Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak minbiziaren aurkako borrokan jarraitzen dute. Eustat Euskal Estatistika Erakundeak beste pandemia horren aurkako borrokarekin bat egin du, eta bere txostenetan adierazle berriak sartu ditu Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendaren helburu eta xedeetarantz egindako aurrerapenaren berri emateko.
Hala, Eustaten txosten berrian 21 estatistika-adierazle berri jaso dira, eta horiek Euskal Autonomia Erkidegorako zehaztu dira, duten garrantzia eta interesa dela-eta, Nazio Batuen jarraibideei jarraituz. Adierazle berri horien bidez, garapen iraunkorreko helburu guztien berri ematen saiatzen dira, neurri batean bederen. Ildo beretik, plataforma horretan barne hartzen diren adierazleen artean -haien bidez osatu egiten dira dagoeneko Euskal AEn dagoeneko informatutako Nazio Batuen helburu, helmuga edo adierazleak-, Kolon eta ondesteko minbiziaren populazio-baheketak hartzen duen biztanleriaren proportzioa eta Bularreko minbiziaren populazio-baheketak hartzen duen biztanleriaren proportzioa daude, gaixotasun ez-kutsakorrak prebenitzeko adierazle gisa, hilkortasun goiztiarra murrizteko baliagarriak. Datu horietan ikusten denez, herritarrak gero eta sentsibilizatuago daude, Osakidetzarekin batera, edozein tumore mota detektatzeko Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gomendatutako kontrol-probak eginez. Ildo horretatik, kolon eta ondesteko minbiziaren populazio-baheketa %70etik gorakoa da, eta bularreko minbiziarena, berriz, populazioen %75etik gorakoa, zehaztu dutenez.
Eustaten plataforman orain arte Euskal AEn jakitera ematen ez zen Nazio Batuen adierazle baten berri emateko sartzen diren estatistika-adierazleen artean, honako hauek daude: Ibaien ur-masen kalitatea eta Gainazaleko ur-masen kalitatea. Nazio batuen honako adierazle honen barruan sartzen dira: Kalitate oneko uren proportzioa. "Ur-masen kalitateak nabarmen egin du hobera 2015aren eta 2020aren artean, baina mailarik altuena 2018an ikusi zen. Adierazle berri horiek sartu ondoren, Euskal AE osorako 2030 Agendan jasotzen diren garapen jasangarrirako 17 helburuen berri ematen duten 182 estatistika-adierazle daude. Multzo handi bat, gainera, lurralde historikoaren eta/edo sexuaren arabera banatzen da, eta helmugen betetze-mailaren ikuspegi zehatzagoa eta fokalizatuagoa ematen du", azaldu zuten.
Helburuekiko aurrerapenaren berri emateko Eustat egiten ari den lan zabalaz gain, datu horiek erakusten eta islatzen dute euskal gizarteak minbiziaren aurkako borrokan jarraitzen duela, Osakidetzak gomendatzen dituen bahetze-probak eginez. Hain zuzen, Osasun Sailak urtean hainbat sentsibilizazio-kanpaina egiten ditu, herritarrak prebentzio-probak egin beharraz kontzientziatzeko, hala eskatzen zaienean.
Txostena. Eustaten txosten berrian 21 estatistika-adierazle berri jaso dira, eta horiek Euskal Autonomia Erkidegorako zehaztu dira, duten garrantzia eta interesa dela-eta, Nazio Batuen jarraibideei jarraituz. Adierazle berri horien bidez, garapen iraunkorreko helburu guztien berri ematen saiatzen dira, neurri batean bederen. Ildo beretik, plataforma horretan barne hartzen diren adierazleen artean -haien bidez osatu egiten dira dagoeneko Euskal AEn dagoeneko informatutako Nazio Batuen helburu, helmuga edo adierazleak-, Kolon eta ondesteko minbiziaren populazio-baheketak hartzen duen biztanleriaren proportzioa eta Bularreko minbiziaren populazio-baheketak hartzen duen biztanleriaren proportzioa daude, gaixotasun ez-kutsakorrak prebenitzeko adierazle gisa, hilkortasun goiztiarra murrizteko baliagarriak. Datu horietan ikusten denez, herritarrak gero eta sentsibilizatuago daude, Osakidetzarekin batera, edozein tumore mota detektatzeko Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gomendatutako kontrol-probak eginez.
Datuak. Kolon eta ondesteko minbiziaren populazio-baheketa %70etik gorakoa da, eta bularreko minbiziarena, berriz, populazioen %75etik gorakoa, zehaztu dutenez, Euskal Estatistika Erakundetik (Eustatetik) azaldu duten bezala.
Osakidetza. Bularreko minbizia tumore gaizto ohikoena da, eta emakume euskaldunen artean heriotza gehien eragiten duena. Goiz detektatzea oso garrantzitsua da, tratamendu eraginkorragoak eta hain agresiboak ez direnak egin daitezkeelako, eta horrela, bizi-kalitate hobea eta biziraupen-tasa handiagoa lortzen da. EAEk, 1995az geroztik, Bularreko Minbizia Goiz Detektatzeko Programa (BMGDP) bat dauka, Osakidetzak eskaintzen duena. Aldebiko mamografiak egiten dira proiekzio bikoitzean, 50-69 urte bitarteko emakumeei zuzenduta. "Helburua da bularreko minbizia ahalik eta goiztiarren detektatzea".