Zabalguneko eta Erdi Aroko erdiguneko estetika hobetzeko lanak hasi dituzte Posta kalean
Altzarietan, zuhaitzetan eta eremuko zirkulazioko segurtasunean egingo dituzte lan horiek
Gasteizko Zabalgunean eta Erdi Ardoko hirigunean espazio publikoa hobetzeko lanak aste honen hasieran hasi dituzte Posta kalean. Lehenengo fasean, bide-tarte horretako palmondoak kenduko dituzte. Posta kalean ez ezik, Udalak Jesusen Zerbitzariak eta Eskola kaleetan ere esku hartuko du. Hiru kale horietako irudia berrituko da hurrengo hilabeteotan. Izan ere, altzariekin, zuhaitzekin eta zirkulazioko segurtasunarekin lotutako lanak egingo dituzte espaloietan eta galtzadan. Espazio Publikoaren eta Auzoen Sailak 130.000 euro inguruko inbertsioa egingo du zonalde horretako erakargarritasun turistikoa eta komertziala bultzatzeko, irisgarritasuna hobetzeko eta bide-segurtasuna indartzeko.
Proiektua gauzatzeko bi hilabeteko epea izango da eta NextGenerationUEren funtsen finantzaketa jaso da. Lan horiek kale horietarako hiri-altzari berriak jartzea (jardinerak, iturriak, bankuak…) eta lehendik dauden altzariak ordezkatzea, kale mailan txorkoetan zuhaitz gehiago landatzea eta altzariak berrantolatzea jasotzen dute. Proiektuaren helburua da uniformetasun bisuala izatea eta, bide batez, bizilagunentzako eta ingurunea bisitatzen duten pertsonentzako estetika eta erosotasuna hobetzea.
Espazio Publikoaren eta Auzoen zinegotziak, Beatriz Artolazabalek, adierazi duenez, helburua da “gune hau toki atsegin bihurtzea, Zabalguneko eta Erdi Aroko erdiguneko merkataritza-gunera pertsona gehiago erakar ditzan bertako baliabide turistikoak ezagutzeko helburuarekin. Potentzial handia, saltoki onak, jatetxe onak eta ostalaritzako eta merkataritzako profesional bikainak ditugu eta, gainera, gune horiek distira berreskura dezaten eta kanpotik bisitan datozenentzat zein hemen bizi direnentzat erakargune bihur daitezen baldintza egokiak sortu behar ditugu. Beti esan izan dut gure etxeko aretoak zainduta egon eta ekipamendu ona izan behar duela”.
Temas
Más en Araba
-
Llodio supera los 38 grados en pleno final del verano
-
Convocada una huelga indefinida en Maderas de Llodio al mantenerse el ERE
-
Sale en libertad tras robar dos bicicletas en Vitoria y vuelve a ser detenido por atacar a ertzainas con un cinturón
-
En imágenes: Entrega de premios LaF al mérito académico en la Fundación Laboral San Prudencio