapelketa honen herri anfitrioia. 2021eko abuztuaren 17, 18, 19, 20, 21 eta 22an ospatuko da. "Lau epailek haien baietza eman digute, baina gehiago nahi dugu. Informa-tzen jarraituko dugu eta bertan elkar ikustea espero dugu", adierazi zuen taldeak komunikatuaren bidez.

Izan ere, agility-ak geroz eta jarrai-tzaile gehiago lortzen ari ditu hemen ere, Araban eta Euskal Herri osoan zehar. Txakurren eta gidarien komunikazioa, harremana eta bizitasuna frogatzen dituen kirola da. Euskadiko kluba 2011. urtetik dago ezarrita eta instalazioak Sondikatik gertu daude, Bizkaian. Kirol honetan balioan jar-tzen dute gidariaren eta animaliaren arteko harremana sendotzen dela.

Ehunka pertsona datoz urtero haien txakurrekin agility txapelketa honetan parte hartzera, eta aurten, 400 lagun baino gehiago elkar-tzea espero zuten abuztuaren 16tik 21era ospatuko zen Euskadiko txapelketan. "Normalean Europako beste herrialdeetatik datoz, baita Estatu Batuetatik ere, honetan parte hartzera. Hau egiteko gogoak genituen, eta epaile izugarriak genituen, baina pena handiarekin hau erabaki behar izan dugu. Segurtasuna da guretzat lehentasuna". Hala ere, Okondoko udalak eta taldeak argi daukate hurrengo urtean indarberrituta ekingo diotela berriz antolakuntza lanari eta ekitaldi "polit" bat aterako dela esfortzutik.

Hau ez da, izan ere, bertan behera utzi duten lehiaketa bakarra. Urte amaierara arte zituzten txapelketa eta ekitaldi guztiak atzeratu edo bertan behera utzi dituzte, haientzat garrantzitsuena orain osasuna baita. "Ez dugu urte amaiera arte jardunali publikorik antolatuko, nahiz eta Espainako federazioak horretarako baimena eman digun. Erantzukizunarekin jokatu nahi dugu", azaltzen du zuzendariak.

Euskadiko kluba, konfinamenduan itxita egon eta gero, jada ireki du eta klaseak emateari ekin dio berriro. Izan ere, bertan segurtasun neurriak berma daitezke, eta 500 metro karratuko lurzoru bat denez, 8 pista desberdinekin (guztiak homologatuta), distantzia ere mantentzen da. "Arabatik datoz batzuk, Gasteiztik, Amurriotik eta Laudiotik, batez ere. Baina koronabirusa dela eta, momentuz ez dira etorri", adierazten du. Neurri bereziak hartu dituzte gainera. Klaseetan segurtasun protokolo bat daukate, eta bertan jende fluxua neurtzen da, eta gune osoan sakabanatuta daude bost garbigune. Bertan mahaiak daude Eusko Jaurlaritzak eta barne protokoloak azaldutako argibideekin, baita desinfektatzailearekin, xaboia eta urarekin. "Formakuntza gela momentuz itxita dago, eta soilik kanpoaldeko eremuan lan egiten dugu orain, pistetan. Instalazioak oso handiak dira. Nik goizetik arratsaldera nago hemen eta lasai nago", dio Martinezek.

Konfinamenduan, txakurrek eta pertsonek denbora gehiago egon dira etxean sartuta. Hala ere, Pedro Martinezek argi dauka animalia hauek moldatze ahalmen "izugarria" daukatela. "Molda daitezke edozein egoerara. Txakurra ez da beti saltoka egon behar. Nik bost border collie ditut nire etxean eta lasaitasuna da nagusi. Badakite lasai egoten, eta korrika hasi behar direnean korrika hasten dira", azaltzen du.

Horregatik, lasai egoten irakatsi behar zaiela dio. "Txakurrari ez zaio ezer gertatzen lasai egoteagatik". Hala ere, kontrakoa ere gerta daitekeela gogoratzen du. Izan ere, "konfinamenduan zehar animalia momentu oro gurekin egon bada eta hau amaitzean bat batean joaten bagara, horrek antsietatea edo beste gauza batzuk ekar ditzake".

Bere gomendioa kasu horretan izan zen konfinamenduan ere txakurra denbora tarte batzuetan zehar bakarrik uztea eta horrela, errutinara itzultzean, dena lasaiagoa izango zen. "Bakarrik egoten ere ikasi behar dute. Ezin dira hilabete batean momentu oro zurekin egon, eta hurrengo egunean soilik bi ordu".

Gainera, agility-a onuragarria dela ere dio. "Batez ere, estimulazio mentala eta oreka dakar kirol hau. Ez da txakurrak kaloriak erretzeko kirola, baizik eta estimulazioa sustatzen duena". Izan ere, Martinezek azaltzen du txakurra momentu oro dagoela irtenbideak aurkitzen, eta "lagungarria da hori". Animaliak ibilbide bat jarraitzen du, bere gidariak zuzenduta, eta denbora tarte batean bete behar du dena. "Epaileak ematen dio ibilbide hori, eta haien burua kontrolatu behar dute haien txanda ez denean eta aldrebez, pausoak jarraitu hau egin behar dutenean". Horretaz gain, gidariaren eta txakurraren arteko konexioa sendo-tzen da. "Adibidez, Valentziara zoaz asteburu batean txapelketa batean parte hartzera eta horretarako konexioa ezinbestekoa da. Konplizitatea da agility-a deskribatzen duen hitzik aproposena".

Hala, eta hurrengo urteari begira, Euskadiko Agility klubak lanean jarraitzen du filosofia horrekin, konplizitatean oinarritutako kirol hau aurrera ateratzeko eta gidari eta txakurren arteko harremanak sendotzen jarraitzeko. Okondon berriz izango dira 2021. urtean, eta kirol honen jarraitzaileek han ikusiko dute berriz elkar.

2020. Okondon ospatzear zegoen aurten Euskadiko Agility Seikoitza txapelketa, Euskadiko Agility klubak antolatuta, baina covid-19a dela eta bertan behera geratu da.

2021. Azkenean, txapelketa hau hurrengo urtean ospatuko da, 2021ean, eta Okondok herri anfitrioia izaten jarraituko du. Zehazki, abuztuaren 17tik 22ra bitartean emango da ekitaldi hau, herrialde askotariko pertsona eta txakurrekin.

Urte amaiera arte zituzten ekitaldi publiko guztiak bertan behera utzi dituztela gogoratzen du Euskadiko Agility klubaren zuzendariak.

Zuzendariak azaltzen du animalia hauen moldatze ahalmena "izugarria" dela, eta ezin direla beti saltoka egon. Horregatik, lasai egoten irakatsi behar zaiela dio.

400

Aurten Okondon ospatuko zen Agility txapelketara 400 bat lagun gerturatzea espero zuten.