Arabako Foru Aldundiak onetsi du mugikortasun urria duten pertsonentzako taxi zerbitzurako laguntzen deialdia
Luzatu egin dute dirulaguntza erabiltzeko epea
Gizarte Politiken Sailari atxikitako erakunde autonomoa den Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak (GOFE) mugikortasun urriko pertsonentzako laguntzen urteko deialdia onetsi du, taxi zerbitzua garraiobide alternatibo gisa erabil dezaten 2024ko ekitaldian. Deialdiak 300.000 euroko aurrekontua du.
Laguntza horien bidez, onuradunek aurreordainketako txartel izendun bat jasotzen dute, eta txartel horretan kargatzen da taxi zerbitzua ordezko garraiobide gisa erabili ahal izateko emandako zenbatekoa.
Deialdi honetan, dirulaguntza erabiltzeko epea luzatu dute: txartela kargatzen denetik 2025eko maiatzaren 30era arte. Era berean, pertsona bakoitzeko 55 euroko gehieneko zenbatekoa ezarri da hileko, 14 hilabeterako.
Deialdia Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean (ALHAO) argitaratu ondoren, eskaerak Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen bulegoetan, Gasteizen, eta landa eremuko udaletako oinarrizko gizarte zerbitzuetan aurkeztu ahal izango dira; hau da, lurralde osoko oinarrizko gizarte zerbitzuetan hiriburukoetan izan ezik.
Taxi zerbitzuak garraiobide alternatiboa eskaintzen die mugikortasun desgaitasun handiak dituzten 12 urte baino gehiagoko pertsonei; besteak beste, gurpil aulkiak erabiltzen dituztenei eta makuluen edo hirugarren pertsonen beharra dutenei. Zerbitzu horren xedea pertsona horien bizi kalitatea hobetzea da; hain zuzen ere, dauzkaten irismen eragozpen larriengatik garraiobide kolektibo arrunta erabil ezin dezaketen pertsonen bizi kalitatea, haien autonomia, garapen pertsonala eta gizarteratzea ahalbidetzeko.
Temas
Más en Araba
-
Mendebaldeak duela hainbat urtetatik itxita egon den lursaila berreskuratu du auzoarentzat, topagune berri bihurtuta
-
El 63% de las tiendas de Vitoria adelanta las rebajas de verano al viernes
-
Un helicóptero de la Ertzaintza se avería en el incendio de Galarreta
-
La plaza de los Fueros latirá al ritmo de la gaita gallega este fin de semana