Tabernetan eta jatetxeetan iturriko ura eskatzea eskubidea da. Kontsumitzaileak iturriko ura eska dezake. Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutuak ere berriki gogorarazi duenez, apirilaren 8az geroztik doan eskaini behar dute ur ontziratu gabea taberna eta jatetxeek, eta Euskadiko ostalaritzak "erakutsi du konpromisoa hartu duela hondakinak murrizteko eta baliabideak berrerabiltzeko politika desberdinekin, eta hori abantaila da, zalantzarik gabe, konpromiso berri hori ezartzeko".

Hala, nabarmentzekoa da oraindik lokal batzuek jartzen dituztela oztopoak eta arazoak ur hori eskaintzeko orduan. Adibidez, DIARIO DE NOTICIAS DE ÁLAVA egunkariak atzo kontatu zuen bezala, Gasteizko familia batek arazoak izan ditu hiriko jatetxe batean, iturriko ura eskatu ondoren. Azaldu zutenez, lau ziren afaltzeko, bikote bat eta bi haurrak. Edariak eskatzeko orduan, garagardo pare bat eta bi edalontzi ur-eskatu zituzten. Zerbitzuaz arduratu zen zerbitzariak garagardoa eta bi edalontzi txiki zerbitzatu zizkien. Afariarekin hasi eta gero, uretako pitxerra berriro eskatu zuten, erosotasunagatik. Azkenik, zerbitzariak komuneko ura hartzera gonbidatu zituen. Gertaera hori ez da bakarra, eta, dirudienez, hainbat establezimenduk oztopoak jartzen dituzte doako ur-pitxer bat eskatzeko orduan. Hala ere, eta ildo beretik, gogoratu behar da Espainiako Gobernuaren 7/2022 Legeak nahiz Euskadiko kontsumitzaileen eta erabiltzaileen estatutuaren lege-aurreproiektuak ezartzen dutela ostalaritzako establezimenduek iturriko ura edo ontziratu gabeko ura dohainik eman behar dietela bezeroei. Apirilaren 8tik, ostalaritzako lokalek ontziratu gabeko ura dohainik kontsumitzeko aukera eskaini behar diete kontsumitzaileei. Horixe ezar-tzen du Ekonomia zirkularrerako hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko Legeak, zehazki, 18. artikuluak, hondakinei aurre hartzera bideratutako neurriak jasotzen dituenak. Neurri horren helburua da erabili eta bota-tzeko ontzien kontsumoa murriztea eta kontsumo arduratsua sustatzea. "Neurria lerrokaturik dago Europar Batasunaren politikekin eta une hauetan Eusko Legebiltzarrean izapidetzen ari diren Euskadiko Kon-tsumitzaileen Estatutuaren legearen aurreproiektuarekin. Aurreproiektu horretan ezartzen denez, elikagaiak alferrik galtzea saihesteko helburuarekin, jatetxe-zerbitzua ematen duten establezimenduek iturriko ura kontsumitzeko aukera eskaini behar diete bezeroei, eta inolako kostu ekonomikorik eragin gabe", azaltzen dute Kontsumobidetik. Arau horiek Europar Batasunak eta Espainiako Gobernuak plastikoaren erabilpena, horiek ingurumenean duten eragin handiarengatik, murrizteko hasitako bideari jarraitzen diote. "293/2018 Errege Dekretuak plastikozko poltsa arinak ematea debekatu zuen, eta debeku hori 2021eko urtarrilaren 1ean jarri zen indarrean. Bestalde, erabili eta botatzeko plastikoei buruzko Europako zuzentarauaren, 2019an onartu zenaren, arabera, 2021eko uztailean jarri zen indarrean erabili eta botatzeko edalon-tzien, botilen, lastotxoen, plateren eta bestelako plastikozko ontzien gaineko debekua", erantsi dute.

Kontsumobidek kontsumoaren arloko araudia ezartzen dela eta kontsumo arduratsua sustatzen dela zaintzen du. "Arduratsua den eta ingurunea zaintzearekin konpromisoa hartuta duen kontsumoaren ikuspegi horretatik, pertsona eta erakunde guztioi dagokigu gure portaeretako batzuk moldatzea eta alda-tzea. Era horretara, planetarekin adeitsuagoak diren harreman ekonomikoak eta gure ingurunearekin jasangarriagoa den harremana lortuko ditugu", gogorarazi dute Eusko Jaurlaritzatik.

Izan ere, eta ildo beretik, hondakinak murrizteko helburuan "funtsezkoa da" ostalaritza-sektorearen laguntza, bai eta kontsumo-jarraibide berriak sendotzeko ere. "Euskadiko ostalaritzak orain artean erakutsi du hondakinak murriztea helburu duten politiken eta, ekonomia zirkularrean aurrera egiteko, baliabideak berrerabiltzearen aldeko konpromisoa, eta, zalantzarik gabe, abantaila bat da konpromiso berri hau ezartzerakoan", ondorioztatu dute

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua erakunde autonomoa da, Eusko Jaurlaritzan Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailari atxikia, eta helburu hauek ditu: kontsumitzaileak eta erabiltzaileak defendatzeko eta babesteko jaurlaritzaren politikak definitzea, planifikatzea, bultzatzea eta betearaztea.

Araua. Espainiako Gobernuaren 7/2022 Legeak nahiz Euskadiko kontsumitzaileen eta erabiltzaileen estatutuaren lege-aurreproiektuak ezartzen dute ostalaritzako establezimenduek iturriko ura edo on-tziratu gabeko ura dohainik eman behar dietela bezeroei. Apirilaren 8tik, ostalaritzako lokalek ontziratu gabeko ura dohainik kontsumi-tzeko aukera eskaini behar diete kontsumitzaileei. Horixe ezartzen du Ekonomia zirkularrerako hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko Legeak, zehazki, 18. artikuluak, hondakinei aurre hartzera bideratutako neurriak jasotzen dituenak. Neurri horren helburua da erabili eta botatzeko ontzien kontsumoa murriztea. Botatzeko plastikoei buruzko Europako zuzentarauaren, 2019an onartu zenaren, arabera, 2021eko uztailean jarri zen indarrean erabili eta botatzeko edalontzien, botilen, lastotxoen, plateren eta bestelako plastikozko on-tzien gaineko debekua.

Neurri horren helburua erabili eta botatzeko ontzien kontsumoa murriztea eta kontsumo arduratsua sustatzea da

Hondakinak murrizteko helburuan "funtsezkoa da" ostalaritza-sektorearen laguntza, bai eta kontsumo-jarraibideak sendotzeko ere