Datorren astean, Gasteizen, Giza Eskubideak XXI. Mendeko hirian jardunaldia ospatuko da, bi egunez, Europa Biltzar Jauregian. Jardunaldi hori ostegun eta ostiraletan izango da, hilaren 16 eta 17an, eta izena emateko epea zabalik dago oraindik interesa duten guztientzat.
Hala, atzo Gasteizko Udalak jakinarazi zuenez, Bizikidetzarako eta Aniztasunerako Zerbitzuak bigarren jardunaldi honetarako deia egin du, hirirako eskubidearen kon-tzeptuaz gogoeta egiteko asmoarekin. Joan den urtean, Giza Eskubideak Hirian Babesteko Europako Gutunaren 20. urteurrena dela eta antolatu zen jardunaldia. Aurtengo edizio honetan, jardunaldia hirirako eskubidearen ingurukoa izango da. "Hirirako eskubidea pertsona guztiek hiri, herri eta hiri-asentamendu bidezkoak, inklusiboak, seguruak, jasangarriak eta demokratikoak bizitzeko, erabiltzeko, okupatzeko, produzitzeko, eraldatzeko, gobernatzeko eta gozatzeko duten eskubidea da, hiriak bizitza duin baterako ondasun komunak diren aldetik", gogoratu zuten atzo Udaletik. Ildo horretatik, Bizikidetza eta Aniztasuneko zinegotzi Miren Fernández de Landak zehaztu zuen politika horiek berrikuntza eta elkarbizitzarako gune bat sustatzen lagundu dutela. Horregatik, jardunaldi hauetan herritartasun inklusiboan aurrera egiteko hainbat ekimen eta esperientzia aurkeztuko direla ere azpimarratu zuen. "Kontzeptu horrek herritarren praktika ugari inspiratzen ditu, eta tokiko politika publikoak sustatzen lagundu du, hiriak topagune, berrikuntza eta elkarbizitzarako gune bihurtzeko. Jardunaldi hauetan, hainbat ekimen eta esperientzia aurkeztuko dira, hiri inklusiboen eta bereizkeriarik gabeen eraketan aurrera egiteko modu desberdinak erakusten dituztenak", adierazi zuen Fernández de Landa zinegotziak.
Hala, zehaztu zuenez, hirirako eskubidea helmuga gisa hartuta, jardunaldi honek hainbat helburu zehatz ditu. Adibidez, hirirako eskubidea praktikan jartzeak dakartzan erronkak aztertu nahi dira. Era berean, herri mailan egindako praktika onak ezagutu eta aztertu nahi dira, bereizkeriarik gabeko hiri inklusiboak lortzeko. Bestalde, "hirirako eskubideari lotutako politika publikoak ezartzeak dakartzan aukera eta mugei buruzko eztabaida eta hausnarketa erraztea Gasteizko gizartea osatzen duten eragileen artean", da jardunaldien beste helburuetako bat. Azkenik, bizikidetzarako eta Giza Eskubideetarako Planaren prestaketa aberasteko ekarpenak eta proposamenak egitea da azken helburua.
Topaketaren lehen eguna ostegun arratsaldean izango da. Arratsaldeko bostetan ongietorria egingo zaie gonbidatu guztiei. Ongietorri-inaugurazio horretan Gasteizko alkate Gorka Urtaran, Bizikidetza eta Aniztasuneko zinegotzi Miren Fernández de Landa eta Unescoren zuzendari nagusi ohia eta Bakearen Kultura Fundazioko lehendakari Federico Mayor Zaragoza (streaming bidez) izango dira. Ordu erdi geroago, XXI. mendeko erronken aurrean hirirako eskubidea gaiarekin hasiko da jardunaldia. Manuela Mesa CEIPAZeko zuzendariak eta DEMOSPAZ-UAMeko zuzendariak aurkeztuko du. Horrez gain, David Bondia Bar-tzelonako Síndic de Greugesek hartuko du parte. Bestalde, ostiralean egingo den bigarren jardunaldia goizez hasiko da. Goizeko bederatzietan, hain zuzen ere, aurreko jardunaldiko laburpenarekin eta hainbat bideorekin. Jardunaldi hori 14:30 arte egingo da, Gasteizko Udalak jakinarazi zuenez. Ordu horietan, elkarrizketa-mahai bat egongo da, hiri inklusiboa eta teoria hori praktikara eramateko tresnak eraikitzeko behar diren gakoei buruz eztabaidatzeko mahai-inguru bat eta hamabi eta erdietan hasiko den bigarren mahai-inguru bat. Ordu horretan, parte hartzaileek udal esparrutik bereizkeriari aurre egiteko estrategiei buruz eztabaidatuko dute.
Jardunaldia. Gasteizko Udalak jakinarazi zuenez, Bizikide-tzarako eta Aniztasunerako Zerbitzuak bigarren jardunaldi honetarako deia egin du, hirirako eskubidearen kontzeptuaz gogoeta egiteko asmoarekin. Joan den urtean, Giza Eskubideak Hirian Babesteko Europako Gutunaren 20. urteurrena dela eta antolatu zen jardunaldia. Aurtengo edizio honetan, jardunaldia hirirako eskubidearen ingurukoa izango da.
Esaldia. "Hirirako eskubidea pertsona guztiek hiri, herri eta hiri-asentamendu bidezkoak, inklusiboak, seguruak, jasangarriak eta demokratikoak bizi-tzeko, erabiltzeko, okupatzeko, produzitzeko, eraldatzeko, gobernatzeko eta gozatzeko duten eskubidea da, hiriak bizi-tza duin baterako ondasun komunak diren aldetik", gogoratu zuten atzo Udaletik. Ildo horretatik, Bizikidetza eta Aniztasuneko zinegotzi Miren Fernández de Landak zehaztu zuen politika horiek berrikuntza eta elkarbizitzarako gune bat sustatzen lagundu dutela jardunaldiek.