Arabak eta Euskadik natura bizia dute horretaz gozatzeko. Euskadik paisaiak, haranak eta lasaitasun handiko herriak ditu, eguneroko estresetik deskonektatzeko. Hain zuzen ere, naturaren turismoa sustatzeko, ezagutarazteko eta hobetzeko, Europako Biltzar Jauregian hasi zen atzo Ekoturismoko bosgarren foroa (Eusko Jaurlaritzako Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak antolatuta, Gasteizko Udalarekin).

Hala, atzotik hasita eta gaur arte, Gasteizko Udalak Eusko Jaurlari-tzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailarekin lankidetzan antolatutako Euskadiko Ekoturismo Foroaren bosgarren edizioa ospatzen ari da. 200 pertsona baino gehiagok parte hartuko dute. Europa jauregian izaten ari da, Gaztela eta Leon helmuga gonbidatua delarik. Gasteizko Udala eta Basquetour Turismoaren Euskal Agentzia elkarlanean aritu dira hogei aditu eta erakunde-ordezkari baino gehiagoren esku-hartzea barne hartzen duen programa bat diseinatzeko. Hala, foroa formatu hibridoan izaten ari da, presentziala eta online.

Izan ere, iaz, pandemia zela eta, onlie formatuan ospatu zen. Kalera ere iritsi da foroa, bosgarren edizio honetan. Ekoturismoan espezializatutako enpresek artatutako informazio-gune baten bitartez, hain zuzen ere. Andre Maria Zuriaren enparantzan izango da, hilaren 13ra arte. Argazki-erakusketa bat instalatu da espazio horren ondoan.

Ildo horretatik, azpimarratu behar da foro hori erreferentziazko ekitaldi profesional bihurtu dela turismoaren arlo horretan, azken urteetan gehien hazi denetakoa, eta, gainera, Gasteizen eta Euskadin ohiko hitzordua bihurtu da. Edizio berri honen programazioa nahiko zabala da. Inaugurazio-ekitaldia Daniel Solanak (Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziako zuzendari nagusia), Ana Muñozek (Turismoko Estatu Idazkaritzako Jasangarritasun Turistikoaren Garapeneko zuzendariordea) eta Maider Etxebarriak (Gasteizko lehen alkateordea eta Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren Saileko zinegotzia) egin zuten.

Ildo horretan, Maider Etxebarriak adierazi zuen duela hamarkada bat Green Capital izateko aukera eman zion estrategia iraunkorrari eutsiko diola Gasteizek, eta gogorarazi zuen Ekonomia Sustapenerako Sailak 2,8 milioi euroko laguntza eskuratu duela Europan, turismo-sektoreari laguntzeko. Beraiek emandako hitzaldi horien ondoren, hizlari askok eztabaidatu zuten Euskadin ekoturismoak duen garrantziari buruz.

Hizlarien artean lehena Ricardo Blanco izan zen, eta helmuguen egokitasunari buruz hitz egin zuen. Hi-tzaldiaren ondoren, mahai-ingurua egin zen Daniel Solana, Idoia Ezkurdia -Nekaturreko gerentea-, Jon Asua - Urdaibai Biosfera Erreserba-, Leire Barriuso -Euskal Kostaldeko Geoparkeko kudeatzailea- eta Naiara Malaverekin -AKTIBA, Euskadiko Turismo Aktibo, Abentura eta Natur jardueren Enpresen Elkartearen presidentea-.

Euskadiko ekoturismoa naturgune batera joatea da, hura ezagutu, interpretatu, gozatu eta bertatik bertara ezagutzeko. Era berean, modu praktikoan laguntzen du kontserbatzen, ingurunean inpakturik sortu gabe eta tokiko biztanleengan eragin positiboan eraginez. Daniel Solanak bere hitzaldian, eta gero egunkari honetan azaldu zuenez, foro hori oso garrantzitsua da jarduera horri laguntzeko. Hain zuzen, azaldu zuenez, pandemiaren ondorioz, turista askok aukeratu dute turismo mota hori, naturarekin konekta-tzeko. "Pandemiak jende askok orain arte egiten ez zuten jarduera turistiko bat deskubritzen lagundu du", adierazi zuen.

