Gasteizko Udalak Elurteetarako Planaren aurrelarrialdi fasea aktibatu du, urtarrilaren 8ko 00:00etatik aurrera.

Iragarpen meteorologikoen arabera, elur-maila 600-800 metrora jaitsiko da asteleheeko lehen orduetatik aurrera. Astearte eta asteazkenerako, maila are gehiago jaistea espero da.

Aurrelarrialdia aktibatzearekin batera, esku hartzeko planean jasotako udal-baliabideak aktibatzen dira.

Hala, eta ildo horretatik jarraituz, bihar, asteartean giro hotza, baina, oro har, lehorra espero da Euskalmet Euskal Metereologia Agentziak azpimarratu duenez. Neguko tenperaturak: izotza espero dugu lurraldearen zati handi batean, eta behe-lainoa sortuko da goizean goiz bailara batzuetan. Goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira. Arratsaldean hodeiak ugarituko dira, hegoaldetik hasita.

Etzi, asteazkenean "elurra espero dugu nahikoa behera. Fronte bat iritsiko zaigu penintsularen barnealdetik eta aire masa oso hotza hurbilduko zaigu, beraz elurra egingo du maila nahiko baxuetan, izan ere elur-kota 300-500 metro inguruan egongo da. Prezipitazioek lurraldearen hegoaldean eta ekialdean izango dute eragin handiena. Horrez gain, izotza egingo du, batez ere mendi inguruetan", azpimarratu dute bertatik. Ostegunean, aldiz, Zerua oso hodeitsu egongo da. Prezipitazio txikia egingo du, zenbait lekutan ertaina. Elur-kota 400-700 m inguruan egongo da.  Ipar-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogor batzuekin. Tenperatura minimoak gutxi jaitsiko dira. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez edo gutxi igoko dira. Barnealdean izotz txikia egingo du, Arabako zenbait lekutan handia.