Datozen egunetan presio altuak Europa barnealdean eta hegoaldean zabaldu eta indartu egingo dira; bestalde, Atlantikoan depresio bat sakondu egingo da. Konfigurazio horrek Iberiar penintsulan hego-osagaiko fluxua indartzea ekarriko du eta Afrika iparraldean jatorria duen aire masa beroak EAEren gainean jarraituko du. Ondorioz, tenperatura altueki jarraituko dugu EAEn, Euskalmetetik iaragarri dutenez.

Egun batzuetan, batez ere Kantauri isurialdean, brisa sartzen den unearen arabera edo hegoaldeko haizearen indarraren arabera, tenperatura maximoetan 2-4 ºC-ko aldaketak egon daitezke. Tenperatura minimoak 8-12 gradu ingurukoak izan litezke Mediterraneo isurialdean, eta 14-16 gradu artekoak Kantauri isurialdean. Egoera horrek ostiralera edo larunbatera arte iraun lezake. Orduan, antizikloia ahuldu egingo da eta Atlantikoko depresioak eta beraiei loturiko fronteak Iberiar penintsulara hurbilduko dira, eguraldiaren aldaketa nabarmena eraginez. Olatuen altuera adierazgarria 0.5 m ingurukoa izango da. 

Hala, gaur, Euskalmetetik azpimarratu dutenez, "goiz-lanbroa. Zerua hodei gutxirekin edo oskarbi egongo da, egunaren lehen partean goi-hodeiekin. Kostaldean lanbroa sor daiteke. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da, hego-osagaia nagusi izanik. Eguerditik aurrera kostaldean haizeak iparraldera egingo du, ahul ibiliko da, eta gainerako lekuetan arratsaldean, tarte biziekin. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira. Tenperatura maximoak gutxi edo nahikoa jaitsiko dira".