Hiri hezitzailearen nazioarteko eguna ospatu zen atzoo eta Gasteizko Udaletik manifestu bat irakurri nahi izan zuten egun horrekin bat egiteko.
Udaletik Gorka Urtaran Gasteizko alkateak, Estibaliz Canto Kultura eta Hezkuntza zinegotziak eta hainbat alderdi politikotako kideek adierazi zutenez, azken hamarkadetan, mundu globalizatu honetako hirigune askotan, areagotu egin dira desorekak. "Hazkunde ekonomikoa eta garapen soziala ez dira modu parekatuan banatu, eta gero eta zatiketa eta segmentazio-prozesu handiagoak sortu dira hirietan", irakurri zuten. Ildo beretik, gaineratu zutenez, mende honetako hirien ezaugarri den zatiketa horrek dimentsio ugari ditu: "espaziala, soziala, ekonomikoa, politikoa, kulturala, digitala, harremanekin lotutakoa, belaunaldien artekoa, generoaren esparrukoa; eta hainbat modutara agertzen da munduko hiri eta udalerrietan". Hala, Covid-19aren pandemiak lehendik zauden desoreka horiek areagotu egin ditu, eta oztopo eta eragozpen berriak ekarri ditu ekitateari begira, irakurri zutenez.
Gainera, azaldu zutenez, horren guztiaren ondorioz, biztanleek ez dute sarbide bera hiri-ondasunez gozatzeko, ez eta espazio publikoaz gozatzeko edo norberaren ezagu-tzarako eta gizarteratzeko, hezkun-tzako eta laneratzeko beharrezkoak diren gaitasunetarako ere. Arazo horren aurrean hezkuntza da desberdintasunak konpontzeko tresna bakarra, proposatu zuten. Hiri hezi-tzaileen barruan, Gasteiz ere adar horren alde borrokatzen da eta lan egiten du. Horregatik, eta hezkun-tzaren ahalmen eraldatzaileaz konbentzituta, manifestuaren arabera, herritar hezitzaileek politika proaktiboak eta prebentiboak martxan jartzen dituzte. Horrek inklusioa eta ekitatea hobetzen ditu, eta bazterketaren arrazoietan eragiteko proposamen zehatzak egiten dira. "Hezkuntzaren ahalmen eraldatzailean uste osoa dugu Hiri Hezitzaileok, eta, beraz, politika proaktiboak eta prebentzio-izaerakoak abiarazi ditugu hiriotan, inklusioaren eta ekitatearen alde egiteko; horrez gain, bazterketaren arrazoietan sakontzeko proposamenak egin ditugu", esan eta gaineratu zuten: "Komunitatearengandik gertu gaudenez eta haren beharren berri badugunez, funtsezko eragileak gara desorekak eta abandonua sortzen dituzten espazio eta testuinguruak identifikatzeko eta kritikoki berrikusteko". Pandemiaren esparruan, Hiri Hezi-tzaileak malgutasunez, "sormenez eta asertibotasunez ari gara lanean", gizartearen eta hezkuntzaren esparruetan azaleratzen joan diren beharrei erantzuteko, ondorioztatu zuten.
Esaldia. "Hiri Hezitzaileok konpromisoa hartu dugu dimentsio anitzeko erantzun berritzaileak artikulatzeko eta, horien bidez, gaitasun pertsonalak eta sozialak garatzeko, herritar guzti-guztiontzat, inor bazterrean utzi gabe", azaldu zuten atzo Udaletik eta erantsi ere: "Udal-sail eta herritarrei zuzendutako baliabide guztiak mobilizatuz, gizarte zibilarekin itunak sortuz, parte hartzeko eta hausnartzeko prozedurak bultzatuz eta bizitza osoan zehar prestakuntza-aukerak eskainiz".