Dagoeneko salgai daude San Anton zozketako txartelak
30.000 txartel egongo dira, 0,60 €-ko prezioan
Dagoeneko salgai daude ohiko San Anton zozketetarako txartelak.
Hala, Gasteizko Udaletik azpimarratu dutenez, zehazki, Kultura zerbitzuak 30.000 txartel jarri ditu salgai 0,60 euroren truke.
Eta noiz izango da zozketa?
Ba oraindik denbora dago horretarako. Izan ere, zozketa urtarrilaren 17ko 18:00etan egingo da udaletxeko osoko bilkuren aretoan, hain zuzen ere. Zer egingo da bildutako diruarekin? "Zozketan bildutako dirua San Prudentzio egoitzarentzat izango da", erantzun dute Gasteizko Udaletik galdera horri.
Hala, gasteizko Udaletik azpimarratu dutenez, txartelak eskuragarri daude salmenta-gune hauetan:" San Prudentzio egoitza, gizarte-etxeak, Abastos plazako merkatua, Bar La Unión BÝRA taberna, La Peña Dulce, Etxabe harategia (Hebillas azoka), Ciclos Sport, Euskadiko Kutxaren sukurtsalak eta, urtarrilaren 3tik aurrera, Loma Jeneralaren plazan instalatuko duten standa", azpimarratu dute prentsa-ohar batetik Gasteizko Udaletik gaur bertan.
Sariei dagokienez, aurten 10 sari banatuko dira eta haien guztizko balioa 5.489 €-koa izango da:
Txerri iberikoaren produktuen eta tokiko produktuen aukeraketa duen saskia.
1500 €-ko balioa duen bidaia baten opari-txartela.
Tokiko artista baten lan grafikoa.
Trekkingeko bizikleta, “Monty Rock” modeloa.
Ordenagailu eramangarria (15,6” – 8 GB – 1TB).
42 hazbeteko telebista, soinu-barraduna.
Kirol-ekipazioa eskuratzeko txartela.
Liburuak eta komikiak erosteko opari-txartela.
Mahai-jolasen sorta.
Laboral kutxaren etxebizitza-asegurua (urtebeterako).
Temas
Más en Araba
-
Casi 50 autobuses de Tuvisa han sufrido averías por el calor extremo de estos días
-
El incendio de Zalduondo está estabilizado y afecta a unas 100 hectáreas de pinos
-
Pendientes del incendio forestal de Galarreta, estabilizado durante esta mañana
-
Álava contará con más autobuses de fin de semana y nocturnos para acercar los pueblos y la capital