- Lan egin soldata bat lor-tzeko eta, aldi berean, seme-alabak haztea, janaria prestatzeak, etxea garbitzeak, garbigailua jartzeak, eskolara eramateak... energia, denbora, pazientzia eta, batez ere, ahalegin handia eskatzen du. Batez ere emakumeek egiten duten ahalegin hori.
Familian zainketa-lanak egiteko eta enpleguari eusteko, denbora eta energia asko eman behar da; hala, bada, lanaldi jarraiak (etxeko lana eta kanpokoa) astean 60 ordu baino gehiagokoa da familien eta etxeen % 18an. 2019an, gizon eta emakumeen arteko dedikazio-orduen aldea ehuneko 5 puntukoa zen”, azaltzen dute Eustatek egindako azken txostenean. Ildo beretik jarraituz, adierazten dutenez, adingabe bat kargura duten emakumeen okupazioaren batez besteko tasa, 2021ean, urtean %49,5ekoa izan da (2017ko tasa baino ehuneko hiru puntu handiagoa), eta bi adingabe edo gehiago dituenena, %70,4koa. Hori horrela, txostenak erakusten du Euskal AEko emakumeak ez direla lan-merkatura irteten amatasunagatik, baina ama gurasobakarrek eta seme-alabak dituzten emakume bikotedunek lanaldi bikoitza egiten dutela kasuen %22an baino gehiago. Izan ere, emakumeek, “seme-alaben zainketan, egunean 4,6 ordu ematen dituzte”.