- Azken orduetan, Gasteizko Udaltzaingoak lau gizon atxilotu behar izan ditu, hainbat eraso basati eta genero-indarkeriakoak egotzita.

Atxiloketa horietako bi joan den ostiralean izan ziren. Atxilotuek bikotekideari eraso egin zioten, atzo Gasteizko Udaleko Segurtasun Sailak jakinarazi zuenez. Lehenengoa Betoñuko Atean atxilotu zuten, Tuvisako autobus barruan bikotekidearekin eztabaida izateagatik, "oihu egiteagatik eta indarrez besotik heltzeagatik", nabarmendu zuten. Bidaiari batzuek esku hartu zuten bikotea bereizteko. Agenteek erasotzailea autobusa geldiarazi zuen markesinaren alboan atxilotu zuten. Larunbatean epailearen esku geratu zen. Ostiralean bertan ere, udaltzainek 24 urteko gazte bat atxilotu zuten San Martineko taberna batean bikoteari eraso egitea egotzita. Polizia heldu zenean korrikan atera zan, baina lekutik ihes egiten ari zenean atxilotu zuten. Kasu honetan ere, larunbat goizean epailearen esku utzi zuten gertatutakoaren bere bertsioa epaileari emateko.

Bestalde, igande gauean eraso bortitz bat izan zen Gasteizen. Kasu horretan, erasoa gaueko hamarrak aldera gertatu zen. Hiriko Alde Zaharrean gertatu zen, Barnekale Berriaren eta San Frantzisko kalearen arteko elkargunean. Oraindik ez dakite zerk eragin duen borroka eta poliziek ikertzen ari dira gertatutakoa. Hala ere, beraiek bertara iritsi zirenean, aurpegia odoletan zuen biktima eta eskuan burdinazko barra bat zuen pertsona bat aurkitu zituzten. Pertsona hori, borrokaren ustezko erasotzailea, ihesi atera zen polizia ikusi zuenean. Hala ere, handik gutxira atxilotzea lortu zuten.

Azkenik, Udaltzainek 23 urteko gizonezko bat atxilotu zuten igandean etxeko indarkeria delituaren ustezko egilea izateagatik. Senideen arteko borroka batean gertatu zen, Judimendiko etxe batean. Erasotzaileak anaietako bati eraso eta mehatxu egin zion.

4

Gasteizko Udaltzaingoak lau gizon atxilotu behar izan ditu, hainbat eraso basati eta genero-indarkeriakoak.