- Euskomerrek (AENKOMER, CECOBI eta Gipuzkoako Merkataritza Federazioa) hainbat neurri eskatu dizkio premiaz Eusko Jaurlaritzari, saltokiei ez ixten laguntzeko, koronabirusaren krisiaren ondorioz. Eskaera horien artean, Euskomerrek "mezuak ahalik eta argien" behar direla dio. "Ziurrenik, establezimenduek aurre egin beharko dieten prebentziozko protokolo eta eskakizun berriek, haientzat izango duten eragin ekonomikoaz gain, plangintza egokia behar dute, langileentzako nahiz pertsonentzako bermedun irekiera ahalbidetzeko", jakinarazi dute.

Gainera, beharrezkotzat jo-tzen dute jarduera berriz hastean plan ekonomiko bat egitea, saltokiei zuzeneko lagun-tzak emateko, berehalako premia ekonomikoei aurre egin ahal izateko.

Bestalde, "beharrezkoa da kontsumitzaileei zuzendutako sentsibilizazio-kanpainak egitea, txikizkako sektorearen garrantzi sozial eta ekonomikoa azpimarratuz, pandemia horretan osasuna eta segurtasuna bermatzeko neurriak eta protokoloak ezartzean oinarrituta".

Hala, udako merkealdiak bertan behera uztea edo atzeratzea ere eskatu dute. "Berriro ere, merkealdiko formula eta aldi originalak berreskuratzea eska-tzen dugu". "Frantzian gertatu den bezala, online banaketarako plataforma handien lehia desleiala galaraztea eskatzen dugu". Horretarako, salmentetan mugak ezartzeko beharra azpimarratu dute