Zer da etxeko botikina?
Kontsulta medikorik behar ez duten istripu eta ondoezak sendatzeko medikamentu eta materialak gordetzen ditugun altzari edo kutxa da.
Osakidetzatik azpimarratu dutenez, botikin hori baliagarria da istripu edo sintoma arinak ditugunean, eta bertako edukia familia bakoitzaren araberakoa izango da. Hala, adibidez, haurrak dauden familia batean, horien beharrizanetara egokitutako medikamentuak izango ditu botikinak (dosi txikiak, jarabeak, segurtasunezko itxierak, etab.).
"Botikina ez da farmazia, ezta medikamentuak biltegiratzeko kutxa ere. Ez da familiak egunerokotasunean erabiltzen dituen medikamentuak gortzeko lekua, tentsioarentzako edo kolesterolarentzako tratamenduen kasuan, adibidez. Medikamentu horiek etxeko beste lekuren batean egon behar dute", azpimarratu dute Osakidetzatik.
Ildo beretik jarraituz, Ez gorde etxeko botikinean:
- Iraungitako medikamentuak. Egoera txarrean dauden medikamentuak, edo itxura erabilera-orririk gabe eta jatorrizko ontzirik gabe aldatu bada.
- Aurrez hartutako tratamendu hondarrak. Bereziki garrantzitsua da antibiotikoen kasuan, berau medikuaren aginduz baino ez baita hartu behar.
- Ez eduki antibiotikorik, eta ez eskatu farmazian, mediku batek gaixotasun zehatz bati aurre egiteko agindu ezean.
- Familiaren ohiko tratamenduak. Medikamentu horiek beste leku batean gordeko dira, nahasteak ekiditeko. Hainbat pertsona medikamentuak hartzen ari baldin badira, leku ezberdinetan kokatuko dira, nahastea ekiditeko.
- Funtzionatzen ez duen edo kaltetuta dagoen materiala (oxidatutako pintzak, hondatutako termom
Zer sartu behar da orduan botikinean?
- Termometroa, funtzionatzeko prest dagoena.
- Sendatzeko materiala::
- Serum fisiologikoa zauriak garbitzeko edo sudur eta begietako garbiketak egiteko. Erabili ostean, hondarrak bota edo irekita utzi egun batzuetan.
- Antiseptikoak, klorhexidina akuoso edo povidona iodatua adibidez, zauriak infektatzea ekiditeko.
- Punta biribildun guraizeak. Erabili ondoren garbitzeko ur eta xaboia eta klorhexidina erabil daitezke.
- Gauza txikiak ateratzeko pintzak. Erabili ondoren garbitzeko ur eta xaboia eta klorhexidina erabil daitezke.
- Erabili eta botatzeko xiringa, zauriak garbitu eta sudurreko garbiketak egiteko, eta pediatriako dosifikazioak egiteko.
- Tiritak.
- Gasa esterilak.
- Esparatrapua.
- Hotza ipintzeko poltsa.
- Bendak.
- Aho-berrhidrataziorako gatzak. Beherako edo gorako handietarako baliagarriak dira, deshidratazioa gertatzen denerako; haur eta adineko pertsonengan gertatu ohi da. Adin ezberdinetara egokitutako prestatu komertzialak dira, unean prestatzeko zorroetan aurkezten dira, edo zaporezko likidoetan, haurrek hartzeko errazagoak izateko.
- Azaleko erredurentzako pomada eta eguzki-erredurentzako krema
- Larruazalaren erredurentzako pomada edo hesi-krema Zinc oxidoa izan ohi dute. Oso baliagarria da pixoihalaren dermatitisa sendatzeko.