'Super Charlie' izenburuko filma estreinatuko da hainbat zinema aretotan ostiralean, urriaren 31n, 'Zinema Euskaraz' programaren eskutik. Publiko orokorrari zuzendutako lan suediarra euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango da.
'Zinema Euskaraz' programa sustatzen duen Zineuskadi elkarteak prentsa ohar baten bidez jakinarazi duenez, aurten euskaratuta estreinatuko den hamargarren filma izango da 'Super Charlie'.
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak babestutako egitasmoaren helburua euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzea da, haur zein gazteei zuzendutako filmak bikoiztuz eta zinemagintzan euskararen hedapena bultzatuz.
Golem Alhondiga (Bilbo), Bastero Kulturgunea (Andoain), Cine Areria (Lazkao), SADE Cines Principe (Donostia), Golem La Morea (Iruñea), Cines Gorbeia (Gasteiz), Niessen (Errenteria), Getxo Zinemak (Getxo), Cine Ikusgarri (Lekeitio), Oñatiko Zinema (Oñati), Usurbe Antzokia (Beasain), Zelai Aristi Aretoa (Zumarraga), Biteri Zinema (Hernani) eta Modelo Aretoan (Zarautz) izango da ikusgai filma.
Azkenik, 'Zinema euskaraz' programaren baitan beste film batzuk estreinatuko dira datozen hilabeteetan, eta hurrengoa 'Tigre galdua' izango da, azaroaren 21ean.
BESTE GAI BATZUK
Bestalde, Gasteizko Udaleko gobernu batzordeak Alde Zaharreko hiriguneko eta gainerako auzoetako etxebizitzak eta bizitegi eraikinak birgaitzeko laguntzen deialdietako bi ebazpen berri onartu ditu ostiral honetan. 21 Zabalgunea udal sozietateak egindako ebaluazio teknikoaren ondoren, 303 eskaera berri onartu dira, eta guztira 430.665 euro jasoko dituzte.
Gasteizko Udaletik jakinartazi duenez, hiriko auzoetara bideratutako ebazpenetan, 259 eskaera onartu dira, eta horien guztizko zenbatekoa 314.665 euro da (batez beste 1.200 euro eskaera bakoitzari). Laguntza lerro hori PPrekin adostutako legegintzaldiko itunaren emaitza da. Itun horri esker, ekitaldi bakoitzean bi milioi euro bideratuko dira Gasteizko auzoetan hobekuntzak eta esku hartzeak egitera.
 
        
     
 src="https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/statics/js/indexacion_Trebe.js">
    
src="https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/statics/js/indexacion_Trebe.js">