- Gasteizko Udalak, Igor Salazar Enplegu eta Merkataritzako zinegotzia buru duela, harrera egin die Gamarrako Ostalaritza Eskolako ikasle eta irakasleei eta Be Europe Be Social proiektuko ordezkariei. Parte-hartzaileak Alemania, Italia, Txekiar Errepublika, Letonia eta Greziatik etorri dira Gasteizera.
Hala, eta ildo beretik jarraituz, Europa mailako ekimen horrek ikastetxeetan proiektu sozialak sustatzea du helburu eta herrialde horietan egindako jarduerak laguntza-gida batean bildu dituzte. Zehazki, helburua da ikasleei gizarteari, ekonomiari eta irakasleei beste ikuspegi bat ematea irakaskuntza-material modernoa eskaintzeko, online ere eskaini daitekeena. Beste helburuetako bat da "Europan gero eta garran-tzi handiagoa duen gai bat eskolako ikasgaietan egoki erabil dadin bermatzea da".
Nabarmentzekoa da Gamarra ostalaritza eskolak beste proiektu desberdin batzuk kudeatzen dituela ere. Adibidez, Leonardo Eta Erasmus Proiektuak Kudeatzen ditu. Proiektu horiei esker ikasleek EBeko hainbat herrialdetan praktika-egonaldiak egiteko aukera dute. Proiektu horietan parte har-tzen duten ikasleek Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzaz osatzen den OPAREEren beka bat jaso-tzen dute. Horrela, ikasleak bidaia, asegurua, hizkuntza ikastaroa eta ostatua ordaintzeko diru-laguntza jasotzen dute. Europa erkidegoko herrialdeetako gastronomia eta kultura ezagutu, nazioarteko sukaldaritzan trebatu, Europa erkidegoko herrialdeetako lan-merkatua ezagutu, atzerriko hizkuntzen ulermena eta mintzamena hobetu eta norberaren autonomia eta mugikortasuna sustatzea dira proiektu desberdinen helburu nagusiak.