Baratze ekologikoek gero eta garrantzi handiagoa dute arabako herritarren artean. Horregatik, Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) beste ikastaro bat antolatu du herritar guztientzat. Zehazki, Arabako Campuseko ortu ekologikoak ikastaro bat antolatu du, Hiri-ortu ekologikoan hasteko ikastaroa hain zuzen. Honetarako izenematea zabalik da hiriko nekazaritza ekologikoan interesatutako pertsona guztientzat, nahiz UPV/EHUko pertsonalak eta hezkuntza komunitatekoak lehentasuna izan izena ematerakoan.

Horrela, eta ildo beretik jarraituz, "oraingo honetan, bi modalitatetan eskaintzen da, euskaraz eta gaztelaniaz, arratsaldeko ordutegian. Ikastaro bakoitzak zortzi saio dauzka, hiruna ordutakoak, eta 2022ko martxo eta maiatzaren artean irakatsiko da", azaldu dute bertako antolatzaileek. Zehatz-mehatz, ikastaroa Arabako campuseko baratze ekologikoan emango da, Kirol eta Hezkuntza Fakultatearen ondoan, eta gaur egun baratze hori koordinatzen duen unibertsitateko irakasleek antolatuko dute. Gainera, Kiribilore Permakulturak emango du, hiriko nekazaritza ekologikoa sustatzen duen elkarteak. Ildo horretatik, azpimarratu behar da ikastaroak 30 euroko kostua duela pertsona bakoitzeko, eta izena emateko azken eguna martxoaren 7a izango da, horretarako prestatu duten web orriaren bidez (www.hazicampusa.eus). Izena ematerakoan, interesdunak aukera izanen du gaztelaniaz emanen den edo, nahiago badu, euskaraz emanen den ikastaroa aukeratzeko. Izan ere, oraingo honetan, EHUk bi ikastaro berdin eskainiko ditu, baina hizkuntza bakoitzean, herritar guztiengana iristeko eta hizkuntza ez dadin oztopo izan baratze ekologikoetan izena eman eta horretaz ikasteko. Ikastaro bakoitzak 25 ordu presentzial iraungo du, eta hiru orduko zortzi saio izango ditu, gehi beste ordu bat lan pertsonal edo kolaboratibo bat egiteko, hain zuzen ere. Ordutegiari dagokionez, euskaraz emango da arratsaldeko lauretatik zazpiak arte martxoaren 15ean, 22an eta 29an, apirilaren 5ean eta 26an eta maiatzaren 3an, 10ean eta 17an. Gaztelaniaz, ikastaroa ordutegi berean emango da (16:00etatik 19:00etara), martxoaren 17an, 24an eta 31n, apirilaren 7an eta 28an, eta maiatzaren 5ean, 12an eta 19an. Edukiari eta esperientziari dagokienez, parte-hartzaileek baratze ekologikoei buruzko hainbat alderdi ikasiko dituzte: hiri-baratze ekologikoak diseinatu, sortu eta mantentzea, lurra eta pertsonak zaintzea, hondakin organikoak lehengai gisa, Gasteizko hiri-baratzeetarako bisita gidatua, sasoiko ereintza eta landaketa, landare-osasuna eta landare osagarriak eta beste hainbat gai. "Pandemia egoera ikusita, bertaratutakoen kopurua murriztu egingo da eta prebentzio- eta higiene- neurriak ezinbestekoak izango dira", azpimarratu dute Unibertsitateko kideek eta kurtso horren antolatzaileek.

Arabako Campuseko Baratze Ekologikoa (HAZI CAMPUSA) unibertsitateko irakasleek sortu eta kudeatzen dute, eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren Errektoreordetzaren Iraunkortasuneko Berrikuntza Proiektu baten esparruan kokatzen da. Hainbat urteko ibilbidea du. Proiektuaren helburu nagusia da baratzea bera finkatzea eta sendotzea unibertsitateko hezkuntza-baliabide gisa, lankidetzan eta diziplinartekotasunean oinarritutako irakaskuntza-praktikak egin ahal izateko eta iraunkortasunaren inguruko prestakuntza-jarduerak sustatzeko.

Azken ikasturteetan, honako hauek izan dira HAZI CAMPUSA ren jarduerak: Unibertsitate-komunitatean inplikatutako eragileen koordinazioa dinamizatzea, curriculumaren iraunkortasuna aldarrikatzen duten irakaskuntza-jardueren garapenean; nekazaritza ekologikoaren arloko prestakuntza-ikastaro berriak bultzatzea, jarrera eta portaera jasangarriak sustatzeko, eta diziplinaz gaindiko komunitate bat sortzea, biohondakinak behar bezala kudeatu eta tratatzeko.

Ikastaroa. Ikastaro bakoitzak 25 ordu presentzial iraungo du, eta hiru orduko zortzi saio izango ditu, gehi beste ordu bat lan pertsonal edo kolaboratibo bat egiteko, hain zuzen ere. Ordutegiari dagokionez, euskaraz emango da arratsaldeko lauretatik zazpiak arte martxoaren 15ean, 22an eta 29an, apirilaren 5ean eta 26an eta maiatzaren 3an, 10ean eta 17an. Gaztelaniaz, (16:00etatik 19:00etara), martxoaren 17an, 24an eta 31n, apirilaren 7an eta 28an, eta maiatzaren 5ean, 12an eta 19an.