"Ekoturismoa funtsezko sektore estrategikoa da turismo arduratsu eta jasangarria bete nahi badugu. Gainera, lurraldea garatzen du eta landa-ekonomiak eta naturan egiten diren beste jarduera batzuk indartzen ditu. Lan-baldintzak ere hobetzen ditu. Benetako aurkikun-tza da", zehaztu zuen. Euskadin turismo mota honi balioa ematen dion bosgarren foroa da. Turismoaren Euskal Agentziako zuzendariaren ustez, azken urteotan jarduera hori hobetzen eta sustatzen ari da. "Hain mundu hiritartuan aurkitu dugu jende asko ez dela inoiz mendira joan, edo ez duela inoiz naturarekin konektatu. Baina orain naturak eskaintzen dituen esperientziak deskubritzen ari dira", gaineratu zuen.

Aurkezpena

Foruaren aurkezpenean Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak azaldu zuenez, "natura-turismoa bultza-tzea alderdi estrategikoa eta funtsezkoa da Euskal Autonomia Erkidegoko turismoaren kudeaketan, turismo jasangarriaren aldeko apustuaren parte gisa. Ekoturismoak turismoa lurralde osoan banatzen eta desestazionalizatzen laguntzen duelako. Gainera, ekoturismoak turismo aktiboa eta arduratsua sustatzen du, naturarekin, ingurumenarekiko errespetuarekin eta tokiko ekonomiaren garapenarekin lotuago eta konprometituago dagoena. Bidaiaria sentsibilizatzen eta eskaintza dibertsifikatzen laguntzen du, eta ezin hobeto osatu daiteke gurea bezalako formatu txikiko lurralde bateko kultura- eta hiri-eskaintzarekin, egonaldia luzatzen lagunduz".

Ildo horretatik, foroak jasangarritasun turistikoa, ekoturismoaren eredua, geoturismoa eta ingurumen-hezkuntza, koordinazioa edo elkarteen lana jorratu ditu. Izan ere, Turismoaren agentziatik eta Eusko Jaurlaritzatik azaldu zutenez, gorantz doan eta turismo-estrategiaren barruan funtsezko papera hartzen ari den turismo-sektore baten esperientziak eta joerak aztertu eta bateratu nahi dira.

"Aldi berean, urte honetatik aurrera, martxoaren 9tik 13ra bitartean, Andre Maria Zuriaren plazan Foroari lotutako informazio- eta dinamizazio-gune bat egongo da. Gune horretan hainbat jarduera aurkituko ditugu, hala nola karbono-aztarnaren kalkulagailua, argazki-erakusketa, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetako ekoturismoari buruzko informazio-materiala, lehiaketak eta zozketak", gaineratu zuen sailburuak.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren jasangarritasun turistikoaren aldeko apustuaren funtsezko osagaia da ekoturismoko estrategia indartzea. Ildo horretan, Euskal Autonomia Erkidegoak hi-tzarmena berrituko du Espainiako Ekoturismo Elkartearekin, ekoturismoaren sarean enpresak eransten jarraitzeko helburuarekin, eta Espainia Berdeko erkidegoekin batera proiektuak indartuko dira, ekoturismoko ibilbideak sendotzeko, gure baliabideen ahalmenak konbinatuz. Gaur ospatuko da foroaren bigarren jardunaldia. Gaztela eta Leondik ere parte hartuko dute, landa-lana eta naturak sor-tzen duen ongizatea sustatzeko balio duen naturako turismo horren esperientzia kontatzeko. Euskadik, gainera, aukera asko eskaintzen ditu horrelako helmugetan.