Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan babes sozialeko gastua nabarmen igo zen iaz, eta 21.431 milioi eurokoa izan zen. Kopuru horrek erakusten du 1.870 milioi gehiago hazi dela 2019an baino. Hau da, 2020an baino % 10 gehiago 2019an. Gastuaren igoera handiena langabezian izan da, ia mila milioi gastu gehiago izan baititu. Datu hauek eman ditu aste honetan Eustat Euskal Estatistika Erakundeak Gizarte Babesaren Kontua txostenean.
Horrela, eta ildo beretik jarraituz, txostenean zehazten dutenez, "2020an 21.431 milioi euroko gastua egin zen Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-babesean, 2019an baino 1.870 milioi gehiago -% 9,6 gehiago-. Gizarte-babesean egindako gastua, BPGeko ehuneko gisa, 5,4 puntu igo zen eta % 30,0era iritsi zen. Per capita gastua, % 9,4 igo zen, eta 9.757 eurotan kokatu zen". "Gizarte Babesaren Kontua egiten da Gizarte Babeseko Estatistika Integratuen Europako Sistemaren (ESSPROS) metodologiaren arabera, eta edozein erakunde publikok edo pribatuk Euskal Autonomia Erkidegoan egindako gizarte-babeseko sistemen gastua eta sarrera zenbatzen ditu", erantsi zuten. Gainera, gizarte-babeseko gastuak barne hartzen ditu administrazio-gastuak eta gizarte-prestazioko gastuak; azken horiek biltzen dituzte gizarte-babeseko sistemetatik familia-etxeetan jasotzen diren eskudiruzko ordainketak eta gauzazko prestazioak. Hala, administrazio-gastuak kenduta, iaz gizarte-prestazioen balioa 21.127 milioi eurokoa izan zen, 2019an baino % 9,4 handiagoa, eta hori, termino absolutuetan, 1.815 milioi euroko igoera da. Alde horretatik, nabarmendu behar da gizarte-prestazioen igoera handiena langabeziari dagokiola. 1.024 milioiraino igo zen, hau da, 2.051 milioi izatera iritsi zen. Horrek esan nahi du ia %1 00 hazi dela, 2019. urtearekin alderatuta. Zerk eragin du igoera hori urtebetean? Igoera horren atzean zenbait arrazoi egon daitezke, baina gehienak aurreko urtean koronabirusak eragindako mundu mailako pandemiarekin lotuta daude, txostenaren arabera. "2020an izandako igoera, neurri handi batean, COVID-19ak ekonomian eta gizartean izandako eraginari aurre egiteko premiazko ezohiko neurriei zor zaie", azaltzen dute. "Neurri horiek, batetik, norbere konturako langileen edo autonomoen alde eman ziren, jardunari uzteagatiko edo fakturazioa murrizteagatiko prestazioa ezarriz; eta, bestetik, besteren konturako langileen alde, eta kasu horretan, kontratua eten zen kasuetan edo aldi baterako ezinbestean lanaldia murriztu zen kasuetan (ABEEE), langabeziagatik ordaindutakoaren araberako prestazioa aitortu zitzaien", gaineratu dute. 2020an balio absolutuetan hazkunderik handiena izan zuen hurrengo funtzioa "Gaixotasuna / Osasun-laguntza izan zen, 2019arekin alderatuta % 7,4 hazi baitzen, 378 milioi gehiago; horietatik 192 milioi osasun-arretako zerbitzuen gastuan izandako igoerari dagozkio, eta 186 milioi eskudirutan ordaindutako prestazioei, aldi baterako ezintasunagatiko prestazioetatik hasita".
Salmentak. Eustatek landutako datuen arabera, 2020an 21.431 milioi euroko gastua egin zen Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-babesean, 2019an baino 1.870 milioi gehiago -% 9,6 gehiago-. "Gizarte-babesean egindako gastua, BPGeko ehuneko gisa, 5,4 puntu igo zen eta % 30,0era iritsi zen. Per capita gastua, % 9,4 igo zen, eta 9.757 eurotan kokatu zen", azaldu dute txostenean.
Arrazoiak. Zerk eragin du igoera hori urtebetean? Igoera horren atzean zenbait arrazoi egon daitezke, baina gehienak aurreko urtean koronabirusak eragindako mundu mailako pandemiarekin lotuta daude, txostenaren arabera. "2020an izandako igoera, neurri handi batean, COVID-19ak ekonomian eta gizartean izandako eraginari aurre egiteko premiazko ezohiko neurriei zor zaie", azaltzen dute. "Neurri horiek, batetik, norbere konturako langileen edo autonomoen alde eman ziren, jardunari uzteagatiko edo fakturazioa murrizteagatiko prestazioa ezarriz; eta, bestetik, besteren konturako langileen alde, eta kasu horretan, kontratua eten zen kasuetan edo aldi baterako ezinbestean lanaldia murriztu zen kasuetan (ABEEE), langabeziagatik ordaindutakoaren araberako prestazioa aitortu zitzaien", gaineratu dute. Hazkunderik handiena izan zuen hurrengo funtzioa Gaixotasuna / Osasun-laguntza izan zen.
Zahartzaroa. Hirugarrenez, balio absolutuetan gehien gora egin zuen beste funtzio bat Zahartzaroa izan zen, eta 2020an 8.859 milioi eurotara iritsi zen, aurreko urtean baino 294 milioi gehiago, % 3,4 gehiago. "Hala ere, eta igoera handia bada ere, aurreko urteetan izandakoa baino apalagoa da", azpimarratu dute Eustatetik. Gizarte-bazterkeria funtzioa % 10,9 hazi zen balio absolutuetan 2019arekin alderatuta, eta hori, balio absolutuetan, 62 milioi gehiago dira, eta 2020an. "Funtzio honetan egindako gastuaren zatirik handiena Diru-sarrerak Bermatzeko Errentara eta Gizarte Larrialdietako Laguntzetara bideratu zen".