Errusiako gerraren ondorioz Ukrainan egunez egun gertatzen ari diren giza kalteak eta kalte materialak direla eta, Gasteizen ukrainar herriarekiko elkartasunak aurrrera jarraitzen du. Horregatik, Ukraina-Euskadi Elkartetik eta Chernobileko Umeak Elkartetik dirua biltzeko kanpaina bat abiarazi dute Ukrainarako sorgailu elektrikoak proiekturako. 26.000 euro bildu behar dute 22 sorgailu erosteko eta ahalik eta “azkarren” Ukrainara bidaltzeko. Diru-bilketa 2023ko otsailaren amaierara arte egingo da. Astero argitaratuko dute beraien sare sozialetan diru-bilketaren egoerari eta prozesu osoari buruzko informazio eguneratua.

Hala, eta ildo beretik jarraituz, bi elkartetik jakinarazi dutenez, Ukrainako energia-sistemaren “suntsipena izugarria” da. “Herrialdeko azpiegitura energetiko guztia larriki kaltetuta dago Errusiar Federazioaren eraso masibo ugarien ondorioz. Gaur egun, hamabi dira Errusiako misilekin egindako eraso masiboak, Ukrainako energia-instalazioak eta -sareak suntsitzera bideratuak. Egungo ahalmen energetikoa %40-%50ekoa da. Egoera horrek, ukrainarren lanean eta eguneroko bizitzan haustura eragiteaz gain, arriskuak sortzen ditu larrialdi-egoeretan. Beraz, gaur egun, sorgailu elektrikoak behar-beharrezkoak dira herrialde osoan”. Sorgailuak hainbat eskualdetako establezimenduetara bidaliko dira, hala nola, eskoletara eta haurtzaindegietara, ospitaleetara, energia-gune publikoetara, harrera-zentroetara (lekualdatutako jendearentzat), larrialdi-zerbitzuetara eta erreskate-zerbitzuetara. E”skaeretako batzuk generadore trifasikoetarako dira, Odesako eta Kyiveko Larrialdi Egoeretako Ministeriorako erreskate-ekipoak mantentzeko eta konpontzeko zerbitzurako. Gutxieneko 7kW-eko sorgailuen eskaerak ere baditugu Buchako eskola eta haurtzaindegietarako, Donetsk eskualdeko ospitaleetarako, eta 5,5kW-eko sorgailuak Sumy eskualdeko harrera-zentroetarako”, azpimarratu dute.

Kanpainari hasiera emateko, Bilbotxeros Banden kontzertu solidarioari esker bildutako dirua proiektura bideratu zuten. Kontzertu hori Bizkaiko Abesbatzen Elkartea - BAEk antolatu zuen, eta azaroan egin zen, BBK Aretoan. Guztira 2.771 euro bildu ziren. “Beraz, 23,229 euro geratzen zaizkigu biltzeko”.

Ukrainan laguntzen jarraitzeko dirubilketa honen antolatzaileek eskertu egiten dute jasotako lagun-tza. “Oso eskertuta gaude Euskadiko herritarrek ukrainar herriari eskaini dioten elkartasun eta babes guztiagatik. Errusiaren inbasioa eskala handian hasi zenetik, zuen laguntzari esker, Ukrainako familia eta komunitate askori laguntza eman ahal izan diegu behar-beharrezko produktuekin eta materialarekin. Egoera kritikoak eta energia-defizitak bultzatuta, sortzaile elektronikoek lehentasun handia dute orain. Etendako hornidura elektrikoak larriki baldintzatzen ditu segurtasuna eta ongizatea”.

Nola lagundu

Dohaintzak bi bidetatik egin daitezke. Alde batetik, Ukraina-Euskadi elkartearen banku-kontuara edo Bizuma-ren bidezko dohaintzak (IBAN: ES16 2095 5001 0091 1443 7029 Titularra: Asoc Socio Cultural y de Cooperación al Desarrollo Ucrania Euskadi Kontzeptua: Donación Generadores) edo dohaintza egin nahi duten eta zerga-arintzea lortu nahi duten pertsonek dohaintza egin dezakete Chernobileko Umeak elkartearen banku-kontura edo elkarteetara deituz informazioa zabaltzeko.

Xehetasunez

Laguntza. Bi elkartetik jakinarazi dutenez, Ukrainako energia-sistemaren “suntsipena izugarria” da. “Herrialdeko azpiegitura energetiko guztia larriki kaltetuta dago Errusiar Federazioaren eraso masibo ugarien ondorioz. Gaur egun, hamabi dira Errusiako misilekin egindako eraso masiboak, Ukrainako energia-instalazioak eta -sareak suntsitzera bideratuak. Egungo ahalmen energetikoa %40-%50ekoa da. Egoera horrek, ukrainarren lanean eta eguneroko bizitzan haustura eragiteaz gain, arriskuak sortzen ditu larrialdi-egoeretan. Beraz, gaur egun, sorgailu elektrikoak behar-beharrezkoak dira herrialde osoan”. Sorgailuak hainbat eskualdetako establezimenduetara bidaliko dira, hala nola, eskoletara eta haurtzaindegietara, ospitaleetara, energia-gune publikoetara, harrera-zentroetara (lekualdatutako jendearentzat), larrialdi-zerbi-tzuetara eta erreskate-zerbi-tzuetara.