-Gasteizek elkartasuna adierazi nahi dio La Palman bizi duten errealitate latzari, joan den irailean sumendia hasi zenetik. Elkartasun hori Argomanizko Paradorearen eskutik dator, bere Gabonak ekitaldi solidario bihurtuko baititu.
Hala, eta ildo beretik jarraituz, Argomanizko Paradoreak abenduaren 4tik urtarrilaren 6ra bitartean kafetegian saltzen diren txokolate-katilu guztien zenbatekoa emango dio Gurutze Gorriari. "Nola ez, aurten lagundu egin behar zaie sumendiaren erupzioak kaltetutakoei. Hori dela eta, Argomanizko Paradoreak Gabonetako ohiko kanpaina solidarioa erabiliko du zigortutako Kanariar Uharteko talde ahulenei laguntzeko dirua biltzeko. Uharte horretan dago gure 98 establezimenduetako bat", adierazi zuten bertako kideek.
Txokolate solidarioa La Palmagatik lelopean, kafetegi honek bere kafetegi guztietan txokolatezko katiluak saltzeagatik bildutako diruaren % 100 emango du. Ekarpen horrek hondamendi naturalaren ondorioek eragindako haur eta gazteei zuzendutako hezkuntza-proiektu bat finantzatzen lagunduko du. Pedro Saura bertako lehendakariak azaldu zuenez, kafetegi horiek beste behin ere erakusten dute konpromiso soziala: "Konpromiso soziala gure estrategia korporatiboaren muinean dago, eta aurten inoiz baino gehiago La Palman dago gure bihotza. Ekintza solidario honen bidez, gure harri-koskorra jarri nahi dugu sumendiaren erupzioak kaltetutako haur eta gazteen heziketan laguntzeko", azpimarratu zuen. Izan ere, Gurutze Gorria irabazi asmorik gabeko elkarteak La Palman ere lan egiten du sumendiaren hasieratik. Haiek ere egiten duten lan hori haurren eta gazteen hezkuntzan oinarritzen da, eskola-arrakastarekin jarrai dezaten, nahiz eta familia askok egoera la-tzak bizi dituzten. Besteak beste, Gurutze Gorriak laguntza emozionala eta osasunekoa ematen du, askariak ematen ditu, mobilizazioak egiten ditu, informazioa eskaintzen du, eta hezkuntza-prozesuan integratzeko baliabideak kudeatzen ditu.
Zehazki, derrigorrezko eskola prozesuan zailtasunak dituzten eta pobrezia eta bazterkeria arriskuan dauden familietakoak diren 6 eta 16 urte bitarteko haurrentzat izanen da laguntza. Mailaz igo ez diren edo derrigorrezko hezkuntzan jarraitzen duten 17 eta 18 urteko gazteei ere zuzenduta egongo da. "Helburua da haurren eskola-prozesuan eragiten duten faktore pertsonalak eta ingurunekoak azpimarratzea, eskola-errendimendua hobetzen lagunduko dieten zerbitzu eta baliabideetarako sarbidea erraztuz eta beren eskola-zereginetan laguntza emanez, telematikoki nahiz aurrez aurre", ondorioztatu zuten Guru-tze Gorritik.
Txokolateak. Argomanizko Paradoreak abenduaren 4tik urtarrilaren 6ra bitartean kafetegian saltzen diren txokolate-katilu guztien zenbatekoa emango dio Gurutze Gorriari. "Nola ez, aurten lagundu egin behar zaie sumendiaren erupzioak kaltetutakoei. Hori dela eta, Argomanizko Paradoreak Gabonetako ohiko kanpaina solidarioa erabiliko du zigortutako Kanariar Uharteko talde ahulenei laguntzeko dirua biltzeko. Uharte horretan dago gure 98 establezimenduetako bat", adierazi zuten bertako kideek.
Laguntza. Zehazki, derrigorrezko eskola prozesuan zailtasunak dituzten eta pobrezia eta bazterkeria arriskuan dauden familietakoak diren 6 eta 16 urte bitarteko haurrentzat izanen da laguntza. Mailaz igo ez diren edo derrigorrezko hezkuntzan jarraitzen duten 17 eta 18 urteko gazteei ere zuzenduta egongo da. "Helburua da haurren eskola-prozesuan eragiten duten faktore pertsonalak eta ingurunekoak azpimarratzea, eskola-errendimendua hobetzen lagunduko dieten zerbitzu eta baliabideetarako sarbidea erraztuz eta beren eskola-zereginetan laguntza emanez, telematikoki nahiz aurrez aurre", ondorioztatu zuten Gurutze Gorritik. Besteak beste, Gurutze Gorriak laguntza emozionala eta osasunekoa emango du.
Balorazioa. "Paradores izan da Espainiako lehen hotel-kate handia, Espainiako Kalitate Turistikorako Institutuak ematen duen Safe Tourism Certified zigiluarekin ziurtatua. Berme higieniko-sanitario onenak betetzen ditu, eta 98 paradoreak bezero eta langileen-tzako espazio seguru bihurtzen ditu", azaldu zuten berriki Argomanizko Paradoretik. Aurten ere konfiantza hori elkartasun bihurtu nahi dute. Eta horregatik aurtengo Gabonetan La Palmako sumendian kaltetutakoekin egingo dute elkatasuna, haur eta gazteen heziketan ahalik eta gehien laguntzeko.