BeBai Arabako Foru Aldundiaren marka propioa da, eta Arabako gizarte-zerbitzuen arloan lan onaren erreferente bihurtzeko sortu zen. Eta, alde horretatik, atzo, Arabako Gizarte Zerbitzuetako praktika egokien BeBai 2022 ain-tzatespen-ekitaldia egin zuen Aldundiak.

Hala, Gizarte Politiketako sailak BeBai sariak banatu zituen atzo. Europako Biltzar Jauregian eguerdiko hamabietatik aurrera egindako ekitaldi instituzionala izan zen. Ekitaldi horretan, Ramiro González Arabako ahaldun nagusiak ere parte hartu zuen, eta gizarte-arloko bost erakunderi eman zizkien lan onaren aintzatespenak. Sari horien helburua da, bereziki, sektorean lan egiten dutenak motiba-tzea ekimen berriei ekitera, oro har ezagunak eta aintzatetsiak izan daitezen.

Era berean, sari horien helburua da arretaren kalitatea hobe-tzeko kultura sustatzea gizarte-erakunde guztietan: “Ramiro González Arabako diputatu nagusiak gizarte arretaren eremuko bost erakunderen lan onaren aintzatespenak eman ditu, sektorean lan egiten dutenak oro har ezagunak eta aitortuak izan daitezkeen ekimen berritzaileei ekiteko motiba-tzeko asmoz, bai eta erakunde sozial guztietan arretaren kalitatea hobetzeko kultura sustatzeko ere”, zehaztu zuten Arabako Foru Aldundiatik.

Ildo beretik, Kontxi Llorens Villar-ek eta Paula María Casas Martinek aitorpenetako bat jaso zuten, Alzheimerra eta beste Dementzia batzuk dituzten Pertsonen Senide eta Adiskideen Elkartea - Afarabaren izenean, Bidaiatu dezagun zure memoriaren barrualdera izeneko beren proiektuarengatik. Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Arabako Elkartea –Asafesen partez, Vanesa Vadillo Vicentek eta Iratxe Díaz de Miguel-ek jaso dute BeBai, Espacio joven. Erroak Gaztegunea proiektuarengatik.

Bideberria foru zentroko eta Urgatzi elkarteko Jeanette López Alonsok eta Amaia Pascual Ceberiok bezala, inoren kargura ez dauden adingabe atzerritarrekin Solo crios, críos solos egindako antzerki lanarengatik. Bestalde, Lehen Urratsa gizarteratze proiektuaren kargura dagoen Arabako Gurutze Gorriaren partez, Txomin Ondarre Díez-ek jaso zuen saria. Gasteizko Argazkilari Elkartea - FotoGasteizko Irune Bonilla Pérezek eta Genoveva Montoya Murillok ere hartu zuten BEBai, Autismo Araba elkartearekin lankidetzan egindako Emoción – Artea proiektuagatik.

Ildo horretan, azpimarratu behar da ahaldun nagusiak esker oneko hitzak izan zituela edizio honetan parte hartu duten erakunde guztientzat. Gainera, sektore osoa animatu zuen pertsona ahulenen bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duten ekimenetan berritzen jarraitzeko. Bertaratuen artean, gizarte-baliabideen eta -zerbitzuen hainbat profesional, erabiltzaile eta senide aurkitu ziren, baita Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeetako kideak ere. Aintzatespenak eman aurretik, Miguel Ángel Verdugo Psikologiako katedradunak, Salamancako Unibertsitateko Komunitatean Integratzeko Unibertsitate Institutuaren (Inico) sor-tzaile eta zuzendariak, duela gutxi Gizarte eta Giza Zientzien Gaztela eta Leon Saria jaso duenak, txosten hau eman zuen: La mejora de la calidad de vida: Buenas prácticas y prácticas basadas en la evidencia.

Ekitaldiaren amaieran

“Ekitaldiak amaiera bikaina izan du Bideberriko adingabeek antzeztutako Solo crios, críos solo antzerki lanaren laburpen batekin. Gizarte zerbitzuetako jardunbide egokitzat jotzen da Arabako Lurralde Historikoan iaz egindako proiektu, jarduera eta esperientzien multzoa, zeinak erabiltzaileen, familien eta profesionalen bizi kalitatea susta-tzen lagundu baitu, baliabide, zerbitzu eta programa desberdinetan, kalteberatasun eta ahultasun handiagoa duten pertsonei laguntzea abiapuntu harturik, eta afektua eta emozioak izanik ezaugarri komun”, ondorioztatu zuten Arabako Foru Aldundiatik. l

Xehetasunez

  • Ekitaldia. Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Politiken Sailak Arabako gizarte zerbitzuetako jardunbide egokien BeBai2022 aintzatespenak eman zituen atzo goizean. Europa Jauregian egindako ekitaldi instituzional batean, Ramiro González Arabako diputatu nagusiak gizarte arretaren eremuko bost erakunderen lan onaren aintzatespenak eman zituen, sektorean lan egiten dutenak oro har ezagunak eta aitortuak izan daitezkeen ekimen berritzaileei ekiteko motibatzeko asmoz, bai eta erakunde sozial guztietan arretaren kalitatea hobetzeko kultura sustatzeko ere. Kontxi Llorens Villar-ek eta Paula María Casas Martinek aitorpenetako bat jaso dute, Alzheimerra eta beste Dementzia batzuk dituzten Pertsonen Senide eta Adiskideen Elkartea - Afarabaren izenean, Bidaiatu dezagun zure memoriaren barrualdera izeneko beren proiektuarengatik. Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Arabako Elkartea - Asafesen partez, Vanesa Vadillo Vicentek eta Iratxe Díaz de Miguel-ek jaso dute BeBai, Espacio joven. Erroak Gaztegunea proiektuarengatik. Bideberria foru zentroko eta Urgatzi elkarteko Jeanette López Alonsok eta Amaia Pascual Ceberiok bezala, inoren kargura ez dauden adingabe atzerritarrekin Solo crios, críos solos egindako antzerki lanarengatik.
  • Gurutze Gorria. Lehen Urratsa gizarteratze proiektuaren kargura dagoen Arabako Gurutze Gorriaren partez, Txomin Ondarre Díez-ek jaso zuen saria. Gasteizko Argazkilari Elkartea - FotoGasteizko Irune Bonilla Pérezek eta Genoveva Montoya Murillok ere hartu zuten BEBai, Autismo Araba elkartearekin lankidetzan egindako Emoción – Artea proiektuagatik. Bestalde, ahaldun nagusiak esker oneko hitzak izan zituela edizio honetan parte hartu duten erakunde guztientzat.