Zer eguraldia egingo du asteburu honetan? Euskalmet, Euskal Meteorologia Agentziak, dagoeneko egin ditu astebururako aurreikuspenak Araban eta Euskal Autonomia Erkidegoan.
Hala, gaurko, ildo beretik hasiko da eguna, "lainopean eta bustitik". Goizean zerua hodeitsu egongo da eta ipar partean bereziki euria egingo du. Arratsaldean berriz, ostarteak zabalduz joango dira eta atertzera egingo du. Urdinguneak zabalagoak izango dira hegoaldean; ipar-ekialdean ordea, baliteke ez jasotzea eta gauera artea euri langarra egitea. Ipar-mendebaldeko haize harro samar ibiliko da eta egunean zehar tenperatura oso gutxi mugituko da, hainbat herritan balio altuenak 20 gradu ingurukoak izango dira.
Bihar, larunbatean, lainotuago egongo da ipar partean hegoaldean baino. Hegoaldean hodeiak eta ostarteak agertuko dira eta tarteka giroa eguzkitsua izango da. Ipar partean berriz, giroa motelagoa izango da; orduek aurrea egin ahala behe-hodeiak ugarituko dira eta baliteke egunaren bigarren zatian zirimiria egitea, bereziki arratsalde-gau partean eta ipar-ekialdean. Ipar-mendebaldeko haizeak aginduko du eta baliteke eguneko tenperaturak koska bat egitea gora. Igandean, berriz, zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da, bereziki Kantauri isurialdean; Araba hegoaldean zerua tarteka hodeitsu agertuko da. Kantauri isurialdean euri txikia egingo du. Goizaldean eta goizean goiz norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da, mendebal-osagaia nagusituz; goizean ipar-osagaitik finkatu eta ahul-bizi ibiliko da. Tenperatura minimoak gutxi igoko dira eta maximoetan aldaketarik ez.