larma-egoerak faseek eta deseskalatzeak nahasmena eragiten dute arauek baimentzen dutenarekiko edo baimentzen ez dutenarekiko, alarma-egoerak aurrera egin ahala dakarren aldaketengatik. Ba al dago langileek eraman beharreko ziurtagiririk edo agiririk lantokirako joan-etorrietan oinez edo ibilgailuz zirkulatu ahal izateko? Ertzaintzak erantzuna eman die gai horri eta herritarren beste zalantza batzuei, Er-tzaintzak eta udaltzaingoek osasun-alarmari buruz dituzten aplikazio-irizpideak azalduz.

Zeintzuk dira, lurreko garraioan, ibilgailuetan joan ahal izateko baldintzak? "Bederatzi plazara arteko ibilgailu pribatuetan ilara bakoi-tzean pertsona bakar bat joan ahal izango da, diagonalean eta aurpegiko maskara erabili beharrik gabe. Ilara bakoitzean bi pertsona joateko aukera ere badago, baina kasu horretan aurpegiko maskara eraman behar dute", erantzun dute Segurtasun Sailatik eta gaineratu ere: "Ibilgailu batzuetan, beren ezaugarri teknikoengatik, eserlekuen ilara bakar bat egoten da, esaterako, ibilgailu astunen kabinetan, furgonetetan edo beste batzuetan. Horrelakoetan, gehienez ere bi pertsona joan ahal izango dira eta aurpegiko maskarak jarri beharko dituzte. Bidaiarien garraiobide publikoetan erabiltzaile guztiek aurpegiko-maskarak erabili behar izango dituzte eta Osasun-Agintaritzak ezarritako neurriak errespetatu. Bidaiarien arten gutxienez metro eta erdiko distantzia, eta ahal bada bi metrokoa, gorde behar da derrigorrez, eta komeni da distantzia hori sarreretan aretoetan eta itxaroteko eremuetan ere mantentzea". Baimendutako joan-etorriei dagokienez, Eusko Jaurlaritzak azaldu du langileek autoz edo oinez zirkulatzeko eraman behar duten ziurtagiria edo dokumentua ez dela nahitaezkoa, baina bai gomendagarria. Izan ere, Ziurtagiria eraman ezean, emandako informazioa baloratuko da eta zalantzarik sortuz gero, "egin beharreko konprobazioak egingo dira".

Eta autoa aparkatuta utziz gero, zein kasutan ibil daiteke kalean herritarrek legea urratu gabe? Konfinamenduaren hasieratik bezala, herritarrek erosketara, farmaziara edo lanera joaten jarrai dezakete, baita orain ere, 0 fase honetan, ile-apaindegietara. Kalera ere irten daiteke notariarengana, abokatu batengana, aholkularitzara edo antzeko lekuetara joateko. "Joan-etorri horiek, oinez egiten direnean, banaka egin beharko dira, salbu eta desgaitasuna duten eta, horren ondorioz, portaera aldaketak izaten dituzten pertsonei (esaterako, autismoarekin edo jokabide disruptiboekin lotutako gaixotasunak), adingabeei edo adinekoei laguntzeko bada, edo bestelako arrazoi justifikatu batengatik bada . 14 urtetik beherakoak heldu arduradunarekin joan ahal dira, heldua baimendutako jarduerak egitera joaten denean". Fase honetako berrikuntzetako bat kanpora kirola egitera ateratzeko aukera da. Korrika egitea, bizikletan ibiltzea edo paseatzea jarduera baimenduak dira orain. Ildo horretan, Ertzaintzak azaldu du baimenduta dagoela, baina bakarka, 14 urtetik gorakoentzat, eta ezin dela autoa erabili kirola egiteko beste leku batera joateko. Hala ere, paseoak emateko, bi pertsona elkarrekin atera ahal dira, elkarrekin bizi badira eta gehienez ere ohiko bizilekutik kilometro bateko radioan ibili ahal izango dira. Gainera, eta ildo beretik, baimenduta dago haurra bere ohiko zaintzailearengana eramatea gurasoek lan egiten duten bitartean. Gainera, onartutako neurri berrien arabera, paseatzera edo kirola egitera ateratzean edo haurren irteera kontrolatuetan txakurrak ere eraman daitezke, beti ere udal ordenantzak errespetatuz, osasun- eta higiene-neurriak gordez eta jende gehiegi ez dabilela zainduz.

14 urtetik beherakoek egunean paseo bat eman ahal izango dute. Paseoa emateko taldean gehienez heldu arduradun bat eta hiru ume joan ahal izango dira, etxearen inguruan eta 12:00etatik 19:00etara. (Salbu eta 5000 biztanletik beherako udalerrietan, horietan ez baitago ordu-tarte mugaturik).

Aire zabaleko haurrentzako aisialdi-eremuetara ezin da sartu, ezta kirol instalazioetara ere. Irekitzeko baimena duten dendei dagokienez, honako hauek direla argitu du Ertzaintzak: Janari dendak, gozoki-dendak eta gozotegiak barne, edari dendak, farmaziak, osasunzerbitzuak beren osotasunean, optikak, ortopediak, higiene-produktuen dendak, prentsa eta paper dendak, gasolindegiak, estankoak, teknologiako eta telekomunikazioetako produktuenak, etxeko animalientzat janaria saltzen dutenak, Internet, telefono edo posta bidezko merkataritzanak, tindategiak, arropa-garbitegiak eta albaitaritzaklinikak, ibilgailuak alokatzeko enpresak, banku-erakundeak, notarioak, aholkularitzak eta aseguru-erakundeak, abokatu-bulegoak, gestoriak eta finken administrazioko bulegoak. Horiez gain, txikizkako merkatari-tza-lokalak eta zerbitzuak ematekoak ere irekita egon daitezke, baina bi horiek deseskalatze-prozesuko 0 fasean ezarritakoaren arabera. Nekazaritzako eta abeltzaintzako produktu eta elikagaiak zuzenean saltzeko azoka etamerkatu tradizionalak ere baimenduta jarraitzen dute. Ibilgailuen konponketetarako eta mantentze-lanetarako tailerrak ere lanean jarraitzeko aukera dute, konponketa eta mantentze lanetarako, baita piezak saltzeko ere, beti ere aldez aurretik hitzordua eskatuta.

Bstalde, beilak debekatuta daude instalazio guztietan, publiko zein pribatuetan, baita etxebizitza partikularretan ere. "Ezin da hileta-kultu erlijiosorik egin, ezta hileta-zeremonia zibilik ere. Baimenduta dago hildakoa lurperatzea edo errausteko agurra egitea, baina gehienez ere hiru senide edo hurbileko pertsona egon ahal izango dira, eta, hala badagokio, hildakoak agurtzeko hiletaerrituez arduratzen den kasuan-kasuko kultu-zerbitzaria edo horren antzekoa ere", adierazi dute. Berrikuntza gisa, fase honetan ere posible da obrak egitea, "baldin eta obrako lanekin erlazionatuta ez dauden pertsonekin interferentziarik eragiten ez badute". Momentuz, ezin da bigarren bizilekura joan eta ezin da baratzerik jarri bigarren etxebizi-tzan badago.

Paseoak emateko bi pertsona elkarrekin atera ahal dira, elkarrekin bizi badira eta ohiko bizilekutik kilometro batera

14 urtetik beherakoek egunean paseo bat eman ahal izango dute, etxearen inguruan, 12:00etatik 19:00etara inguru