- Izotz-pistak eta Gabonetako txirristak ateak itxi dituzte 45.231 erabiltzailerekin guztira.

Gasteizko Udalak atzo jakinarazi zuenez, erabileraren %68,3 txirristan egin zen, eta batez ere urteko azken egunetan bildu zen: abenduaren 25etik 31ra 17.374 sarrera saldu ziren. Hala ere, erabiltzaileen errekorra abenduaren 18an izan zen, 3.021 bisitarekin: “Alabaina, abenduaren 18an hautsi ziren marka guztiak, 3.021 bisitarekin, hau da, 377 erabilera orduko. Egun horretan 2.186 sarrera saldu ziren 100 metroko txirristan jaisteko”, azpimarratu zuten. Abenduaren 26a ere jendetza handiko eguna izan zen txirristan eta izotz pistan, iturri horien arabera. Hain zuzen ere, egun horretan 3.009 pertsona erregistratu ziren eta hilaren 30ean 2.872. Egun bat lehenago 2.855 lagunek joan ziren bertara. “Hain zuzen ere azken egun horretan erabili zen gehien izotz-pista biribila, 1.034 sarrera saldu baitziren”, nabarmendu zuten.

“Ez da gorabehera aipagarririk batere gertatu instalazioen erabileran; bestalde, nabarmendu behar da Covid-19 gaitzaren transmisioa ekiditeko neurri-protokolo bat jarraitu dela”, ondorioztatu zuten Gasteizko Udaletik. Hain zuzen, antolatzaileek DIARIO DE NOTICIAS DE ÁLAVA egunkarian esan zutenez, segurtasun-protokolo hori garaiz egin zen xehetasun guztiak zaintzeko: langileak, herritarren arteko urruntzea edo higienea, besteak beste. Horregatik, erakundeak pozik agertu zen protoloaren funtzionamendu onarekin.