Valderejoko parke naturalaren ingurune apartak Done Laurendiko ohiko erromeria hartuko du abuztuaren 10ean, eta aurten ere bisitariak eta Gaubeako eta Losa haraneko bizilagunak bilduko dira bertan.
Arabako Foru Aldundiko Ekonomia Garapenaren eta Jasangarritasunaren Sailak antolatutako jai ekitaldia 11:00etan hasiko da, Anderejoko mendilerroaren ebakiduraren ertzean kokatuta dagoen Done Laurendi ermitara igota, ohitura denez.
Jai horretan izango dira 12:00etan meza bat eta gero otamen bat izango da bertaratzen direnentzat, hori guztia Gesaltzako bandaren musikarekin alaituta
Jai horretan izango dira 12:00etan meza bat eta gero otamen bat izango da bertaratzen direnentzat, hori guztia Gesaltzako bandaren musikarekin alaituta. Tokiko produktuen zozketa herrikoia ere egongo da. Ekitaldien programazioa arratsaldez osatzen da, Lalastran. Bertan, boloen txapelketa eta haurrentzako lantegiak izango dira, txikienek gozatu ahal izan dezaten.
Arabako Foru Aldundiak lur orotako doako zerbitzu bat jarriko du gaitasun fisiko mugatua duten pertsonen eskura baselizara heltzeko, 10:00etatik 11:00etara.
Beste urte batzuetan bezala, 14:30etik aurrera paella anoa bat banatuko da, edari batekin, ogiarekin eta postrearekin, 10 euroko prezioan. Erreserba egiteko: 945 35 31 46 telefonora deitu edo parquevalderejo@parques.araba.eus posta elektronikora mezua bidali.
Ohiko erromeria hori berriro egiteari ekin zitzaion 90eko hamarkadan, Valderejo parke natural izendatu ondoren, eta, harrezkero, ehunka lagun biltzen ditu urtero.