- Gasteizko Etxebizitza Eskubidearen aldeko eta Gizarte Bazterkeriaren aurkako Ekimenak deitoratu eta salatu du Yolanda, Gasteizko 42 urteko bizilaguna, hilik agertu zela pasaden asteazkenean etxerik gabeko pertsonak artatzeko prestatutako Lakuako Frontoian. "Ekimena osatzen dugun pertsona, gizarte-mugimendu eta sindikatuok bat egiten dugu familiaren eta lagunen minarekin. Izan ere, XXI. mendeko euskal gizarteak ez du oraindik gainditu gizarte-bazterketako egoerarik handienetako eta gogorrenetako bat: kalean bizitzea,etxerik ez izatea. Era berean, gogoratu nahi dugu kalean lo egiten duen jendearen bizi- itxaropena 20 urte txikiagoa dela", adierazi zuten atzo. Aldi berean, Gizarte Zerbi-tzu eta Gizarte Politiken inguruko Dokumentazio eta Ikerketa Zentroak (SIIS) egindako ikerketa baten arabera, 2018. urtean, Araban, 325 pertsona egoitza-bazterketa egoera larrian zeuden. 133 emakumeak ziren. "Hau da, segurtasun, intimitate eta osasun baldintza minimoak betetzen duen ingurune baterako eskubidea ez daukaten 325 pertsona (zenbaketatik at geratzen dira bidean dauden migratzaileak eta errefuxiatuak)", helarazi zuten. Gasteizko Udalak emandako datuen arabera, maiatzaren 8an, 43 pertsonek Lakuako frontoian egiten zuten lo, eta beste haimakak Pio Barojako gimnasioan. "Hauek guztiak udal-baliabideetan modu egonkorrean artatuak diren ehun pertsonei gehitu behar zaizkie, hala nola CMAS, Aterpe, Casa abierta edo Arquillosen erabiltzaileak direnak hain zuzen ere. Pertsona horiek frontoi edo gimnasioetan sartu aurretik, beste ekintza zen-tzugabe batean, udaltzainek kalean zeuden pertsonak identifikatu zituzten, ezin baitzuten egun osoa udal-baliabideetan igaro". Baina kalean bizi diren pertsonez gain, "badira beste asko" etxerik ez duenak: egoitza-zerbitzuren batean bizi direnak edo gutxieneko baldintza gomendagarriak betetzen ez dituzten etxebizitzetan bizi direnak, hain zuzen ere. Beraiek eskeinitako datuen arabera, Euskadin 2.000 pertsona inguruk ez dute non bizi. "Horien artean, ezin ditugu ahaztu Olarizuko udal-etxebizi-tza abandonatuetan bizi diren ehunetik gora diren bizilagunak, zeinak 20 baino gehiago adingabeak diren eta higiene minimoa mantentzeko ezinbestekoa den ura ere eskuratu ezin dutenak".

Gasteizko Etxebizitza Eskubidearen aldeko eta Gizarte Bazterkeriaren aurkako Ekimenetik, Gasteizko Udalari eta Arabako Foru Aldundiari "eskatzen diegu ahalegin guztiak egin ditzatela gure hirian eta gure probintzian pertsona guztiek etxebizitza izateko duten eskubidea bermatu dezaten. Hala egin genuen ere, joan den azaroaren 15ean, EAJ, PP eta PSEren botoei esker atzera botatako mozioa aurkeztu genuenean Gasteizko Udaleko Osoko Bilkuran. Eta berriro ere, pertsona guztiei arreta duina eskaintzeko beharrezkoak diren plazak sortzea eta bizitegi- baliabideak martxan jartzea exigi-tzen dugu", berretsi zuten bertako kideek. "Salatu nahi dugu joan den asteazkenean gertatutakoa bezalako heriotzak ezkutatu egiten dituztela Administrazioek. Egoera tamalgarriaren aurrean itsu lanak egiten duten Administrazioak, alegia, eta pertsona guztiek behar eta merezi duten arreta bermatzen ez dutenak".

"Salatu nahi dugu joan de asteazkenean gertatutakoa bezalako heriotzak"